| |
| |
Infernuko
errota
|
Izenaren
zergatia: |
Badago kondaira bat erraten duena lan baldintza txarrengatik
heldu dela izena. Bertze batek dio beherago dagoen zubi
batetik deabruak bere burua bota zuela inguruko hizkuntza
ezin zuelako ulertu. Bertze aukera bat da txondorren
kea eta sugarra, infernua zirudiena |
Hauetaz
aparte badago bertze kondaira bat, herriz herri kantari
ibiltzen ziren bi anaia dituena protagonista. Laburtuz,
Infernuko errota inguruan egiten ziren akelarreetako
partaideek amildegitik bera bota zuten anaia zaharrena
pertsona bat hiltzeko zeukaten konjuroa edo errituala
hausteagatik. Ordu ezkeroztik larunbatero, Larunbat
Santutan izan ezik, gorputz batek erortzerakoan egiten
duen soinua eta oihua entzuten omen dira. |
|
|
|
Makilaren
kondaira |
|
Usategietan
usoak izutzeko erabiltzen dituzten makilak
artzai baten aurkikuntza omen da. Diotenez
artzai hau mendian zegoen bere ardiekin. Bakarren
batzuk eskautzera zihoazenean artzaiak makila
bat hartu eta bota egin zien hauek multzatzeko
intentzioarekin. Kasualitatez bertatik pasatzen
zen uso multzo batek makilari arreta egin
zion eta jeitsi egin ziren hegazti harrapakari
bat zela uste zutelako. Uste denez gertakari
honen ondoren hasi ziren Etxalarren usoak
sarearekin harrapatzen. |
|
|
|
|
|
|
|
| |
| |
|
|
| |
Etxalarko
Karmenen Kondaira |
|
| |
Karmenen kondairan Etxalarreri buruzko aipamen ttiki bat egiten
da P. Mérimée-k idatzitako liburuan. Etxalar aipatzen
denean, Karmen, soldadu batek zeraman atxilotua bere laneko kide
bateri nabal batekin ebakiak egiteagatik. Kartzelako bidean solasten
zihoaztela, Karmen konturatu zen bera eramaten zuenaren hizkeran
euskal kutsua nabaria eta jarraieko solasaldia eduki zuten:
- Laguna ene bihotsarena , ¿es usted de aquella tierra?-
galdetu zion Karmen-ek.
- Elizondokoa naiz – euskaraz erantzun zion soldaduak unkituta.
- Y yo soy de Echalar- erantzun zuen Karmenek – . Segidan kontatu
zion nola ijito batzuek Sevilla-ra eraman zuten. Momentu hartan,
atxilotu zioten lantegian lanean ari zen Nafarrora itzultzeko dirua
lortzen, bere aitaren ondora joateko.
Kartzelarako bide guztian Karmen soldaduari libre uzteko saiakeran
zebilen, bai euskaraz edo erdaraz hitzegiten, eskautzea lortu zuen
arte. Eskautzeko, bera zeramanari kolpe bat eman zion bularrean
eta ihes egin zuen soldadua ezer egiteko aukerarekin geldituz. Elizondoko
soldadu hau atxilotu eta kartzelan sartu zuten.
Aintzinago biek berriro topo egin zuten. Orduan Elizondotar hau,
Jose izenekoa,beretaz maitemindua zegoen eta soldadu izan beharrean
bandolari bezala ibili zen Karmenekin batera. Bien arteko erlazioa
era gogor baten bukatu zen.
Liburu hau interesgarria da irakurtzeko.
|
|
| |
|
|
| |
Sorginkeria
Etxalarren |
|
| |
Etxalarko biztanleak baita ere, Logroñoko 1610. urteko autofedatako
gora beheretan nahastuak egon ziren. Herriko hiru benefiziodunak,
Migel de Olagaray, Labayen y Tomás de Urrutia, akusatutako
jendea defenditzen saiatu ziren beraien etxetan sartuz eta ernaturik
mantenduz. Gisa honetan akelarre batean ikusi zituztela ezeztatzen
ahal zuten.
1611ko urtarrilaren 12-an datatutako dokumentuan, Hualde lizentzituak,
Santu ofizioko komisariak, erraten du herriko konfidenteak ezin
izan zutela Eguberri egunean Iruñan egondako akelarrea aurkitu,
ez bait zekiten zein lekutan ospatu zen. Konfidenteak erraten zuten
mendian gora eraman zietela etxe askoz eta dorrez inguraturiko enparantza
batera ailegatu arte. Bertan deabruaren batzordea omen zegoen sorginekin
batera, eta hauekin lau alferitz ikurrinak ekontzen.
Golarte Jesuitak 1611-ko martxoan egindako txostenean ezagun egin
ziren, zeintzuk atzera egin zuten akusazioak bota eta gero: Hauen
artean haurrak zueden, beraien gurasoengatik derrigortuak izan zirenak,
baita ere 15 urteko artzain bat, ator baten truke akusazioa bota
zuena.
Bertze haur batek, deabruarekin erlazio homosexualak izan zituela
esan zuen. Beranduago errandakoa ezeztatu zuen eta onartu zuen dena
egin zuela gurasoengandik laztanak jasotzeko, sorginen biktima izanagatik. |
|
|
|