| |
| |
Ni
Hasier naiz eta nik gaztainondoaren ezaugarriak
kontatuko dizkizuet. Argazki honetan gaztainondoaren
adar batekin ikusten nauzue. |
"GAZTAINONDO"
-ak, Castanea sativa, Fagazeoen familiako zuhaitzak
dira; beraz, haritzekin eta pagoekin ahaideturik
daude, hosto erorkorrak dituzten zuhaitz haundiekin,
alegia. |
Gaztainondoak
jatorriz Ipar Afrikakoak, Asia Txikikoak eta Hego
Europakoak dira, lurralde horietatik Europa osora
Ipar hemisferioko bertze leku batzuetara hedatu
direlarik: |
| Egoera
naturalean gaztainondoak 30 m. taraino erraz irits
litezkeen tamaina haundiko zuhaitzak dira, adaburu
zabal eta erregular bat dutela. Halere, latitude
hauetan aurkitzen diren gaztainondo gehienek tamaina
bereizgarria eta askoz ere goiera txikiagoak izaten
dute. Enbor lodi bat dute, sarritan tximista edo
zahartzaro hutsarengatik irekia eta erauzia egoten
dena; bigarren mailako adar ugarik goitik ateratzen
direnak, 4 m. baino gehiago gutxitan lortzen dute. |
| Gaztainondoen
kasuan, fruitu asko emango dituzten adar gazte
eta sendo gehiago sortarazteko inausten dira;
gaztainondoek lantza-formako hosto bereizgarriak
eta eskergak izaten dituzte, ertzetan hortz hundi
oso erregularrak dituztela. Luzeran 20 zm. Zabaleran
6 zm. |
|
|
|
| |
Gaztainondoak,
beren ahaideak diren pagoak eta haritzak bezala,
hosto eskergak dituzten zuhaitzak dira; hori horrela
izanik, laino asko dagoen giro oso hezeak behar
izaten dituzte, beren hostoak ihartu ez daitezen.
Ederki pairatzen dituzten negu gogorrak beren
hostoak erortzen zaizkienean, eta oro har lur
azidoetan kokatzen dira. Ipar Euskal Herri osoan
ugari aurkitzen den arren, ez dirudi jatorriz
lur hauetakoak direnik, litekeena orain dela urte
asko hemen sartuak izatea beren fruituak probetxatu
ahal izateko.Erromatarrak agian izan ziren. Hauek
ziren berehala desagertarazi zituzten pago batzuk
eta haritzak nagusitzen ziren alderdiak. Hala
ere, nahiz eta gaztainondoek sendotasun haundiak
eta bizi luzea izan,bada milaka urtetako zuhaitzak
suteetatik eta tximistetatik bizirik iraun lezaketenak,
baita haizeak lurretik aterata gero ere, beren
zurea kalitate oso onekoa da haritzarenakin eta
pagoarekin batera. Beren fruituak oso estimatuak
eta kotizatuak dira animali eta gizakien kontsumorako;
eta nola ez, ekologi aldetik begiratuta gaztainondoek
lur onak eratzen dituzten, fauna on bat gorde
eta elikatzen duten eta beste zuhaitzekin ederki
bizi daitezkeen zuhaitz bikainak dira. Halere,
tristeena zera da: "tinta", onddo txiki
bat, zuhaitz horien biziarekin oso azkar ari dela
bukatzen. |
|

|
|
|
| |
Hasier
Irazoki - Gorka Irigoie
|
|
|