| -
Sareekin ehizatzen - |
 |
Usategi
osoko usazale batek, bai trepan
edo sareetan dagoenak, uso bando
bat ikusten badu, segituan oihu
bat egiten du trepa printzipaleko
usazale nagusiari abisatzeko,
honek korneta jotzen du eta
honela bertze guztiak, ehiztariak
barne, usoak heldu direla ohartzen
dira. Korneta behin jotzerakoan
tiroak gelditzen dira eta sareen
kargu dauden usazaleak beraien
postuetan jartzen dira; orain
trepen gaineko usazaleen ordua
da. |
Hauek
makilak
botatzen dituzte. Usoaentzat
makil hauek hegazti harapakari
baten itxura dute. |
| |
|
|
Usoek
hau ikusterakoan, babesteko jeitsiera
gogor bat egiten dute. Jeixterakoan
usazaleak beraien
txatarrak astintzen dituzte eta
soinua egin ere, usoek sareen norabidea
har dezaten. Behin usoak sareen norabidea
hartzen dutenean, bertan dauden usazaleen
txanda da. |
|
|
|
Hauek
sareak botatzeko garaian, lehenago
edo beranduago egiteko, kontutan eduki
beharra duten gauza aunitzen artean
zein tamainako bandoa den, edota ze
haize mota dagoen. Usazaleak palankari
eragiten dionean, sareak abiadura
bizian jeisten dira bakoitzaren bazterrean
dauden berunazko pisu batzuk langunduta. |
Hala
ere usoak ezin badira harrapatu, usazale
nagusiak korneta bi aldiz joko du,
sare inguruan dauden postutako ehiztariek
tiro egiteko aukera dutela adierazteko. |
Gainetik
ikusita eta modu honetan kontatuta,
badirudi sareekin ehizatzea erreza
dela, baina ez da horrela. Ehizatzeko
era honetan, egun askotan ez dira
ehizatzeko kondiziorik hoberenak izaten;
batzutan usoak oso altu dihoazte,
bertzetan berriz ez dute kasu zipitzik
ere egiten, edo haizego zakarra dago.
Denboraldian zehar usoak harrapatzeko
saiakera ugari hutsean gelditzen dira.
|
Honexegatik
azpimarratu behar da ehiza mota honetan
pazientziak eta esperientziak garrantzi
haundia dutela. |
|
| |
|