| |
| |
- Azken mendea: |
|
| |
Azken
mende honetan Etxalarren gauza asko desagertu egin
dira. Garai haietan herrira agertu ezkero lau errota,
garrantzizko teileri bat, zerrategi batzuk, baso
eta meategi explotazioak bazeuden, baita ere lantegiak,
kisu labeak, bertako kisua ongarri bezala erabiltzeko
eta lurra berotzeko ere, eta Abar. Abelzaintza oso
indartua zegoen arlo guztietan. |
Herriko
mugetan mugimendu asko egoten zen, herritarren joan
etorriekin. Etxalarren jende askok egin du lan kontrabandoan. |
Lehen
aipatutakoaz aparte, bertze gauza hauek aurkitzen
ahal ziren herrian: bi ostatu, musika taldea, albintia,
basozaina, behartsuentzako etxea eta abereentzako
askak. |
Urteak
pasatzen joan diren heinean herriko etxe eta baserriak
ustutzen joan ziren herriko biztanlegoaren kopurua
asko jeitsiz. Gazteriaren puska haundi bat Ameriketara
joaten zen, bertze batzuk berriz sasoiko langile
bezala Frantzira joaten ziren. |
| |
|
|
|
|
| |
|
|
|
|