Josteko tailerra
Tailer honen bidez, moda diseinuaren oinarrizko kontzeptuak irakatsi nahi dizkizuegu. Bestelako praktikak proposatzen ditugu josgintzako hainbat eremutara hurbilduz eta teknika ezberdinak ezagutuz. Hainbat esperimentazio metodologiatan ere sartuko gara ideia sortzaileak garatzeko talde barruan sortzen diren beharrei erantzunez.
Ikasleei ehungintzako proiektu pertsonalak sortzeko eta garatzeko gaitasun tekniko eta sortzaileak eman nahi dizkiegu, bai tailerrean, bai tailerretik kanpo. Baliabide hori ezagutzeak aukera emango digu gure baliabideak zabaltzeko eta jantzi bakoitzaren atzean dagoen lana ulertzeko.