|
-
Sarrera - |
|
|
Etxalar
zerbaitengatik ezaguna bada, usategiengatik da.
Bertan, XV. mendetik dokumentatua eta mantendutako
lehengoen ehiza sistema primitiboa erabiltzen
da. Nahiz eta penintsula osoan ehiza mota hau
debekatua egon, Etxalarren mantendu egin da, batipat
herrian ehizarekiko dagoen afiziogatik eta tradizioak
duen garrantziagatik.
|
|
|
| -
Kokapena: |
|
Usategiak
Larun eta Atxuria (Peña Plata) mendien
arteko mendi lepoan kokatua dago, Etxalar
eta Sarako herrien tartean eta aldi berean
Nafarroa eta Lapurdi arteko mugan, hain
zuzen Iarmendi (509m) mendiko Txorilepo
bezala ezaguna den mendi lepoan. |
| -
Turismo lekua: |
Herria ttikia izanik ere, nahiko ezaguna
da Etxalar, edo beinipein aditua. Ehiztariez
gainera, jende pila hurbiltzen da Usategietara
egunero uso denboraldian, larunbat eta igandez
gehiago. Jai egunetan adin guztietako ehundaka
jendek agertzen da Iarmendiko bide, bidaxka
eta inguruetan, Lapurdi, Gipuzkoa, Nafarroa
eta urrunagotik ere etorriak. Historian
zehar, atzerriko eta inguruko egunkaritan
eta idazleak, ehiza mota hau aipatua izan
dute euren idatzietan. Azken urteotan inguruko
telebista eta egunkarietan maiz agertzen
dira Etxalarko Usategiak.
|
|
|
|
Bertatik
ere mundu mailan ezagunak diren pertsonaiak egon
izan dira; 1868an Napoleón enperadorea
egon zen, Alfonso XII. behin baino gehiagotan
joaten zen. Honen semea noiz behinka ere agertu
izan ziren. Gaur egun pretsonai ezagunen artean,
Migel Induraín etortzen da urtean behin
bertan ehizatu eta eguna pasatzera.
|
|
|
Urriaren
hirugarren igandean usategietako igandea
bezala ezagutzen den besta ospatzen da. Aitzinean
besta hau usategi ingurutan ospatzen zen. Gaur
egun eta badira urte mordoa, besta hau herrian
ospatzen da, +info.
|
|
|
|
|
|
Uso
denboraldia |
|
|
Usoak
sareekin harrapatzeko denboraldia urriaren 1ean
hasten da eta azaroaren 20. egunaren inguruan
bukatzen da, usoaren etorrera eta eguraldiaren
arabera. |
|
|
Uso
pasa |
|
|
Ipar
Europako hotzetatik eskapo datozen hegazti hauek,
Afrikara dihoazte bertako klima goxoan negua igarotzeko. |
|
|
Uso
pasa, sasoia aitzinera dihoan heinean, aldatzen
joaten da. Urrian, sasoia hasitzen denean, lehendabiziko
usoak multzo ttikitan etortzen dira nahiko banatuak.
Tartean txoloma batzuk ere pasatzen dira. Urria
aurrera dihoan heinean uso multzoak ugariagoak
eta haundiagoak izaten dira. Sasoi gehientsuenetan,
urriako bigarrengo hamabostaldian pasatzen da
uso kopuru eta multzo haundienak. Hilabete honetan,
hasieran eta erdialdera batez ere, usoak ez dute
inungo ordutegirik izaten eta edozein ordutan
ikusi ditzazkegu hegan. |
|
|
|
|
|
Azaroa
partean berriz, uso pasa zeharo aldatzen da. Sasoiaren
azkeneko zati honetan, normalki uso pasa goizeko
lehen orduetan izaten da, nahiz eta aunitzetan
eguerdian edota arratsaldez pasa eta harrapatu
egin diren. Nahiz eta uso sasoiak bukaerako egun
seinalatu bat eduki, batzuetan egun batzuk luzatzen
da, uso pasa eta eguraldiaren arabera. |
|
|
Haizearen
zerikusia: Haizeak, usoak harrapatzeko
garaian, garrantzi haundia edukitzen du. Sareekin
usoak ehizatzeko egunik aproposena egun garbi
bat da , iparreko edo ipar-ekialdeko haizerekin.
Ekialdeko haizeak ere ez zaio gaizki etortzen.
Hegoko eta mendebaleko haizek berriz ez dira
batere onak izaten. Haizegoa zakar dagoenean
sareak kendu behar izaten dituzte ez puskatzeko
eta haize honekin uso pasa dagoenean berriz,
usoek altuera haundia hartzen dute eta jeistea
zaila izaten da are gehiago saretan sartzea.
|
|
|
|
|
|