ONDARE
Arkitektonikoa Historikoa Kulturala

  Naturala

 
 
Etxalarko fauna
 
 
 
Txoriak Sugeak
 
- Ugaztuna:
Jarraian agertzen diren ugaztunak, zorte pixka batekin herriko mendi edo erreketan topo ditzazkezu. Guztiak ez dira agertzen baina bai arruntenak:
Ø Basurdea: Gorputz potoloko animalia, buru luzea, mutur mugikorra eta ile latzez estalia. Omniboroak dira eta estomaka sinplea dute. Mandibuletako letainak gora begira dituzte; beraien gauzarik arriskutsuena da, batez ere zaurituak daudenean. Hanka bakoitzean lau behatz dituzte, erdiko biak garrantzitsuenak izanik. Edozein lekutan ibiltzen baldin badira ere oso zaila da menditatik ikustea usaimena fina baitute.
Ø Orkatza: Ilaje leun, motz eta marroi-xuriska kolorekoa. Harrak adarrak izaten dituzte, emeak berriz gutxitan. Azken hauek ttikiagoak eta xeheagoak izaten dira. Haurnaskariak dira eta lau leku dauzkate estomakan. Hauek mendietatik bananduak egoten dira. Batzutan herri ingurutik era ikusten dira.
Ø Azeria: Hanka luze eta meharreko karniboroa, buztan iletsukoa eta larru leun eta gorrixka. Animali dijitigradoa da, behatz puntekin bakarrik ibiltzen dena, eta lau behatz ditu eskuetan. Ikusmen eta entzumen fina baldin badute ere, bere usaimena bailatuz ehizatzen dute batez ere. Edozein lekutan ikusten ahal dira, menditik, herri inguruan...
Ø Basakatua: Gorputz arineko animali hau karniboroa da batez ere. Eskutan bortz behatz dituzte eta hanketan berriz lau azazkala indartsu. Itxuraz katu haundi bat dirudi eta mendietatik bananduak egoten dira.
Ø Azkanarrua: Gehientsuak gorputz ttikia, luzea, meharra eta buztan luzekoa. Ibiltzeko duen era, plantigradoa da, hanka osoa gainean jartzen duela. Bortz behatz ditu hanka eta eskuetan. Bere familikoak dira baita era Ipurtatsa eta Erbinubea. Hauek menditako edozein lekutan ikusten ahal dira baita ere.
Ø Erbia: Buztan motz, iletsu eta altxatua eta belarri haundikoa. Atzeko hankak oso garatuak dituzte eta asko errazten diete lasterka hasitzerakoan. Goizalde eta ilunabarretan ikusi daitezke batez ere, belati eta mendietan.
BasurdeaOrkatzaAzeriaBsakatua AzkanarruaErbia
Ø Sagarroia: Gorputz guzia, bularra ezik, antzara lehun, motz eta marroitsuengatk estalia dute. Eragotziak sentitzen direnean gaztain moskotsa baten itxura hartzen dute babesteko. Belatietan ikusten dira batez ere.
Ø Untxia: Erbiaren antza haundia du baina ttikiagoak dira. Hauek erbia baino askoz motelagoak dira. Hauek era goizalde eta ilunabarretan ikusi daitezke batez ere. Hauek erbien leku berdinetatik ibiltzen dira.
Ø Katagorria: Begi eta isats haundia duen animali gorrixka honek, erreka bazterretako arboletan ibiltzen dira egunez batez ere. Guttitan jeisten dira arboletatik.
Ø Satorra: Gorputz potolo, motz eta borobiltxua, begi eta belarri ttikikoa eta hanka motzeko animalia. Ilaje leun, motz eta beltza dute. Aitzineko hankak lurra bazter batera ateratzeko erabiltzen dute. Aitzinera nahiz atzera ibiltzen ahal dira. Hauek mendietako leku leunetan eta belatietanaurkitzen dira.
Ø Arratoia: Gehientsuak tamainu ttikikoak dira, mutur aterarekin, buztan luzea eta eskamatsua. Famili berekoak dira baita ere etxeko sagua eta basaxagua. Hauek Belati, erreka eta ikuilu inguruetan ibiltzen dira.
Ø Koipua: Bere itxura arratoi haundi batena da, ile gris–marroitartekoa, metro bateko isatsarekin. Gure herri inguruan azken urteetan gaiendu dira (Frantziako granja batetik eskapatu ziren). Bi umaldi izaten dituzte urtean 2–9 kumeekin bakoitzean. Gauez ibiltzen dira erreka bazterretan eta era guztietako barazki eta errekako landareak jaten ditu.
 
 
ErizoConejoArdillaTopoRataCoipú
 
     
 
     
 
 
- Arrainak:

Gure erreketako arrainen dibertsitatea oso handia da. Jarrain arrain ezagunenen azalpen ttitki bat:

Ø Aingira: Sugearen tankera haundia du. Bizkarreko, isatseko eta uzkiko hegala bateratua du. Sabelaldeko hegalarik ez du. Gauez ibiltzen dira batez ere. Harri azpitan eta leku ilunetan gordetzen dira. Erreka mantso eta zikintsuetan egoten dira batez ere.
Ø Izokia: Nahiz eta gure herriko erreketan normalean ez diren izaten, Bidasoa ibaian badira. Bizkar gainean bi hegal dituzte, atzekoa erradio gabe eta adiposoa. Itxura gorrixka daukate eta nahiko haundiak izaten dira helduak direnean (40-60 zm).
Ø Amuarraina: Bere izenak erraten duen bezala, gure erreketan amuekin gehien ateratzen den arraina da. Bere itxura izokiarenaren antzekoa da, baina tamaina ttikiagorekin. Gure erreketan gehien ikusten den arraina da eta hiru mota desberdin aurki daitezke; amurrain arrunta, amuarrain ortzadarra eta amuarrain alpinoa. Helduak direnean tamainu nahiko haundia izaten dute.
Ø Zipriniformeak: Talde honen barruan gure erreketan hain ugariak diren zarboak eta ezkailuak (txipak) ditugu. Ezkailuak tamaina ttikikoak dira eta guttitan gainditzen dute 7–8 zmko luzera, zarboak ordea 10–11zm inguru arte ailegatzen ahal dira. Bi arrain hauek gorputzaren luzeran lerro bat dute. Zarboak 2 pare barbula dituzte. Ezkailuak gris ilun kolorekoak dira eta zarboak berriz gris-berdetsua.
Anguila TruchaSalmón Chipa