| |
| -
Sareak: |
Gaur
egun 6 sare erabiltzen dira; Lakaina,
Elutsa, Miarra, Kalamua, Monua eta
Fortuna (sarrerako argazkia). Iarmendi
mendi lepoan kokatuak daude, oina
hegoaldean dutela eta goi aldea iparralderuntz
inklinatua. Hauek ehiza sistemaren
azkeneko zatia dira, "enbutuaren"
bukaera. Hauetatik haundiena Elutsa
sarea da 17 metroko altuerarekin eta
25 bat metroko zabalduriarekin. Bertze
guztiak ttikiagoak dira, 10 metroko
altuera izanik sarerik ttikienak.
Hauen neurrieak azken bi mendetan
ez dira aldatu. |
|
| |
|
Erabiltzen
den sare sistema mekanikoa da
eta palanka bateri eraginez
sareak abiadura bizian erortzen
dira. Garai batean erabilitako
sistemak oraindik usazaleen
itxolan gordetzen dituzte. Konparatuz
erran daiteke gaur egungo eta
lehenagoko sistemak oso berdinak
direla. |
|
Bertan
usazale bakoitzak bi sareen ardura
dauka. Badago baita ere pertsona bat
laguntzaile bezala egoten dena; usoak
biltzen, sareak altxatzen,... eta
paleta biltzearen lana duena. Honek,
sare ondoan dauden trepen makilak
biltzen ditu eta Gibelin trepanak
eta idoikuanak ere. |
|
|
|
| |
| -
Trepak eta ehiza lekuak: |
|
Hauen
funtzioa Sara (Lapurdi) aldetik datozen
usoak jeistea eta sareak dauden lekuko norabidea
hartzea da. Horretarako trepak “inbutu”
formarekin jarriak daude, sareen alde batetik
trepa batzuk eta bertzetik bertze batzuk.
Usoak saretara hurbiltzen ari direnean trepen
arteko distantzia murrizten doa, “inbutua”
estutzen doa, saretara ailegatu arte (beheko
planoa). |
Garai
batean, lehen aipatu dugun “inbutua”, gaur
eguneko baino askoz ere zabalagoa zen, honek
2km-tako zabalera zeukan hasierako zatian.
Orduan 11 trepa eta ehizaleku erabiltzen
zituzten, gaur egun 8 dira erabiltzen direnak.
Era honetan, gaur egun saretarako "inbutua"
estuagoa da, beraz agian harrapaketa guttiago
izatearen arrazoia. Jarraian usategietan
erabiltzen diren trepa eta ehizalekuen datu
batzuk: |
| 
|

|

|

|

|

|

|

|
| Larrekua |
Idoikua |
Belata |
Gibelin
trepa |
Haritza |
Trepa |
Trepa
gibelin |
Ezponda
gaina |
|

|
»
Larrekua: Gaur egun usategietan
dagoen ehiza leku bakarra da, bertze
guztiak trepak dira. Hau Mendikarri
mendipean kokatua dago eta sareetatik
urrunena baita ere. “Inbutuari” hasiera
ematen dion ehiza lekua hau (alde
batetik) itxolatxo ttiki bat da eta
iratzez eta adarrez kamuflatua egoten
da. Bertako usazaleak txatarrari eraginez
egiten du lan. Garai batean, eta azken
urte hauetan noiz behinka,usoak etortzen
direnean, bertako usazaleak korneta
jotzen du trepa nagusiakoarekin batera,
. |
|
| |
»
Idoikua:
Usategietan
aldaketa gehien jasan duen trepa da
eta Larrekutik saretara joanez hurrengo
trepa. Aldaketak hauek azken 10-15
urtetan izan dira. Trepa egin zen
lehendabiziko aldian, egurrezko estruktura
zuen, eta ranpa bertaraino igotzeko.
|
|
Treparen
bazter guztiak iratzez estaliak egoten
ziren. Ondoan itxola ttiki bat izaten
zen bertan paletak eta bertzelako
gauzak gordetzeko. Eraki zuten hurrengo
trepa baita ere egurrezko estruktura
zeukan baina honetara igotzeko eskailera
batzuekin igo beharra zen. Gaur egunekoa
berriz, argi indarreko poste baten
gainean eginiko plataforma bat da,
eskailera batzuk dituela igotzeko.
Bertzeak baino altuago eta sendoagoa
da. Bertan makilaz eta txatarraz lan
egiten da. Bertatik, trepa gibelekin
batera, makila gehien botatzen den
trepa da. |
|
| |
|
»
Belata:Berezko izena Belate da
eta Idoikua ondoan dagoen pinadiaren azpikaldean
kokatua dago. Lehen Larrekuaren antzera
ehiza leku bat zen, han dagoen itxola bezalakoarekin.
Urte batzuk erabili gabe egon zen. Orain
Idoikua eta bertze trepak bezalako estruktura
bera du, argi indarreko burnezko poste bat
eta gainean plataforma ttiki bat. Bertan
makilaz eta txatarraz lan egiten da. |
| |
»
Gibelin trepa: Azken urte hauetan,
Idoikuan bezala, honetan ere aldaketak eman
dira. Lehen trepa, igeltseroek erabiltzen
dituzten aldamioekin egina zen eta gaur
egunekoa baino metro batzuk gorago kokatua
zegoen. Honek arriskua izaten zuen atzean
dauden ehiztariengatik. Gaur egunekoan arriskua
askoz ere ttikagoa da arboletaz babestu
bait dago. Honetan ere berrikuntzak eman
dira trepak guztietan bezala. Estruktura
eta itxura Belata eta idokua bezalakoa dauka.
Bertako usazaleak makilaz egiten du lan. |
| |
|
»
Haritzako trepa: Idoikua,
Belata eta Gibelin trepa bezalako
trepa mota da, eta sareetatik hurbilen
kokatua dagoena. Aurreko trepa,
ondoko pago baten gainean egindako
egurrezko plataforma bat zen, eskalera
batzuk zituela bertaraino igotzeko.
Trepa honek arbolaren mugimendu
guztiak jasotzen zituen. Bertako
usazaleak oso adi egon behar du
usoa datorrenean, bera baita,
trepa nagusakorekin batera, makilak
jaurtitzen duten azkenekoak eta
dagoen denbora tartea oso ttikia
izaten da.
|
| |
»
Trepa: Trepa hau, arri lapitzez
eraiki zen 1916. urtean eta sareen
ondoan dagoen 46. mugarritik metro
gutti batzutara kokatu dago. Itxuraz,
bertze guztiekin ez du ezer ikustekorik.
Eraikin honek, altuera hartzen duen
ahala, fintzen doan arrizko estruktura
laukia du. Bertara igotzeko barrenetik
dauden eskaileraz igo behar da eta
behin goian, leku gehien duen trepa
da. Historian zehar honen altuera
haundituz joan da. Bertakoak makilaz
lan egiten du eta korneta jotzearen
kargu dago. Lehen urte batzuz, trepa
hau eta hurrengoaren artean, Trepa
gibelin, izaten zen tartean, trapo
txuri bat jartzen zen, hau astintzeko
eta bertatik usoak ez pasatzeko. Honen
kargu ere trepa nagusikoa egoten zen.
|
|
| |
»
Trepa Gibelin: Hau, trepatik, 200
bat metro ipar–ekialdera kokatua dago. Hormigoizko
basea eta burnezko estruktura duen honek,
1964. urte inguruan eraiki zen eta usategietako
treparik garaiena da. Bertze guztiak 10
eta 15 metro bitarteko altuera daukate.
Trepa nagusiaz aparte, honetan eta argi
indarreko postezko estruktura duten trepetan
(haritzeko trepa, Gibelin trepa, Belata
eta Idoikua), ekipamendua oso murritza da.
Bertan bakarrik paletak altxatzeko leku
bat dago, paletak eta bertzelako gauzak
apoitzeko apal ttiki bat eta 2 pertsonentzako
jarleku bat. Honetan usazaleak makilarekin
egiten du lan. |
| |
»
Ezponda gaina: Trepa hau usategietan
urte guttien dituen trepa da, eta iparraldekoak
txorilepoan ehizatzen hasi zirenetik (1971)
dago martxan. Hasieran, Larrekuan bezala,
iratzez eta adarrez kamuflatutako itxola
bat izaten zen. Gaur erabiltzen dena, arbol
baten gainean jarritako trepa bat da, Bertakoak
txatarraz egiten du lan eta Trepa Gilebeko
makilak biltzeko ardura dauka baita ere.. |
|
| -
Usazaleak: |
Ehiza modalitate honetan ibiltzen den pertsonei
usazalea deitzen zaio. Denetara Usategietan
hamabi- hamahiru bat lagun egiten dute lan.
Usazale kopurua azken bi mendetan ez da
aldatu eta gutti gora behera beraien lanak
berdintsuak izaten jarraitzen dute. Gaur
egungo banaketa jarraiekoa da: 8 usazale
trepa edo ehiza lekutan, 3 sareen arduran
eta bertze pertsona bat azken hauei laguntzeko
eta trepen makilak biltzeko. |
 |
Bertako
langile eta usazaleak kontratatzerakoan,
bai gaur egun eta antzinean ere, arazo
ugari izaten zituzten. Aintzinean
jendeak, ehiztariekin sortzen ziren
aferengatik batez ere eta ehiza eskasiarengatik,
ez zen bertara lan egitera joaten.
Gaur egungo usazale denak edo gehienak
uso ehizarengan duten afizioagatik
etortzen dira. Hauek bai gaur egun
eta bai aintzinean, bertako nagusiak
kontratatzen dituzte. |
Usazaleek,
lehen gertatzen ez zitzaien bezala,
sasoiko soldata finko bat dute Gaztelurekin
akordatutako hitzarmen baten ondorioz.
Soldata honetara ailegatzeko ehun
dozena harrapatu behar dituzte. sasoi
bukaerako. |
|
|
| -
Herramintak: |
Makilak: Ping-pong-eko
pala baten antza duen tresna honen funtzioa,
hegazti harrapari baten hegaldi irudikatzea
da, garibai batena, miruarena edo antzeko
hegazti batena (Diotenez garibaia usoen
azpian jartzen da, eta atakatzeko bertikalki
altxatzen da). Gaur egungo makilak altza
eta pagoarekin egiten dituzte batez ere,
eta gero kisu txuriz margotu. |
|
|
| Txatarra:
Herramintak hau trapo xuri eta
altzazko makil batez osatuta dago. Txatarrak
eskopeta tiro baten antzeko soinua egiten
du astintzerakoan eta honen funtzioa usoak
izutzearena da. |
| |
|
-
Itxola: |
 |
Usazaleek
gaur egun erabiltzen duten itxola
1887an eraiki zen, aurretik leku beretsuan
zegoen bertze itxolaren ondoan. Aurreko
itxola 1826. urtean berritua izan
zen. Garai batean usozale askok bertan
gaua igarotzen zuten. Gaur egun ez
dira itxolan gelditzen baina aintzinean
bezala, txabolan usategian lan egiteko
beharrezkoak diren tresnak gordetzen
dira; makilak, sareak, txatarrak eta
abar, eta nola ez harrapatutako uso
eta txolomak. Eguraldiak txartzen
denean usazale guztiak bertan biltzen
dira, eguraldia hobetzen den espetzerarekin,
edo bertzelako lan batzuk egitera,
adibidez makilak egitera. Itxola,
barrenetik, oso txukuna dago usategietako
argazki eta herramintakin (paletak,
sareak) apaindua, bai bertakoak eta
baita iparraldeko bertze usategietakoak.
|
Sarrerako
atearen goiko aldean, kanpoko aldetik,
urtetan usazale izandanko jendearen
orogarri gisa jarritako plakak ikusi
daitezke. Itxola hau usategiak bezala
Gaztelutarrena da. Ez da publikora
irekia egoten. |
|
|
|
|