| |
| |
| |
-
Usategitako historia - |
Usategiak
noiz sortu ziren konfirmatzen duen agiri edo idatzirik
ez da existitzen. Usategiei buruz agertzen den
lehen aipamena 1378. urtekoa da eta Iruiñeko
Kontu Ganbaran dago. Honetaz aparte, 1487. urteko
aipamen bat ageri da Etxalarko usategiei buruzkoa
baita ere, Iruñeko apezpigutegiko auzi
paperetan. |
Ehiza
modalitate honi buruzko informazio agertzen den
urteetatik gaur egungo egunak arte, beti bertako
jabeak gaztelua etxea eta Sarako herria izan dira.
Hauen aipamenak 300 urte baino zaharragoko idatzietan
agertzen dira. Hauekin batera, 1812. urtetik aurrera
Iguzkiagerrea etxea gehitu zitzaien Pretrisantzena
etxeari Elutsa sarearen eskubidea eta jabegoa
erosi ondoren, horrek berarekin zekarren lur,
tresneria eta abarrekin. |
Kokapenari
dagokionez, hauek mugan aurkitzen dira eta historian
zehar arrazoi honengatik baimena lortu beharra
zuten bertan sareekin ehizatzeko. Bertzealde Frantzia
eta Espaina elkarr harteko gerran izan ezik, bertze
gerrate guztietan, Karlistena, bi gerra mundialetan
eta zibilean, sareekin ehizatzen jarraitu zen.
|
| -
Sare kontuak:
|
|
|
XIX.
mendeko Usategi buruzko lehen idazkietan
agertzen den bezala, garai haietan bakarrik
lau sare jartzen ziren. Hauen jabeak Etxalartarrak
eta Sarako herria ziren. Sarako herriak
Errege edo Frantzes gobernua ordezkatzen
zuen eta beraien sareak Kalamua eta Monua
ziren. Etxalarkoen aldetik bi etxe bereizten
ziren, batetik Iguzkiagerrea etxea Elutsa
sarearen jabea zena eta bertzetik Gaztelukoak
Miarra sarearen jabeak. Mende bukaeratik
aintzinera Sarako herriak bere sareak errentan
jarri zituen. 1869an bosgarren sarea jarri
zen; Fortuna izenekoa. Eta beranduago, 1920aren
inguruan Lakaina izenekoa. Lehen sareak
usategieta bertan egiten ziren Frantziatik
eta Donostiatik ekarritako hariarekin eta
hauen iraupena 8 eta 10 urte bitarteko izaten
zen, konponketak eginda. Gaur egungoak berriz
10 bat urte jasan dezakete eta konponduta,
urte batzuk gehiago ere. |
|
|
|
| |
-
Trepa kontuak: |
XIX. mendeko trepen kokapena gaur egungokoarekin
konparatuz, ordukoa askoz ere zabalogoa zen, nolabait
erranda, trepen artean osatzen zuten “inbutua"
gaur egunekoa baino haundiago zen (2 km-ko zabalera),
11 trepa edo ehiza lekuz osatua zegoen eta. Hauetako
hiru, Abat-arri, Domikua eta Arrikua, 1971. urtean
kendu zituzten, hauen atzekaldea den Gaztainlepoa,
ehiztariez bete zenean. Orain leku honetan iparraldeko
ehiztariak jartzen dira. Segidan garai haietan
usazaleak erabiltzen zituzten trepa eta ehizalekuak: |
| |
| Abat-arri:
Turuta eta txatarraz lan egiten zen |
Domikua:
Txatarraz |
| Arrikua:
Txatarraz |
Larrekua:
Korneta eta txatarrez |
| Idoikua:
Txatarra eta makilaz |
Belata:
Txatarra eta makilaz |
| Trepa:
Korneta eta makilaz |
Trepagibela:
Makilaz |
| Haritzeko
trepa: Makilaz. |
Gibel
trepa: Makilaz |
|
Denetara
garai haietan 13 usazale egiten zuten
lan; 4 pertsona sareetan, 3 trepetan
goituak eta bertze 6ak ehiza lekuetan
bananduak. |
|
|
|
| |
-
Ehiza kontuak: |
Lehen
usoez aparte, ttortoilak eta oilagorrak ehizatzen
ziren sareekin. Azken hauek eguna argitzerakoan
eta ilunabarretan harrapatzen ziren. Harrapaketak
ez ziren haundiak izaten; 1873. urtean 20 bat
harrapatu zituzten. Ttortoliak berriz kopuru haundiagoetan
harrapatzen ziren eta sasoi batzuetan usoak baino
gehiago harrapatu ziren. Ttortoila harrapaketaren
errekorra 1897. urtean dago 337 dozenekin. Hegazti
hau ehizatzeko sasoia Ama Birgina egunen, abuztuak
15, hasitzen zen eta San Migel egunean, Irailak
29, bukatu. Erabiltzen ziren sareen laukitxoak.
usoetan ibiltzen ziren sareenak baino ttikiagoak
ziren. 1925. urtetik aintzinera sareekin ttortoilak
harrapatzeaz utzi zen. |
Usoak
ehizatzeko sasoia berriz, XIX. mendeko lehen
urtetan San Migel egunean hasten zen, tortila
sasoia bukatzean, eta bukatu berriz San
Martinetan, azaroak 11. Orduko harrapaketak
gaur egungoak baino askoz ere ugariagoak
izaten ziren nahiz azken bi mendetan gora
behera franko eman. Harrapaketei dagokionez,
bertako histori guztian urterik hoberenak
1933 eta 1955 bitartekoak izan ziren. Tarte
honetako urte askotan mila dozenatik goitiko
sasoi ugari izan ziren; 1400, 1500, 1600
dozenetako denboraldiak. 1950. urteko arratsalde
batean 200 dozena harrapatu ziren. Harrapaketak.
Garai oparo horien ondotik harrapeketa kopurua
eta ehiza urritzen eta ttikitzen joan da.
Gaur egun 300 dozenetako sasoia ontzat hartzen
da eta baita guttiagokoa ere.
|
|
|
Soldatari
dagokionez, ez zuten gaur egun bezala soldata
finko bat izaten. Lehen harrapatzen zena edo hau
saldutakoan b¡ldutako dirua banatzen zen.
Banaketa egiterako garaian araudi bat izaten zen,
beti ere usazale bakoitzaren lanaren eta esperientziaren
arabera. Urteak aurrera joan ahala, banaketa gero
eta parekatuagoak egiten ziren. Banaketak.
1970 aintzinera usazale guztiak soldata berdina
eduki dute. |
Garai
haietan liskarrak eta enfrentamenduak ugariak
izaten ziren usazale eta ehiztarien artean. Honen
soluzio gisa bertako jabeek eta usazaleek arautegi
bat sortu zuten bertako funtzionamendu eta giroa
erregulatu eta hobetzeko 1906. urtean. |
| |
-
Errenta: |
Liskarrak sortzen zituen bertze gai bat Sarako
herriari ordaindu beharreko errentarekin izaten
zen, nahiz eta oro har harremanak giro eta maila
onekok izan. Sareaz aparteko tresneria eta lanbidea,
Sarako lurraldean egiten zenez (eta egiten da),
urtero errenta ordaindu behar zen. Ordainketa
bi herrien arteko mugan gelditzen den Nabarlasa
mendian egiten zen, bai dirutan edo usotan. Hauetaz
aparte bi sareen errentak, monua eta fortunarenak,
ordaindu behar izaten ziren, Saratarrenak baitziren
baita ere. Hauek kasu gehientsuenetan diruz; 1863an
54 franko ordaindu ziren. Urtetik urtera igoerak
izaten ziren eta ez nolanahikoak. Hauek Etxalarko
jendea haserrarazten zuen, eta eztabaidak sortu
ere. Historian zehar lan akordio (1826n) eta hitzarmen
ugari sinatu ziren usategien funtzionamendurako.
Salmenta kontuak Sara eta Etxalarkoen artean liskarrak
sortzen zituen baita ere. Momentu batetan usategiak
eskopetako ehizatoki bat bihurtzekotan egon zen
ere. Zorionez ez zen horrelakorik gertatu eta
gaur egun 1984n sinatutako hitzarmena jarraitzen
du. Errenta berriz, harrapatzen denaren arabera
ordaintzen da eta gaur egun ez dira sortzen aintzinako
eztabaidak. |
| |
-
Salmentak: |
|
Usategiaren historian zehar uso gehien erosi duen
jendea Lapurtarrak izan dira, eta batez ere Sarako
herritarrak. 1873an, 241 dozenetik 182 Saran saldu
ziren. Hemeretzigarren mendean, Donostiako Real
Sport Club-ek, Etxalarko sarean harrapatutako
ttortoila eta txolomak eramaten zituen, jaurtitzaileentzako
entretenigarri. Inguruko hiriburuetara ere asko
saltzen zen. Beti ere desberdintzen ziren bizirik
edo hilak zeuden. Gaur egun erostunak berdintsuak
izaten jarraitzen dute; lapurtarrak, jatetxe famatuak,
erreklamu ehiza motarako, eta abar. Hauen prezioak
bizitzaren eboluziarekin batera igotzen joan dira.
Hauek izan dira historia zehar izan dituzten prezio
batzuk; 1852an uso pare batek (hilak) 14 erreal
vellon, 1920an uso bizi batek 7 pzta balio zituen,
1978an berriz uso bizi batek 1500 pzta balio zituen
eta hildako batek 275, 1984an biziak 3300 eta
hilak 800, eta horrela gaur eguneko pezio arte.
|
| |
-
Herria: |
Urteak aitzinera joan ahala Etxalarko herriak
usategietan gero eta garrantzi haundiago hartzen
joan zen; urte batzuetan Sarako herriari ordaindu
beharreko errenta ordaintzen lagundu zuen. Aurreko
urteetan, herria eta usategien artean harreman
kaxkarrak izaten zen, ehizatoki hau pribatua baitzen.
Hala ere bertan Guardia zibila edo ehiztariekin
sortzen ziren istiluetan, udalak beti usazalearen
alde jotzen zuen. Azkenean usategietako elkarteko
kideek, sortzen ziren eztabaidak eta liskarrak
ikusita, udalara jo zuten laguntza eskatzera.
Momentu horretatik gaur arte, udala izan da usategietako
eskopeta ehiziko postuen arduraduna. |
| |
-
Eskopetako ehiza: |
Usategien histori guztian zehar eskopetako eta
sareeko ehiza, nahiz ehiza mota oso desberdinak
izan, betidanik elkar bizi egin dira. Usategietako
historian eskopeta ehizari buruz bi bereizketa
egiten ahal dira. Batetik 1932 aintzineko garaia
eta bertzealdetik 1932 ondokoa. Lehen garaian
bertan eskopetarekin ehizatzeko Gazteluren baimena
eduki behar zen. Beti bezala istiluak sortzen
ziren ehiztari eta sareen jabeen artean. Nahiz
eta funtzionamendu legedi bat izan, ehiztari batzuentzat
hau ez zen existitzen. Bigarrengo garaian berriz
gauzak hobekiago joan ziren. Udalak orduezkeroztik
Lizarrieta eta Gaztain lepo bitartean dauden postuen
ardura dauka eta zozketa sistemaren ordez enkantearena
ezarri zuen. Gaur egun hau berdin dihoa eta urtero
bezala Iarmedira urbiltzen den ehiztari kopurua
nabarmena izaten da.
|
|
| |
|
|
|