ONDARE
Arkitektonikoa Historikoa Kulturala

  Naturala

 
     
 
Etxalarko ibai eta errekak
 
 
Jarraian Etxalarko planoa daukagu bertako erreka garrantzitsuenekin. Mapan ikusi daiteken bezala, Tximista erreka, Sarriku eta Arbozta errekek osatzen dute. Bertze erreka guztiak Tximistaren ibaiadarrak dira, Zimeldikoa izan ezik. Honek bere urak Bidasoa ibaian deskargatzen ditu.
 
 
Para ver las fotos de los rios , clic sobre el nombre
 
 
 
 

Agertu diren errekez aparte badira bertze bi aipamen ttiki bat merezi duten bi erreka, errekatxipi eta errekaundi dira hauek.

Lehendabiziko hau kanposantua gurutzatzen duen errekatxoa da. Gaur egun bere egoera nahiko txarra da, dena begetazioz estalita baitago. Lehen bertatik hartzen zen ura kanposantuko landareak bustitzeko. Erreken mapan agertzen ez bada ere, errekatxipi tximista errekan ibairatzen da. Errekatxo honek, nahiz eta ia urarik ez eduki, tarte batzuk lur azpitik egiten ditu.
Bigarrengo errekatxo honek errekaundi izena du eta honen izenak ez du bere itxurarekin ezer ikustekorik, agian alderantziz. Errekatxo hau aitzinekoa bezala, errekatxo ttiki bat bertzerik ez da, hori bai, honetatik ura gehixeago jeixten da eta askoz ere garbiagoak daude honen bazterrak eta inguruak. Hau kanposantutik gora dihoan bidea jarraituz, 200 bat metrotara berarekin topo egiten da, justu Ama Birginara hurbiltzeko bidearen ondoan. Erreka ttiki honen azkeneko partea Idoia izena du. Hau Errekatxipi bezala, tximista errekan ibairatzen da.