Udal antolaketa

Alkatearen agurra

Kaixo eta ongi etorri Etxalarko web orrira!

Etxalarko web orria, Herritarrontzat eta bisitatu nahi gaituztenentzako, nahitaezko komunikazio tresna bihurtu da gaur egun.

Web orriaren azkeneko berrikuntzekin, gauza desberdinen artean, Etxalararren eta Udalaren arteko komunikazioa gero eta egokiagoa eta gertuagoa izatea du helburu eta horretarako ahalik eta informazio gehien zintzilikatzen saiatuko gara.

Aldi berean herriaren parte-hartzea bultzatu nahi dugu eta horretarako, harremanetarako bideak jarri eta gure interneteko txoko hau, talde ezberdinek sor ditzaketen web guneak, blogak eta bertzelakoen topagune izatea nahiko genuke.

Bestalde, gure herrira etorri eta gonbidatzen ditugun bisitari guztiak ez ditut ahaztu nahi. Etxalar herri turistikoa izanik , web orrian, herriaren historia, kultura, eguneroko bizitza,  bertako ohiturak, tradizioak,  txoko ederrak, ospakizunak eta herriko baliabideak ezagutzeko aukera izango dute.

Bertzerik gabe, gure herriaz gozatuko duzuelakoan, agurtzen naiz.

 

Xabier Etxarte Mikelestorena,

Etxalarko Alkatea.

Antolaketa

Alkatea:
  • Xabier Etxarte Mikelestorena jna. (Herri taldea)

 

Zinegotziak:
  • Leire Olagarai Goienetxe and. (Herri taldea)
  • Garazi Remón Ibarra  and. (Herri taldea)
  • Xabier Leiza Marticorena jna. (Herri taldea)
  • Patxiku Irisarri Elizagoien jna. (EH Bildu Etxalar)
  • Andrea Gouraud Altzugarai and. (EH Bildu Etxalar)
  • Ainara Aranguibel Reinaldos and. (EH Bildu Etxalar)
Idazkaria:
  • Izaskun Gortari
Udalbatzaren ohiko bilerak lau astetik egiten dira,
ortzegunetan, arratsaldeko seietan, eta eguna jai bada aurreko egunean

Batzordeak

Parte hartzaileak dira. Bizilagunek beren ekarpenak edo iradokizunak egiteko aukera daukate. Lan batzordeak ortzegunetan arratsaldeko 6tan ospatzen dira segidako orden honetan:

  • Gizarte ongizate, kultura eta kirolak

  • Nekazaritza, abeltzaintza, mendiak eta ehiza

  • Hirigintza

 

 

BATZORDE INFORMATIBOAK
 A – Hirigintza eta Zerbitzuak
  • Xabier Etxarte Miquelestorena (Herri Taldea), Xabier Leiza Marticorena (Herri Taldea), Patxiku Irisarri Elizagoien (EH Bildu Etxalar).

Hirigintza: Auzoetako eta baserrietako bideak barne eta Zerbitzuak: Ura, saneamendua, herriko argiak, kanposantua, frontoia eta igerilekuak barne.

 

B – Nekazaritza, Azienda eta Mendiak
  • Xabier Etxarte Miquelestorena (Herri Taldea), Xabier Leiza Marticorena (Herri Taldea), Andrea Gouraud Alzugaray (EH Bildu Etxalar).

Mendiko bideak barne

C- Gizarte ongizate, Kultura eta Kirolak
  • Leire Olagarai Goienetxe (Herri Taldea), Garazi Remon Ibarra (Herri Taldea), Ainara Aranguibel Reinaldos (EH Bildu Etxalar).

 

D – Kontuetarako batzorde berezia, Ogasun, Sustapen ekonomiko eta Enplegua
  • Leire Olagarai Goienetxe (Herri Taldea), Garazi Remon Ibarra (Herri Taldea), Patxiku Irisarri Elizagoien (EH Bildu Etxalar).

     

    ORDUTEGIAK

    Gizarte ongizate, kultura eta kirolak: ortzegunean, arratsaldeko 19:00tan.

    Nekazaritza, abeltzaintza, mendiak eta ehiza: ortzegunean, arratsaldeko 19:00tan.

    Hirigintza: ortzegunean, arratsaldeko 19:00tan.

     Kontratazio mahaia
    • Xabier Etxarte Miquelestorena (Herri Taldea), Xabier Leiza Marticorena (Herri Taldea), Ainara Aranguibel Reinaldos (EH bildu Etxalar).
     Aurrezki kutxa eta bankuak
    • Xabier Etxarte Miquelestorena (Herri Taldea-Alkatea), Leire Olagarai Goienetxe (Herri Taldea – Alkateordea)
    Ordezkariak erakunde eta sozietatetan:

    • Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Junta: Xabier Etxarte Miquelestorena (Herri Taldea)
    • Bortzirietako Hiri-Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitateko Junta: Xabier Etxarte Miquelestorena (Herri Taldea)
    • Bortzirietako Euskara Mankomunitatea: Leire Olagarau Goienetxe (Herri Taldea)
    • Bortzirietako Berdintasun Zerbitzua: Ainara Aranguibel Reinaldos (EH Bildu Etxalar) / Leire Olagarai Goienetxe (Herri Taldea)
    • Landagain Eskola publikoko Kontseilua: Garazi Remon Ibarra (Herri Taldea – Ordezkaria), Leire Olagarai Goienetxe (Herri Taldea – Ordezkoa)
    • Oinarrizko Eskualdeko Osasun Kontseilua (Lesaka): Xabier Etxarte Miquelestorena (Herri Taldea)
    • Cederna-Garalur: Patxiku Irisarri Elizagoien (EH Bildu Etxalar – Ordezkaria) / Andrea Gouraud Alzugaray (EH Bildu Etxalar – Ordezkoa)
    • Panificadora Harinera Etxalar S.A: Elkartearen organo guztietako ordezkaria; Xabier Etxarte Miquelestorena (Herri Taldea), Administrazio kontseiluko kidea; Garazi Remon Ibarra (Herri Taldea).
    • UEMA: Patxiku Irisarri Elizagoien (EH Bildu Etxalar – Ordezkaria), Andrea Gouraud Alzugaray (EH Bildu Etxalar – Ordezkoa). Jarraipen batzordeko ordezkaria (udalean): Patxiku Irisarri Elizagoien (EH Bildu Etxalar)
    • Udalbiltza: Patxiku Irisarri Elizagoien (EH Bildu Etxalar – Ordezkaria), Andrea Gouraud Alzugaray (EH Bildu Etxalar – Ordezkoa)
    • Uraren bailarak: Xabier Leiza Marticorena (Herri Taldea – Ordezkaria)
    • Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa (NUKF): Patxiku Irisarri Elizagoien (EH Bildu Etxalar – Ordezkaria)

    Hirigintza

    SIUN: Lurralde eta hirigintza ordenazio zerbitzua

    Nafarroako administrazio publikoaren lurralde eta hirigintza informazioa guztia topatu daiteke; buletinak, agiriak, planoak, eta abar.

    Deskargatu Etxalarko herri hirigintza plana

    Udal Planaren xedea da lurzoruaren erabileraren hirigintza araubidea ezartzea,
    urbanizazioa eta eraikuntza Etxalarko udalerrian.

    Euskara

    Etxalarko herrian ahalegin handiak egiten ditu gure hizkuntzan, Euskaraz, bizitzeko, nahiz eta gurea baino askoz handiagoak diren hizkuntzez inguratu bizi. 1889an L.L. Bonapartek burututako mapa linguistikoan, Etxalarko euskara Goi-Nafarreran sailkatu zuen, Bortzirietako azpi-euskalkian.

    Herri honetako %90 inguru euskalduna da, eta gure herrira hurbiltzen zaretenean kontuan har dezazuen eskertuko genuke.

    Teodoro Arburua eta Eusebio Etxalarko bizilagun ospetsuak, euskararen garapenean garrantzia handia eduki zuten. Euskaltzaindiaren sorreran parte hartu zuten.

    Pello Apezetxea Etxalarko apeza ohia,  Euskaltzaindiaren ohorezko kidea izan zen.

    Gora euskara!

     

    Euskarazko hiztegia

    Deskargatu euskarazko hiztegi laburra:
    Gaztelaniaz, katalanez, frantsezez  eta ingelesez.