| |
|
|
Ni Andrea naiz eta nere atzean ikusten duzuen
zuhaitz hori Pagoa da.
Pagoa,
Fagus sylvatica, Fagazeoen familiari dagokion
zuhaitza da, bere barruan basogintzako espezie
garrantzitsuak sartzen direlarik, esaterako haritzak,
zumelak, arteak, gatainondoak e.a....
Batez ere bere tamaina haundiagatik ezagutzen
da, bada 30, 40 m.tatik gorako goiera hartzen
du.
Enbor lodia du, lautadetako baso itxietan 20m.
baino goragoko goiera har lezakeena edo metro
batetara edo bira besterik iristen ez dena haizeak
asko joten duen mendiko areatan.
Bere azala leuna eta griska da, horrek bere ahaideak
diren haritzen aldean argi eta garbi ezberdintzen
duelarik; eta bere hostoak obalatuak dira, ertzak
ziliodunak eta erorkorrak dituztela.
Maiatzaren hasieran , loreak azaltzen dira sail
txiki esferiko eta zintilikarietan. |
Lore
hauek oso igarokorrak dira, eta ernaldu ondoren
berehala desagertzen dira. Ernaldu ondoren umotu
egingo dira eta fruituei bide emango diete, pagaziei
hain zuzen ere. Hauek gaztainak txiki marroiak
dira, eta umotasunean lau kuskuetan irekitzen
den arantzazko kapsula baten barruan gorderik
egoten dira.
Fruitu hauek oparo ematen dituzte zenbait urtetan
eta horregatik aldizkako espeziea erraten da.
Hauek basoko animalia askori jaten ematen di |
|
|
|
| |
EZAUGARRI
EKOLOGIKOAK ETA BEREN BANAKETA: |
Pagoen
hostoek ur kantitate handiak lurruntzen ditu eta
horregatik hezetasun handiko tokiak behar izaten
du.
Zuhaitz kaduzifolia denez gero ezin hobeki pairatzen
ditu izozteak;astiro hazten dira. Oso sentikorra
da, kutsadura atmosferikoarekiko. Ezin da behar
den bezala erabili herri edo hirietako loredietan.
Oso hedatua dago Euskal Herriko erdialde eta goialde
guztian. Antzinean hedatuena zegoen zuhaitza zen,
Euskal Herriko alde gehienetan agertzen zelarik,
baina gaur egun baso handiak bertzerik ez ditu
osatzen Nafarroako erdi Iparraldean ;aipagai bezala
Iratiko ba. |
| |
|

|
|
|
| |
Andrea
Elizalde - Miren Vicente
|
|
|