| |
-
Etxalarko ohiturak - |
|
| |
| |
OSPAKIZUNEN
OHITURAK |
|
| |
Inauteriak |
Urteak
pasa ahala inahuteriak ez dute aldaketa aipagarririk
izan, Gutti gora behera berdintsu ospatzen jarritzen
dira: |
-
Ortzegun gizen: Haurren eguna. Goizean eskian
etxez-etxe eta arratsaldean antzerkiak Landagaineko
haurren eskutik. |
-
Inauteriko Igandea: Kinto bazkariak egiten dira. |
| -
Inauteriko Astelehena: Herriko gazteak eskian
ibiltzen dira baserrietatik. |
| -
Inauteriko Asteartea: Mozorroen desfilea egiten
da herrian zehar. Herri bazkaria. Ekitaldiak arratsaldean. |
|
|
| |
|
|
| |
Herriko
bestak |
Herriko
bestak abuztuaren 14 (bezpera) eta 18 bitartean
ospatzen dira. Hauen eboluzioa, bizitzaren eboluzioarekin
batera aldatu dira, baina inungo berrikuntza
aipagarririk gabe, nahiz eta urtetik urtera
programazioak aldaketa ttiki batzuk izaten dituen.
Bestetako ospakizun batzuk, asaua errate baterako,
urte asko daramate bestetako programazioan,
arrakasta haundia izaten baitu urte gehientsuenetan. |
|
|
| |
|
|
| |
San
Juan Sua |
Egun
hau ospatzeko era urteetan ez da batere aldatu.
Aldaketa jasan duen gauza bakarra sua egiteko
lekua da. Garai batean Eliz-xokon egiten zen,
baita ere Beheko presan, zubihaundiko jeitsieran
(arroseko zubia) eta azkeneko aldietan axolorroko
izeneko leku batean. Gaur egun herriko plazan
egiten San Juan sua. Baserritako auzoetan egun
honekin ere, sua egiten zuten eta oraindik ere
egiten dute. |
|
|
| |
|
|
| |
Usategietako
Igandea |
Urriako
hirugarren igandean ospatzen da besta hau. Lehen
besta guztia Usategieta eta auzoko baserrietatik
banatzen zen. Usategietako aparkelekuan musika
izaten zen. Berrogei urtetik honara ospakizun
hau herriko enparantzan egiten da. Urte batzutan,
egun honen bezperan gaupasa antolatzen zen.
Tipikoa da egun honekin 12 uso bizien zozketa
egitea musikaldiaren geldialdian. |
|
|
| |
|
|
| |
Olentzero |
Ohitura
berrienetako bat da herrian. Olentzero orain
dela 25-30 urte hasi zela gurera etortzen. |
|
|
| |
|
|
| |
Ela
– Ela |
Urte
zaharreko ohitura zahar honek, bertzeak bezala,
urteak pasa ahala ez ditu aldaketa haundirik
izan. Aldaketak janzkeran izan dira batez ere
; lehen jendea arropa arruntakin ibiltzen zen
eskian eta orain berriz baserritarrez jantzita.
Eskiako kantak ere aldaketa ttiki batzuk izan
ditu. |
|
|
| |
|
|
| |
Oharra:
Urtean zehar egiten diren ospakizunen xehetasunak Kultura
atalean. |
|
|
|
| |
|
|
| |
| |
ERLIJIOZKO
OHITURAK |
|
| |
| Aste
Santua |
|
Garai
batean aste santuko prozesio ortzegunetan izaten
zen, orain berriz ortzilaretan. Oraingo prozesioaren
bira lehen egiten zen berdina da, Jauregieta,
Iñarreta eta Andutzeta auzoetatik pasatuz.
Prozesioaren ondotik berenduak egiten dira.
Lehen ohitura zen egun honekin bakilua jatekoa,
orain berriz edozein gauza berentzen da. |
Lehen
ortzila santu goizean “via crucis”-a egiten
zen. Ospakizun honetan, 14 gurutzek, kalvarioaren
urratsak irudikatzen dute. Ibilaldi honetan
errezatzen joaten ziren honako tarteak eginez:
Kanposantutik ermitara eta Arroseko iturritik
Kamigura. |
Tarte
hauetan oraindik ikusgarri daude « Via
crucis »-eko gurutze batzuk. |
| |
|
|
| |
Aralarko
San Migelen irudia |
|
| |
Lehen,
orain bezala, urtean behin bakarrik etortzen
zen, baina zeregin gehiago izaten zituen. Hauetako
zeregin bat landa eta belatiak bedeinkatzea
zen. Horretarako honako ibilaldia egiten zuen:
|
|
- Lehendabiziko bedeinkapena elizako atarian egiten
zen. |
| -
Gero Elizatik Irisarreko atakaraino (eskola ondoko
etxea) joaten ziren. Hemen bigarren bedeinkapena
egiten zen. |
| -
Irisarreko atakatik Iñarreta auzotik Landaburuino
(etxea) joaten ziren. Hemen hirugarren bedeinkapena
egiten zen. |
| -
Gero Landaburutik Argatako zubiraino (Antsolokueta
Au.), gaineko bidetik joanda. Azkeneko bedeinkapena
egin ondotik imajina elizara itzultzen zen. |
Imajinak
bertze zeregin bat izaten zuen; hagitz eri zegoen
jendeak nahi ezkero, Aralarko San Migelen imajina
etxera eramaten zieten hau miresteko. |
| Gaur
egun berriz Aralarko San Migelen bedeinkapena,
elizako atarian bakarrik egiten da. |
|
|
| |
|
|
| |
Udalako
korporazioaren urteko mezak |
Segidan,
urtean zehar udalako korporazioak mezara joateko
ohitura zuen egunen erlazioa. Datu hauek 1875.
urtekoak dira. Orduan herriko alkatea Juan Arrivillaga
zen eta idazkaria Javier Azua. |
| -
Jaunaren erdainketa (Urt. 1), Erregeen adorapena
(Urt. 6), Andra mari-ren garbikuntza (Ots. 2),
Berrigeitahamarren igandea (Inahuteriak, Bula),
Erramuen bedeinkapen igandea, Ortzegun eta ortziral
santua, Berbizkunde igandea, Jaunaren goraldia,
Pentekostes eguneko pazkoa, SSmo
Hábeas Christi, Jesusen bihotz sakratua, San
Pedro (Eka. 29), San Fermin (Uzt. 7), Santiago
(Uzt. 25), Andra Mari (Abu. 15), Andra Errosario
(Urrian), Santu guziak (Aza. 1), Andra Maria
sortzez garbia (Abe. 8), Jesu krtistoren jaoiotza
(Abe. 25) |
Gainera,
Andra mari eguneko bezperan joaten zen baita
ere: zortzigarren "SSmo Hábeas christi"
egunean eta hilabeteko hirigarren igandean. |
|
|
| |
|
|
| |
Biderakoa
(“Viático”) |
-
Esanahia: Hil zorian zegoen jendeari eukaristiako
sakramentuak ematen zieten. |
Biderakoa jasotzeko, aldez aurretik gaixoak
edo bere etxekoak eskaera egin beharra zuten.
Behin elizakoak enteratu ondotik, hiru kanpai-hots
jotzen zituzten gaixoa karrikan bizi baldin
zen eta hamar baserrikoa balitz. Karrikako Kanpai
hotsak jo ondotik meza-mutilak txintxila jotzen
zuen herritarrak elizatik agertzeko. Hemendik
argizare batekin, apezari laguntzen zioten gaixoaren
etxeraino. Etxera jendea ez zen igotzen. |
| Apeza
baserri batera joan behar zuenean herritarrek
bertaraino ez zioten laguntzen. |
| Behin
gaixoarekin, jaunahartzea eta olidurak ematen
zitzaizkion gaixoari. |
|
|
| |
|
|
|
|
| |
|
|
| |
| |
|
|
| |
-
Udalakoen bilkura:
Lehen udalako partaideak bilera edo antzeko
batera biltzeko elizako ezkilak hiru aldiz jotzen
ziren. Ez ba ziren denak agertzen beraien etxera
joaetan ziren abisatzera. |
| |
|
|
| |
-
Auzolanak:
Orain dela 6 urte goti gora behera utzi zirela egitez.
Lehen garai batean urtean bi aldiz egiten ziren. Lehendabizikoan,
mindegia lanak egiten zituzten negu partean eta bigarrengoan
berriz ondatutako bideak konpontzen ziren besta aintzineko
egunetan.
Gero, urte batzuk beranduago urtean behin bakarrik
egiten ziren. Auzolan berri hauetan karrikako bazterrak
bakarriak txukuntzen ziren herriko besten aintzineko
asteburuan. Lehen lan hau albintiak, basozainak eta
bi laguntzaileen artean egiten zituzten.
|
|
| |
|
|
| |
-
Zerri hiltzia:
Nahiz eta gaurko egunetan ohitura hau etxe aunitzetan
egitez utzia den, betidanik ezagutzen den ohitura
bat da.
Zerria hiltzeko garaia San Martín egunatik
(azaroak 11) aintzinera hasitzen da otsaila arte,
abendua eta urtarrila izanik zerri gehien hiltzen
diren hilabeteak. Hiltzen zen zerria, abuztu aldean
aukeratua izaten zen bertze zerrien artetik. Batzuk
zikiratu egiten ziren lodiagoak egiteko. Animalia
hil aurretik “giak” edo baimen antzeko bat atera beharra
zen txerriaren kalitatea zihurtatzeko. Hiltzerakoan
kontutan eduki beharra zen zerriaren sexua eta eguraldia;
emea bada garai onena hilberan eta arra bada berriz,
hilberrian.
Zerri hiltze egun honetan, bertzetan aunitzetan bezala,
emakumeak ziren lan gehien egiten zutenak, gizonek
txerri eutsi, hil eta txikitzeaz bakarrik arduratzen
ziren, eta emakumeak berriz bezperako egunetik barratxuriak
eta tipula pikatzen hasitzen ziren. Zerri hiltziaren
egunean odolkiak egiten zituzten eta hurrengoetan
berrriz, zingar eta haragiak gatzatu eta lokainkak
egin. Giro hezea baldin bazegoen lokainkak idortzeko
arazoak izaten ziren batzuetan.
Batzuentzat zerria hiltzeko eguna besta eguna izaten
zen, baina lan aunitz egin behar izaten zen. Giro
paregabea sortzen zen, senideak ere joaten ziren laguntzera.
Egun honekin ongi gosaltzen zen: baratzuri zopa, gibela
ondo frijitua, piku batzuk eta, gero, kafea anisarekin
eskeintzen zuten. Baina hobekien pasatzen zutenak
haurrak ziren. Zerria hiltzen zenean, garrasiekin
batzuk izitzen ziren, baina gero, maskuria garbitu
eta puztu egiten zen lehortzeko, gero inahuterietan
erabiltzeko.
Nahiz eta etxe batzuetan zerria hiltzeko eta geroko
lanetan herramintak berriak erabili, erratebaterako
sopletea zerria erretzeko, etabar, prozesua eta herramintak
betikoak izaten jarraitzen dute, ohitura jarraitzen
duten etxeetan; nabala zerria hiltzeko, iratzea erretzeko,
kalean zintzilikatu ozteko....
Behin zerria puskatutakoan auzoko eta senidei puska
batuzk eramaten zitzaien. Lehen puskak aza ostoetan
bilduta erameten ziren eta etxe bakoitzara zerri puska
(odolkia, gibela, lokainka...) zehatza eramaten zen.
Puskak entregatzerakoan diru, galleta edo bertzelakoak
ematen zituzten. Gero bertze etxekoek hiltzen zutenean,
bidalitako zerri puska berdina bueltatzen zuten.
Gaur egungo zerri hiltzearen prozesua oso mekanizatua
dago, baina hala ere betiko ohitura batzuk, senide
eta bizilagunei puskak eramatearena errate baterako,
oraindik ere mantentzen da.
|
|
| |
|
|
|
|
|