| Alertzea
"alerce" Larix udazkenean eta neguan
zuritutako eta hostorik gabeko adarrak izateagatik
bereizgarriak diren koniferoak dira, zeren eta
hosto erorkorrekin gelditzen diren gutxietakoak
bait dira; udazkenean kolore marroi gorrizka eta
hori ederrak hartzen dituzte, harik eta negua
igarotzeko hostoak erabat erortzen diren arte. |
Udaberrian
eta udan zedroen itxura izaten duten zuhaitzak
dira, orratz-formako hosto bigunak dituztela.
Euskal Herrian bi alertze mota aurkitzen ditugu,"Alertze
Eueropearra", Laris decidua, jatorriz Alpeetakoa
dena, hosto hestuduna, azpialdean marka zuririk
gabe; eta "Alertze Japoniarra", L. kaempferi;
honek aurrekoak baino hosto zabalagoak ditu, azpialdean
bi zerrenda zuri dituela, jatorriz japoniakoa
da eta oihaneztapenetan sarriago da. |