ONDARE
Arkitektonikoa Historikoa Kulturala

  Naturala

 
 
Etxalarko flora
- FLORA atala Landagain eskolako haurrek egina --
 
ONDDOAK
  Etxalarko mendietan onddo aunitz daude, jangarriak eta ez jangarriak. Etxalarren afizio izugarria dugu onddo bila joatea.
Udazkenean guk irtera bat egin genuen, onddo mota hauek ikusi eta sailkatu genituen:
 
 
 
Onddo zuria - Boletus edulis
 
 
Jangarria da. Mendiko pagadi eta pinudietan aurkitzen ahal dugu. Onddo hau, edozein onddorekin nahastea zaila da. Ongi begiratzen baduzu tuboen eta zapelaren koloreak, ohartuko zara hasieran zuria dela eta gero horia.
 
 
 
 
Ziza Hori - Cantarellus Cibarius
 
 
Jangarria da. Hagitz ezaguna da koniferazko mendietan, mendi altuetan. Hagitz jangarri ona baina pixka bat liserigaitza. Tortiletan zapore onekoak dira.
 
 
 
 
Gibelurdina - Russula cyanossanta
 
 
Jangarria da. Udaren hasieratik koniferazko mendietan hagitz ezaguna da. Kapela grisa izaten du eta bere oina nahiko zuria izaten du. Hau klariona bezala xehetzen da.Ezaugarri hau hagitz inportantea da amanita phalloidesekin ez nahasteko.
 
 
 
 
 
 
Galanperna - makrolepiota procera
 
 
Jangarria da. Belardietan aurkitzen da batez ere.Nabarmena da bere tamaina eta bere oina eraztunaduna. Bere kapela eskataz osatua dago. Kapela frejitua izugarri ona da, gordinik jaten baduzu izugarrizko problema ehogaitzak sotzen ditu. Hemen ez da jaten baina bertze lurraldeetan, Galizian e.a, hagitz preziatuak dira.
 
 
 
     
 
Kuletu faltsua - Amanita muscaria
 
 
Ez da jangarria. Normalean taldeka aurkituko dituzu. Koniferazko mendietan harrapatuko dituzu. Kapela gorria da eta puntu zuriak zapelean ditu . Ez da batere zaila bereiztea. Ipotxen ipuinetan ateratzen den prretxiko tipikoa da.
 
 
 
 
Hiltzaile berdea - Amanita phalloides
 
 
Hiltzailea da. Hostotsuen basoetan aurkitzen ahal ditugu. Etxalarren dagoen onddorik pozointsuena da. Oina behatzen badiogu erreboil bat duela ikusten dugu arraultza baten oskola bezalakoa.
Ongi bereizten ikasi behar dugu.Amanitina eta faloinina sustantzia kimikoak ditu.Hauek kaltegarriak dira gizakien organu desberdinentzat.
 
 
 
 
 
 
 
 
Onddo beltza - Boletus aereus
Gure herrian gehien gustatzen zaiguna. Gure hariztietan aisa harrapatzen ahal ditugu. Usaina eta zaporeak onak ditu. Kolorez marroia iluna eta zapela aterziopelatua da.Jateko modu aunitz dago.
 
 
 
 
 
 
Andoni DANBORIENA - Mattin MAIA