| |
| |
Ni
Miren naiz eta nere atzean ikusten duzuen zuhaitz
hori Intxaurrondoa da.
Intxaurrondoak Juglandazeoen familiakoak dira.
Batez ere beren fruituengatik ezagutzen dira,
denok ezagutzen ditugun intxaurrak alegia, eta
baita bere hostoengatik ere. |
| Intxaurrondoek
hosto handi konposatuak dituzte, Intxaurrondo arruntaren,
kasuan 3tik 9ra folio dituztela. |
| |
| EZAUGARRI
EKOLOGIKOAK ETA BEREN PROBETXAMENDUA: |
| Intxaurrondo
arrunta, jatorriz Asia Erdiko eta Persiakoa dena,
haziera azkarreko zuhaitza da, eta bere hosto
erorkorrek izozteak ondo jasaten dituzte eta lurrari
dagokionean gutxi behar izaten du; kutsadura ere
aski ondo jasaten du, eta horregatik oparo hedatuta
dago herri askotan eta herrialde osoko bide ertzetan. |
| Intxaurrondo
Amerikarrari dagokionez, berriz, bere izenak adierazten
duen bazala jatorriz Amerikarra da; honek askoz
ere gehiago eskatzen du, lur onak eta batik bat
tenperatura boroak behar izaten ditu. Intxaurrondo
arrunta baino askoz ere astiroago hazten da eta
bere fruituak ez dira hain estimatuak; hori bide
dela, loredi batzuetan besterik ez da agertzen. |
| |
|
|
|
| |
Intxaurrondo
arruntak batez ere bere fruituengatik landatzen
dira, zeren eta geroz eta estimatuagoak dira eta
erabilera ezberdinak dituzte.
Fruitu hauek osatzen ari direnean, San Juanak
aldera, berdeak eta zuriak agertzen dira eta ukitzean
eskuak belzten dituzten tanu kantitate haundiak
edukitzen dituzte. Egoera horretan tintagaiak
egiten direlarik.
Helduak direnean estalki berdea erori egiten zaie
eta hazia agertzen da, intxaurra alegia, lehortzen
utzi eta gero jaten direlarik.
Intxaurrondoaren zura balio handikoa da zurgindegietan,
asmo hauetarako batez ere intxaurrondo Amerikarrarena
erabiltzen bada ere. |
|

|
|
|
| |
Miren
Vicente - Andrea Elizalde
|
|
|