Difusio taldea

Hartu Etxalarko informazioa WhatsApp bidez

Gure herriko bizilagunak, eta berarekin zerikusia duten eta bizitokia hemen ez duten bertze pertsona batzuk informatuta eduki ahal izateko, baliabide azkar, erraz eta zuzena daukagu. WhatsApp hedatzeko zerrenda bat sortu dugu, Udalak zuzenean kudeatzen duena, borondatez emandako datuekin.

Bertan jasotako datuak ez zaizkie hirugarrenei uzten, eta bidalketen hartzaileek ezin dute gainerako hartzaileen informazioa eskuratu. Edozein momentutan eman daiteke zerrendatik baja, mezu bat helbide elektroniko honetara bidalita: udala@etxalar.eus

WhatsApp bidez mezuak bidaliko ditugu, “hedapen-zerrenda” funtzioa erabiliz. Funtzio horrek ez du aukerarik ematen hartzaileen zerrenda ikusteko, eta kontaktu-zerrendan bidaltzailearen mugikorra duten mugikorrek soilik jasotzen dute mezua (hau da, Etxalarko Udalarena).

Jakinarazpenak jasotzeko, EZINBERTZEKOA da Udalaren telefono mugikor hau
zure kontaktu-zerrendara gehitzea:

634 522 414

Zenbaki hori funtzio horretarako bakarrik izanen da eraginkorra. Udalarekin harremanetan jartzeko, ohiko bideak erabili beharko dituzu, zenbaki hori informazioa bidaltzeko baino ez baita erabiliko.

OHARRA

Telematikoki eziznekoa bazaizu, pasa zaitez Udaletik.

Apuntatu zaitez! Bete ondoko formulario: