ONDARE
Arkitektonikoa Historikoa Kulturala

  Naturala

 
     
 
Etxalarko fauna
 
 
Landagain eskolako ikasleak egindako atala
 
 
 
Ugaztunak-Arrainak Sugeak
 
 
- Txoriak -
 
  Udazkena ailegatzen denean aunitz dira gure herrian ikusten ahal ditugun hegaztiak. Ipar Europatik Hegoalderantz, Afrikarantz, joaki diren txoriak urtaro horretan ikusten dira.
 
  Baina gaur ez dugu txori horiei buruz solastuko. Lerro hauen bidez zeintzuk diren gurekin urte osoan zehar geratzen diren hegaztiak aurkezten saiatuko gara..
Oraingoz hauek dira :belatz txikia, Gabiraia, kukua, martin arrantzalea, enara, hontza zuria, miru gorria, putrea, txantxangorria:
 
     
 
BELATZ TXIKIA
Txori hau harrobietan ikusten ahal dugu. Usoaren tamaina beretsua duen txori hau txikiak diren hugaztun eta bertze txoriez elikatzen da. Zoragarria da airean geldirik ikustea hegoak mugitzen dituen bitartean. Hegan egiteko forma horri "cernido" deitzen zaio.
xori hau harrobietan ikusten ahal dugu. Usoaren tamaina beretsua duen txori hau txikiak diren hugaztun eta bertze txoriez elikatzen da. Zoragarria da airean geldirik ikustea hegoak mugitzen dituen bitartean. Hegan egiteko forma horri "cernido" deitzen zaio.
GABIRAIA
Aztore bat dela ematen du baina buztana askoz ere luzeagoa du. Gainaldea arbel kolorekoa dauka, eztarri argia eta marra luze batzuekin. Oihu handiak botatzen ditu alarma bezala eta ugalketa garaian "quig,quig,quig," bat. Baso txikietan eta populatutako lekuetan bizitzen ahal da. Bere kabia baso hostodunetan, zuhaixka haundietan,zalduetan, belatietan.... egiten du. Bera baino txikiagoak diren txoriak jaten ditu.
 
 
 
 
KUKUA
Kuku aunitz daude Etxalarren baina zaila da ikustea , eta ikusten direnean ez da erraza bere ahotsarengatik ezagutzea. Apirilaren hasieran kantatzen hasten da, eta ekainaren bukaeran isiltzen da, abuztua arte gurekin geratuz. Gero Afrikara itzuliko da. Bere tamaina tortoilaren antzekoa da baina askoz ere buztan luzeagoarekin, eta hegan dagoenean gabirai batekin nahasten ahal da. Intsektu eta hezurgabeekin elikatzen da. Bere kantua :"ku-ku"a da.
HONTZA ZURIA
Hontza zuria gaueko, tamaina ertaineko harrrapari eder bat da. Bere ehizatzeko lekuak baratza eta herritik hurbil dauden soroak dira. Bertze harrapariez, xaguez eta satorrez elikatzen da. Hemen, gure herrian, bere "sss ssss sss" entzutea udako gauetan erraza da.
 
 
 
 
 
 
ENARA ARRUNTA
Enarak jendea bizi den lekuetan hazitzen ditu bere kumeak, adibidez: etxe, baserri , etabarretan. Hagitz altu egiten ahal dute hegan, eta bere arrazakoekin bizitzea gustatzen zaie. Kabia lumaz eta belarrez osatua dago eta bertan paratzen dituzte 4 edo 5 arrautza. Arrautzen inkubaketak 14/15 egun eta txitoen heziketak 18/20 egun irauten dute.
 
TXANTXANGORRIA
Ederra da bere kantua arratsaldean entzutea negua ailegatzen denean. Marroia da goiko aldean, gorri laranjatua lepoan, aurpegian ,bularrean eta tripa xurixka ditu. Hanka luze eta finak, begi handiak eta beltzak. Intsektu, zizare eta hezurgabe txikiez elikatzen da.
 
 
 
 
 
MARTIN ARRANTZALEA
 
Gure Tximista errekaren ur argietan arrantzatzea gustatzen zaio.Adar batean jarrita behatzen du. Zuzenean botatzen da bere harrapakinari mokoarekin apuntatuz eta gezi urdin bat bezala uretan murgiltzen da haren gibeletik . Intsektu eta larbak jaten ditu. Sei edo zazpi arrautza paratzen ditu, 19/21 egunez inkubatuz eta 23/27 egun pasa ondoren txitek kabia uzten dute.
 
 
 
PUTREA
Gure hegazti handienetarikoa da eta aunitzetan ikusten ahal dugu bere hegalaldi planeatuan . Bere kabia mendietako barranko harritsuetan egiten du. Putre handiak geldikorrak dira. Hildako animali handiz elikatzen dira eta ez diete txikiei kasorik egiten . Hegoak zabalak eta buztana motza dituzte. Birsorkuntzak urteko denbora gehiena behar du; neguan, arrautza bakar batez konposatutako inkubazioak ia bi hilabete irauten du, eta ia lau hilabete egoten da kumea kabian.
 
MIRU GORRIA
Txori ehiztari eta sarraskijale bat da. Bere itzala nahastezina da, buztana "V" formakoa eta hego luzeak ditu. Arbol aunitz dauden lekuetan nahiago du bizi, eta altuak diren adarretan egiten du kabia. Nahiz eta aunitz izan, desagertzen ari dira. Animalia hilez edo hiltzear daudenez elikatzen da eta oiloak, hugaztun txikiak,etabar bezalako animali bizidun ez hagitz azkarrak ere, jaten ditu.
 
 
 
 
 
Amaia ELIZALDE - Aintzane OLAGARAI