Zer ikusi
Gure herria oraindik ezagutzen ez baduzu, hurbiltzen zarenean seguru ez zarela damutuko. Bere ondare anitzaz gozatu daiteke herriko kaleak zeharkatu bitartean.
Bere edertasunarengatik saritutako herria da Etxalar.
Ongi etorri gure herrira!
Etxalar, Nafarroa Garaiko ipar-mendebalean kokatua, Mendialdeko Bortzirietako bat da. Herriko sarbide nagusia Iruña eta Irun batzen dituen errepidetik (N-121-A) dator. Bertatik eskualdeko errepidea (NA-4400) hartzen da eta 4km egin ondoren herrira ailegatzen da. Sarako herritik datorren errepidetik (D-932) edo Zugarramurdi-Baztan aldetik datorrenetik ere Etxalarrera ailegatu daiteke. Sara, Bera, Lesaka, Igantzi eta Baztan ditu mugakide. Batez ere usoak saretan harrapatzeko ehiza mota bereziarengatik ezaguna bada ere, bere herri arkitektura eta bere egoera ederrarengatik ere nabarmentzen da, guzti hau natura ingurune eder batez apaindua. Herrien apaintze eta hobekuntzarako turismoko sari nazionala. XIX. mendearen bukaeran herrian ia 2000 biztanle bazeuden, gaur egun 850 lagun inguru bizi dira herrian.
Etxalarko hirigunean etxe gehientsuak nahiko handiak dira eta harriz eta egurrez eginak dira batez ere. Kaleetan zehar pasiatu ezkero, etxeen sarrerako ateburutan batzuen eraiki datak ikusi daitezke (XVI – XVIII) eta hauen armarriak nola ez. Etxeetaz aparte, Etxalarko herrian badira bertze gauza aunitz edozeinen jakin nahia asetzeko modukoak; Usategiak, Iñarretako gurutzea, errotak, eskuzko garbilekuak…


Bisita lekuak herri gunean

Kultura-etxea
1685. urtean berreraikitako etxe handi hau udaletxea izan zen XIX. mende arte, honen ondotik herriko kuartela, hospitalea, eskola eta 2003tik herriko Kultur etxea. Sarrerako arkupean 1685. urteko inskripzioak ageri dira harrizko pilareetan, udaletxea zenean egindako estruktura berdina mantentzen du beti lan publikotarako erabili den etxe honek. Aintzinean dagoen trainera handiaren lekuan XIX. mende arte herriko plaza nagusia zegoen.

eliza
Andre Mariri eskainia XII. mendetik hasita 3 fase desberdinetan eraikia 1773 arte. Barnean nabarmen dira 1601. urteko kalbarioa, XVIII. mendeko bataio harria eta 1902ko organo berezia. Lorategian dauden hilarriak edo estelak historikoki garrantzi nabarmena dutenak, erdi arotik 1850a arte hilerria elizaren iguruan zegoen eta orduko ohitura buru borobileko harrizko estelak egitekoa zen. Etxalarren 100 baino gehiago ikusten ahal ditugu Nafarroako bilduma haundiena osatuz.

HERRIKO ETXEAK
Gure herriko ondare preziatuenetakoak dira eta gure bisitariek aunitzetan nabarmentzen dutena. Elizaren bueltan biltzen dira herriko etxe zaharrenetakoak, tartean Iñarrea etxea, Iñarretan auzoari izena ematen diona. Egurrezko estruktura berezia ikusgarria du eta 2009. urtean berreraikia izan zen. “Principe de Viana” erakundearen aitorpena dauka bere arkitekturarengatik.

HERRIKO ETXEAK
Landaburua eta Iriondoa Bi etxe hauek eskualdeko herri arkitekturaren ereduak dira, egurrezko estruktura erakusten dutelarik. Iriondoa etxeak lorategi interesgarri bat dauka eta labrantzako tresnen erakusketa pribatua barnean urtero uda partean irekitzen dena.
Aldaitegia eta Etxebertzea Herriko eta eskualdeko baserrien ereduak dira, bereziki sarrerako harrizko arkua, neurri handiko ate eta leihoengatik.

gaztelua

HERRIKO iturriak
Herri gunean zenbait iturri daude sakabanaturik eta hauetan herrian ezagunenetako bat Arroseko iturria dugu. Izen berdineko etxearen ondoan kokatua, bere itxura zeharo aldatu zen berregin zenean. Garai batean aska forma zuen eta bertan abereak bere egarria asetzen zuten. Gaur egin jarleku bat dago iturriaren ondoan. Badira ere herrian, Frontoiaren atzean aldean kokatutakoa (1822 urtekoa) eta Praderenea eta Joanabarrenea etxeen parean kokatutakoak adibidez. Denek ura edangarria dute.

garbilekua eta presa
Antsolokuetako garbilekua, errotako presaren ondoan kokaturik, 1686. urtean egin zen 1657 errealeko aurrekontuarekin. Bertara auzoko jendea joaten zen arropak garbitzera. Artaineko erreka bazterrean, Praderenea eta Arburua etxeen ondoan, garbitzeko harri ikusgarriak badira oraindik ere. Presa berriz, erdiko errotara ura bideratzeko erabiltzen zen. Herrian geratzen den bakarra da. Desagertutako azkeneko biak, Goiko errotarenak eta Etxarlassa-renak, itxuraz honen antzekoak zirenak, azken urtetako uholdeek suntsitu zituzten. Presa honek amuarrainentzako pasua presatuta dauka. Udan bainu lekua bihurtzen da.

zubiak

kisu labeak
Kisu harria kiskalduz kisu bizia egiteko erabiltzen zen labe berezia. Laborantzarako lurren kalitatea hobetzeko erabiltzen zen kisu bizia, baita igeltseritza lanetarako. Kisua salerosten zen ere. Honako hau, 2003. urtean zaharberritu zen auzolan moduan. Kisu labe honetaz aparte, herrian eta bere inguruetan, aunitz topatu daitezke, beti ere belardi bazterretan, hauetan beharrezkoak baitziren
Ikusi bideoa: “ETXALARKO KISU LABEAK“

antsolokueta auzoa

santa krutz ermita

ura errotak
Bisita lekuak herri inguruan

sarrikuko bidea eta zubia

usategiak
Etxalarrek duen gauza aipatuen eta ezagunena da. Erdi Arotik hasita, sarez egiten den uso harrapaketa mota berezi bat da. Sara eta Etxalarko mugaren bi aldeetatik jasotako trepetan, zatarra eta makila tresna dituztela, hamahiru pertsonek egiten dute uso harrapaketa denboraldia, urriaren 1etik azaroaren 20ra arte.

etxalarko natura

etxalarko agina
Monumentu naturala. Taxus baccata espezieako da. Agiña landarearen ale bakarra Orizki auzoan kokatua, Baztan baserrira doan bide bazterrean.

lizarietako behatokia

zentinela zohiaztegia
Zentinelako mendi magalean kokatua dagoen zohikaztegia, herrian topatu daiteken handienetakoa da. Bertan, zohikaztegietan ohikoak diren landareak topatu daitezke, tartean goroldio desberdinak.