Zer egin
Naturan zehar ibiltzea bada zure zaletasuna, Etxalarko mendiak leku paregabeak dira horretarako. Herriko lurraldean zehar, balizatutako ibilbideak daude zailtasun maila desberdinarekin, ederrak denak mendiaz eta naturaz gozatzeko.
Gizakiaren presentzia aurre-historiatik ezagutzen da eta etengabean eraldatu du bere ingurunea, basoa bereziki: hasieran, artaziak basoa bota zuen mendi larreak sortzeko; Erdi Arotik burdinolak hornitzeko eta aziendarako iralekuak zabaltzeko ustiatua izan zen. Baserriak, populamenduaren ardatza, nonahi agertzen dira sakabanatuak; hala ere, lurralde gehiena komunala da. Azkeneko hamarkadetan koniferen birlandaketa ugaldu bada ere, bertako zuhaitza (pagadia eta hariztia, bereziki) nagusitu da azkeneko urteotan.
Mendizaleak aukera anitza aurkituko du inguru honetan: Etxalar Pirineo Atlantiarren bukaeran aurkitzen da, Kantauritik gertu. Mendi txiki, baina desnibel bizikoak. Denetara 7 mendi ibilbide dira eta Mendi Federakundea arautegiaren arabera homologatuak izan dira.
Bertzetik, 2013tik hasita bi urtero, Etxalarko Mendi Itzulia ospatzen da. Urte bakoitzean bi ibilbide antolatu dira, bat laburra eta bertze luzea.
Azkenik aipatu ere, 2017an Karmen Etxalarko ibilbidea sortu zela. Oinezko paseo honek, Herritik bere ustezko jaiotetxerainoko ibilbidea egiten du eta bidean Karmen bizi zen garaiko informazio panelak daude orduko bizimoduan zein zen azalduz. Ikusi hemen.
Ibilbide hauek elkar gurutzatu eta konplimentatzen dira. Haiek oinarritzat hartuta, zerorrek zure ibilbidea osatzen ahal duzu.
Gozatu eta, bereziki, ONGI IBILI!


Oinezkoentzat mendi ibilbideak



SL-NA 5
Etxalarko herriaren inguruak ezagutzeko ibilbidea. Honek herria inguratzen duten zenbait leku ezagutzeko aukera ematen du, natura eta ondarea uztartuz. Herriko plazatik abiatzen den ibilbide hau, herriak berak eta inguruan dauden ondare arkitektoniko, historikoak eta naturalak ezagutzeko aukera ematen du. Tartean goiko errota, Argaratako zubia, Santa Krutz ermita eta zubia, beheko errota eta gurutze bidea. Ibilbideak ez dauka zailtasun handirik eta familiarekin egiteko erosoak diren.

ARGARATA – SANTA KRUTZ ERMITA
4.350 m
50 m
90 min
Zirkularra
Herri sarrerako aparkalekutik abiatuta
Ez dago aulkitxo edo gurpildun aulkientzat egokitua.


SL-NA 2
Hegaztien migrazioa eta Usategietako sare bidezko uso harrapaketa tradizionala ezagutzeko ibilbide zirkularra, kontrabandistek erabiltzen zituzten bidaxketatik eta mugaren bi aldeetatik igarotzen dena. Lizaietatik abiatu behar da eta postuak edo trepak (Idoikua, Belata…), mendi zokoa edo “kanalea” eta ikusmira ederrak ikusten dira. Ehiza kontuetatik aparte Lapurdi, Etxalar eta Baztan aldeko ikuspegi ederrak eskaintzen ditu.

usategieta
5.300 m
125 m
120 min
Zirkularra
Lizarietako aparkalekutik abiatuta
Urriaren 1etik azaroaren 20ra arte, ehiza egunetan jendeari itxita egoten da.

Ibilbide honekin Zentinela mendian sakabanatuak dauden historiaurreko artzainek egindako eraikuntzak ikusi daitezke; trikuharriak, harrespilak, zutarriak eta tumuluak. Zortzi zenbakiaren forma duen ibilbide honek Elordiko lepoan du hasiera eta bukaera. Bertara autoz ailegatzerik ez denez, oinez egin behar da bertara ailegatzeko. Horretarako bi aukera daude, bata Mariskineko bordatik abiatuta edo bertzea Urtsumiatsa gainetik. Bi lotura hauek pena merezi dute ere.

zentinelako megalitoak
8.100 m
150 m
60 min
Zirkularra
Urtsumiatsa aparkalekutik abiatuta


SL-NA 13
Ibilbide honek Etxalarko leku berezienetako batera eramaten du. Joan etorriko ibilbide hau Orizki gainean du hasiera eta bukaera, eta familia edo lagun artean egiteko aproposa da. Infernuko errota Etxalarko eta Baztango mugan kokaturiko errota bitxi bat da , errekaren gainean eraikia eta zenbait kondairen lekua bada ere. Karlista gudetan garrantzi handiko errota izan zen bere kokapen estrategikoarengatik eta inguruko baserrientzat bertze garaietan. Gaur egun errota, erreka gora dagoen Etxebertzeko borda jatetxekoak dira honen jabeak.

infernuko errota
10.300 m
200 m
180 min
Zati bat itxita uso garaian urria eta azaroan


PR-NA 12
Etxalarko plazatik abiatzen den ibilbidea hau, Etxalarko mendirik altuenara eramaten du, Azkua mendira (787m). Ibilbidearen hasiera errepidez egiten bada ere, Larrapil Sarrikuko baserriak pasa ondotik mendiko bidea hasten da. Ibilbidearen hasiera eta bukaera dira honen zatirik gogorrenak. Ibilbidearen zati gehientsuenetan Etxalarko eta inguruetako ikuspegi ederrak daude eta ibilbidean aurrera egin ahala kisu labeak eta bertzelako ondarea topatu daiteke. Azkua mendi magalean iturri bat dago. Behin mendi tontorrean Bidasoaldeko, Euskal Herriko kostaldeko eta Goi Pirinioko ikuspegi aparta dago.
azkua

9.150 m
685 m
180 min
Zirkularra
Hilerritik abiatuta


PR-NA 15
Etxalarko mendiak eta inguruak ezagutzeko ibilbide ederrenetako bat. Herriko plazatik abiatzen den ibilbide zirkular hau Argarata-Basate errekaren arroila inguratzen du bizkarrez bizkar. Ibilbide honek Usategietak ezagutzeko aukera ematen du (Oharra: Ehiza sasoian, Urria eta azaroan, tarte bat ixten da. Ikusi “Ustategieta” SL NA 2 ibilbidea) eta baita ere Atxuria mendira igotzekoa ere. Ibilbide honek ere, “Zentinelako Megalitoak” SL NA-X ibilbidearen lotura hartzeko aukera ematen du prehistoria aztarna megalitoak ikusteko.

orenbenta-atxuria
10.800 m
550 m
180 min
Zirkularra
Antsolokueta auzotik abiatuta
Zati bat itxita uso garaian urria eta azaroan

Etxalarko plazatik abiatzen den ibilbidea hau, Etxalarko mendirik altuenara eramaten du, Azkua mendira (787m). Ibilbidearen hasiera errepidez egiten bada ere, Larrapil Sarrikuko baserriak pasa ondotik mendiko bidea hasten da. Ibilbidearen hasiera eta bukaera dira honen zatirik gogorrenak. Ibilbidearen zati gehientsuenetan Etxalarko eta inguruetako ikuspegi ederrak daude eta ibilbidean aurrera egin ahala kisu labeak eta bertzelako ondarea topatu daiteke. Azkua mendi magalean iturri bat dago. Behin mendi tontorrean Bidasoaldeko, Euskal Herriko kostaldeko eta Goi Pirinioko ikuspegi aparta dago.

Karmen Etxalarkoa
10.200 m
240 m
180 min
Zirkularra
Kultura-etxetik abiatuta


GR ibilbideak
Ibilbide honek GR11 eta GR12 ibilbideen lotura egiten du. Bi zentzutan egin daiteke, bai Asketa mendi gainetik abiatuta (GR12) eta Lakaingo lepoan bukatuz (GR11), edo alderantziz Lakaingo lepotik abiatuta, Asketa mendiraino. Ibilbideak Etxalarko herria zeharkatzen du. Asketako norabidean, Azkuako mendirako igoera motza eta gogor xamarra da. Bertatik Baztan Bidasoa eskualdeko ikuspegi ederra dago. Lakaingo leporako igoera berriz, zailtasun erdiko da. Hemendik ikuspegi berriz Etxalar eta Iparraldekoa da.
GR-11 GR-12 loturak
7.500 m
685 m
180 min
BTT mendi ibilbideak
Atal honetan, Etxalar eta inguruko herrietako lurraldetan ibiltzeko BTT ibilbide batzuk eskaintzen dira.
Orokorrean zailtasun erdiko ibilbideak dira, maila fisiko onargarria eskatzen dutenak.
Hauek Etxalar bertan eta inguruko herrietan dauden zenbait xoko eta leku ezagutzeko aukera ematen dute.
Aldi berean “Transpirenaica” ibilaldiaren azkeneko bi etapak sartu dira, Etxalarren bukatu eta abiatzen direnak hain zuzenki.


Hasiera gogorra Lurrizti-ederreko auzotik igota (Asfalto-zementua). Ikuspegi ederra Mendikarri/Ibantelli menditik.
Etxalar – Mendikarri/Ibantelli – Perukingo Borda – Etxalar
25.300 m
957 m
Zirkularra
Miakako gaina (2,2km)
Herri sarrerako aparkalekutik abiatuta

Hasiera gogorra Lurrizti-ederreko auzotik igota (Asfalto-Zementua). 18. Km-an infernuko errotarako ibilbidearekin topo egiten da.
Etxalar – Usategiak – Irazako – Utsuamiatsa – Etxalar
25.900 m
805 m
Zirkularra
Herri sarrerako aparkalekutik abiatuta
Usategiak; Ehiza sasoian ezin daiteke pasatu. Txorilepotik – Lakaingaina tartea egin. Ikusi SL NA 2 “Usategieta” ibilbidea.

Sara eta Etxalarko usategiak ezagutzeko aukera. Usategietatik herrirainoko jaitsiera errepidez. 10. Km-an oinez egin beharreko zatitxo bat.
Etxalar – Errandoneko lepoA – etxalarko Usategiak – Etxalar
25.600 m
799 m
Zirkularra
Nabarlatsako gaina (18,3km)
Herri sarrerako aparkalekutik abiatuta
Etxalarko Usategiak; Ehiza sasoian ezin daiteke pasatu. Lakaingainatik Txorilepora tartea egin. Ikusi SL NA 2 “Usategieta” ibilbidea.

Urtsumiatsako igoera errepidez da. Ikuspegi ederrak tarte anitzetan. Infernuko ibilbidea (SL NA 13 Infernuko errota) bere osotasunean zeharkatzen da. Xarma bereziko tartea.
Etxalar – Alkurruntz –
Infernuko errota – Etxalar
32.950 m
1.158 m
Zirkularra
Etxebertzeko borda (22,3km)
Herri sarrerako aparkalekutik abiatuta

Errepidezko tarteak; Urtsumiatsako igoera eta Eskisaroi eta Zugarramurdirako igoerako tartea. Honetan Obeneko errota ikusi daiteke. Azken jaitsiera kontuz egin beharrekoa.
Etxalar – Eskisaroi –
Atxuria – Etxalar
29.450.m
869 m
Zirkularra
Orenbenta (24km)
Herri sarrerako aparkalekutik abiatuta

Ibilbide ia guztia errepidez da. Zugarramurdiko herria ezagutzeko aukera (Sorginen Kobak eta museoa) eta Sarako lezeak ere. Ikuspegi ederrak LizaRietako gainetik.
Etxalar – Irazako – Zugarramurdi – Lizaietako gaina – Etxalar
32.080 m
1.105 m
Zirkularra
Zugarramurdin. Lizarietako igoeran
Herri sarrerako aparkalekutik abiatuta
Usategiak; Ehiza sasoian ezin daiteke pasatu. Txorilepotik – Lakaingaina tartea egin. Ikusi SL NA 2 “Usategieta” ibilbidea.
Turismo zerbitzuak
BISITA GIDATUAK

Etxalar sakon ezagutzeko lau ibilaldi eskaintzen dira. Bisita bakoitza bere sasoian eskaintzen da. Ezinbestekoa da erreserba bat egitea, Turismo bulegoko e-Postara idatziz edo telefonoz deituz.
Etxalarko herria
Herriko leku eta berezitasunak ezagutzeko ibilaldia.
Aste Santuan (Apirilaren 17tik 21era) eta Uda (Uztailaren 5etik abuztuaren 31ra)
Etxalarko historia etxeen bitartez
Etxalarko ondare arkitektonikoaz eta hauen inguruko historiaz gozatzeko ibilaldia.*
Larunbatero eta egunero abuztuko lehen hamabostaldian
* Denboralditik kanpo ere egiten dira (kontsultatu)
Kontrabandoa
Gau lana bezala ezaguna zen jardueraren inguruko gauezko ibilaldia.
Uztaila eta abuztuko larunbata gauak
4. Etxalarko usategiak
Sarezko uso harrapaketa tradizionala ezagutzeko ibilaldia.
Urria eta azaroko asteburu eta besta egunetan

Etxalar Escape Room, ihes-jokoetan oinarritutako jarduera bat da. Jokoan zehar, 2-6 arteko pertsona talde batek, 60 minutu izango ditu, kontrabandisten eta usategien inguruan girotutako leku batetik ihes egiteko. Aldez aurretik erreserba egin behar da.
