| |
|
|
| |
Jarrain
aipatzen diren leku interesgarriez
aparte, leku interesgarri bezala
jo dezakegu ere ondare arkitektonikoko
atalean agertzen diren eraikin eta
lekuak.
|
|
| |
|
|
|
| |
Gurutze
honek 1735. urteko data dauka.
Orain daukan kokapena ez da
beti eduki duena. Lehen gurutzea
goitixiago kokatua zegoen.
Gurutzearen hanka zergati
bibliko eta alegorikoekin
tailatua dago. Gurutzearen
alde batean Jesukristo dago
gurutziltzatua eta bertzean
berriz burezur batean Andra
mari “Ave Maria” inskripzioarekin. |
|
|
 |
|
 |
| |
Erdiko
errota
Herrian
kokaturik dagoen errota honek,
“Erdiko errota” izena du.
Hau, andutzeta auzoko eskin
batean kokaturik dago. Errotarik
zaharrena da eta oraindik
itxura nahiko ona mantentzen
du. Guttirarte errotak artua
eta garia ehotzen zituen.
Funtzionamenduan, bertaraino
ailegatzen den ur ubide batek
jartzen du. Gaur egun martxan
bakarrik garbitzeko jartzen
dute.
|
|
|
|
| |
Presa
Antsolokueta
auzoan dagoen presa hau, erdiko
errotara ura bidaltzeko egin
zen. Urtean zehar ere herritarren
jolas eta bainu leku bihurtu
zen igerilekuak egin ziren
arte. Harri gorriz egindako
eraikin hau herriko presarik
haundienetakoa da. Bertze
presak goiko eta beheko errotarentzako
egin ziren. Goikoaren neurriak
herrian kokatua dagoena baino
ttikiagoka dira eta bertzearenak
berriz, aztarna gutti batzuk
bertzerik gelditzen dira.
Bertze presa bat ere burdinolaren
aztarnen ondoan dago. Nahiz
eta neurriz eta itxuraz herrian
dagoena baino haundiagoa izan,
urtean zehar ondatzen joan
da uholdeekin. Honek bere
garaian ura kanaletik burdinolararino
bidaltzen zuen.
|
|
|
 |
|
 |
| |
Harrizko
garbitegiak
Herriko
presaren ondoan kokaturik
dagoen eraikin hau 1686. urtean
egin zen 1657 errealeko aurrekontuarekin.
Bertara auzoko jendea joaten
zen arropak eta bertzelakoak
garbitzera. Kanpoko itxura
etxetxo batena da. Garbileku
honetaz aparte badira herrian
bertze leku batzuk garbilekuak
izan direnak nahiz eta leku
batzuetan arrastorik ez egon.
Garbitzeko harriak ikusgarri
daude oraindik Praderenea
(Endara
etxea) parean eta Arburua
etxearen ondoan, Artaineko
errekan.
|
|
|
|
| |
Herriko
enparatza (Beheko enparantza)
Karrika
erdian dago, frontoiaren ondoan.
Lehen enparantza eta Iturria
Etxea denda dagoen lekuan,
orain udala dagoen etxearen
baratzea zen, 1737. urtean
erositakoa. Enparantza 1828.
urtean eraiki zen. Urte asko
ez dira pasa enparantza berritu
zenetik. Lehen enparantza
arbolez inguratua zegoen,
orain berriz frontoia estali
zutenetik arbolak bazterretan
daude bakarrik. Bertan ospakizunak
eta bertzelakoak ospatzen
dira. Enparantza honetaz aparte
badago bertze bat ez dena
sobera ezagutzen, goiko enparantza
bezala ezagutua dena. Herriko
etxe zaharraren (gaur egun
kultur etxea) parean dago
eta oraindik ere garai bateko
galtzada mantentzen du.
|
|
|
 |
|
 |
| |
Akoka-ko
begiratokia
Begiratoki
hau ez da espreski begiratoki
bat baino hala ere bertatik
herriaren panoramika ederra
dago. Leku hau Akoka baserri
ondoan dago, herriko ur-andelan.
Bertara joateko igerilekurantz
dihoan bidea hartu, honen
parean ailegatzerakoan zuzen
jarraitu bidea lehen baserriraino,
Akoka baserria.
|
|
|
|
| |
Fatima-ko
kapera
Kapera
hau karrikatik kanpo dago,
kanposantutik aitzinera dihoan
bidea jarraituz berrehun bat
metrotara. Arbola eta pinu
artean dagoen eraiki ttiki
honetan Fatima birgina-ren
irudi bat dago barreanean.
|
|
|
 |
|
|
 |
| |
Mehategiak
Meategi
hauek ez dira sobera ezagunak
herrian. Bat Errandoko lepoa
bezala ezagutzen den inguruan
kokatu dago, azeri lepoa hain
zuzenki. Bertzea berriz leku
honetatik ez dago batere urrun.
Lizaietako gainatik Bera aldera
dihoan ibilbidearen bazterrean
dago, 1 km-tara gutti gora
behera. Mehategia honeri bere
garaian “Paloma” deitzen zioten.
Orain berriz zaila da ikustea
erdi tapaturik bait dago.
Meategi hauetatik seguruenik,
minerala ateratzen zuten herriko
burdinoletara eramateko.
|
|
|
|
| |
Paraisoko
Putzua
Berez
“Paraisoko putzua” izena du
baina betidanik “Parisko putzua”
bezala ezagutu da herrian.
Leku ilun eta heze hau Lakain
Apezborroko Basate baserriaren
ondoan dago. Bertara ailegatzeko,
baserri ondotik errekaruntz
doan bide hartu eta gero errekatik
igo behar da pixka bat. Bertara
ailegatzerakoan nabaritzen
da lekuak duen xamar eta berezitasuna.
Erraten dutenez bertan ezin
bainatu arranpak (remolinoak)
daudelako. Uraren
soinua.
|
|
|
 |
|