Herria – Auzoak

Etxalarko herria Nafarroako iparraldean kokatuta dago, bortzirietako herririk ekialde-arrena izanik. Iparraldean Bera eta Sarako herriekin egiten du muga, ekialdean Baztaneko bailararekin, hegoaldean Bertizaranarekin eta mendebaldean berriz Igantzi eta Lesakarekin.
Etxalarko lurraldea 47km2 neurria dauka. Etxalarko hirigunea, mendiez inguraturik dago, herria haizeetatik babestuz. Klima oso hezea da, baina aldi berean epela eta osasuntsua. Etxeak, gehientsuak nahiko handiak dira eta harriz eta egurrez eginak dira batez ere. Etzeez aparte, Etxalarko herrian badira bertze gauza aunitz edozeinen kuriositatea asetzeko modukoak; Usategiak, inguru naturala, ondare arkitektoniko eta kulturala, ospakizunak…

Biztanleak

808

Altura

93 m

Azalera

47 Km2

Auzoak

Zazpi auzo daude. Zaharrenak, Andra Mari eliza inguruan kokatuak daudenak dira; Anduetzeta, Iñarreta, Jauregieta eta Antsolokueta urrunago. Sortze berriko auzoak berriz Beolaldea, Goikolanda eta Bekolanda auzoak dira.

Herriguneko auzoak

Hauek denetara 6 dira eta neurri desberdinetan herri gunearen eremua inguratzen dute: Gorosurreta, Lurriztiederra, Urritzokieta, Larrapil-Sarriku, Lakain-Apeborro eta Orizki. Denak ez badira ere, auzo gehienen izenak hauen eremuan nabarmentzen den ezaugarri natural baten izena hartzen dute. Kasu aunitzetan zuhaitz mota eta zonaldeko ezaugarrien aipamena egiten da izenenetan. Aipatzekoa da ere, biztanleriarik gabeko eremuetan, baserrien auzoen inguruan daudenak, euren deiturak dituztela. Garai batean deitura hauen erabilera aunitzez handiago zen, batez ere garai haietako bizimoduarekin, naturarekin harreman lotuago baitzuten ordukoak.

Baserrien auzoak

Herri-guneko auzoen limiteak, herria gurutzatzen duten errekek zehazten dituzte; Tximista erreka, Artañaran erreka eta Buxungo errekak. Bertze aldetik, auzoen deiturak orokorrean, sorrerako berrikoak kenduta, auzoa bertan dagoen etxe batek ematen dio izena eta seguruenik etxe hau auzoko lehen etxea izanen zela. Auzo bakoitzean izen berdina edo ia berdina duten etxeak daude. Auzo berrien izenak berriz hauen kokapenarekin bat datoz, landa eta zelai eremuak.