Usategietako sareetan, batez ere usoak harrapatzen
dira, nahiz eta sasoi hasieran txolomak harrapatzen
diren. Hauek usoen antzekoak dira, baina txikiagoak.
Etxalarko usategien historian zehar, harrapatutako
usoen kopurua urteak pasa ahala gora behera aunitz
izan ditu. Web orrian bildutako datuak bi alditan
banatu daude, lehena 1866tik 1913ra eta bertzea
1961tik gaur egun arte.
Gehien harrapatu zen sasoia, 1893-1896 urteen
artekoa izan zen. Urte hauetan, ez zen 350 dozenetatik
jaitsi harrapaketen kopurua, 1894ko urtea izanik
urterik onena 446 dozena harrapatuta.
Nahiz eta harrapaketen kopurua jaitsiz joan urtetik
urtera, tarteka urte onak suertatzen ziren, 1974.
urtekoa bezala. Sasoi honetan 349 dozena uso harrapatu
ziren
Gaur egun 100 uso dozena harrapatzen badira sasoian,
sasoi ona bezala kontsideratzen da. Egun horretan
bertan suziri bat botatzen da usategietan bertan,
marka honen adierazgarri.
|