ONDARE
Arkitektonikoa Kulturala

Naturala

 
 
Historikoa
 
 
 
Datu Historikoak
 
 
 
 
 
AZOKA & MERKATUA
 
 

Orain dela 150-160 urte, Etxalarko herriari, orduan Nafarroako komertzio, eraikuntza eta herri lanetako ministroa zenak, Baimen erreal (Permiso real) bat eman zion herrian urteroko azoka urtarrilaren 15, 16 eta 17an egiteko eta hilabete bakoitzeko 2. eta 4. asteko egun batean merkatua egiteko baita ere. Udalak astelehena aukeratu zuen merkatuak egiteko eguna, eta honen berri Nafarroako gobernadoreak izan zuen.
Udalak, merkatuaren funtzionamendua ona izan zedin, arau batzuk atera zituen:
- Debekatua zegoen beheko enparantzan abereak uztea (oraingo enparantza).
- Merkatuko lehen egunean Jauregieta, Iñarreta, Artanaran, Sarriku, Orizki, Orainbeta eta Lakain auzotako etxe bakoitzetik edozein eratako azienda bat eraman beharra zuen. Bigarrengoan berriz Andutzeta, Antsolokueta, Gorosurreta, Lurrizti eder (Burdinola aldera), Urritzokieta eta Larrapilkoek.
- Denek ordu biak baino lehen, azienda eraman zutela egiaztatu beharra zuten.
- Udan bortzetan eta neguan lauak arte egon beharra zen, bestela pezeta bateko isuna zeukaten.

 
 
     
 
 
AIPAMENAK
 
 
1776. Etxalarko herrian urte honetan epidemia edo izurrite latz batek 591 abere buru hil zituen. Hauen ordez ahuntzak ekarri zituzten. Hauei hortzak moztu zizkieten arbolei kalte ez egiteko.
1785. 27 lur eremu eman zitzaizkion dohainik Juan Mª Iturria-ri bere anaiak bidali zuen dirua konpentsatzeko. Anaia Indian zegoen misiolari bezala. Bidaltzen zuen dirua, elizarako organo berri bat erosteko zen.
1843. Iruña eta Endarlatsa arteko errepidearen eraikuntza.
1849. Hiru edo lau otso lau-herri (Bertizarana) eta Etxalar arteko lurraldeetan.
1851. Herriko errepidea eraiki zen burdinolatik herrira. Denetara 8 urte iraun zuten.
1852. Herrian 445 bizilagun eta 1825 arima zeuden.
Urte honetan bertan, Txirrimako teila eta adreilu fabrikako enkante publikoaren baldintzak atera ziren, herramintak eta txabola barne.
1852an frontoiaren (Orduan "plaza del juego de la pelota") egoera kaskarra ikusita, txerri eta itaizuren ondorioa, konpontzea erabaki zen.
Iñarretako gurutzea - 1929ko martxoak 30
Herriko sarerra 1950. urtean
1853an Ramon Iribarrenek, Lekunberri baserriko jabeak, berak zeukan kobre fabrika, presa eta terrenoekin truke egin nahi zuen udalarekin.
1854. Mitxelarrenea (Udalatxea) eta Atxurdenea herriarenak zirenean, lehenbizikoan Maisuen logelak eta haurren eskola egoten zen eta bertzean berriz haurrentzako logelak.
1855. Urte honetan hil ziren 62 pertsonatik, 29 koleraren erruz hil ziren.
1876. Gerran hildako guztiak, zentinela mendiko bataila eremuan lurperatu zituzten otsailaren 18 eta 19an.
1881. Herriko gaztainondoak eritu egin ziren.
1885. Isastea eta Arrosea arteko pareta egin zen eta 966 pzta kosta zen
1890. Urte honetan hiltegia eta harakindegia egiteko akordiora ailegatu zen udala.
1893. Eliza eta Arrosea arteko ibilbidea egin zen eta 4200 pzta kosta zen
1925. Añegiko tunela botatzeko akordiora ailegatu ziren 6000 pezetetako aurrekontuarekin.
1949. Herriko kaleak eta enparantza zola berritu egin ziren.
 
 
     
 
 
KARLISTEN AZTARNAK
 
 

Karlista garaiko aztarnak Atxuri mendian daude. Hauek aurkitzeko, mendia hegoaldetik begiratuta, lepo ttiki bat marrazten duen lekuan daude aztarna batzuk eta bertzeak berriz, hauen parean baina mendiaren hegoaldeko magalean, 150 metrotara gutti gora behera. Leku hau inguru guztiko mugimenduak kontrolatzeko leku paregabea zen. Oraindik ere nabaritzen da bertaraino, Zugarramurdi aldetik, ailegatzen den gurdi bidea. Aztarnak ikusita erran daiteke hiru edo lau eraikuntza zeudela, beraz jende mordoa egonen zen inguru haietan.

 

 

 
 
     
 
 
PERTSONAI HISTORIKOAK
 
 

Etxalarko Andrés: (?- 1054). Etxalarko nafar jauna. Najera-ko D.Garziaren erregealdian bertako jauna bezala zegoen. Atapuerkako batailan hil zen 1054. urtean.
Etxarlarko Iñigo: Etxalarren jaiotako militar nafarra. Armategia zen Gaztelua jauregian jaio zen. Etxarreneko batailan egon zen 820. urtean.
Eusebio Etxalar: Idazlea. Euskal gaiari buruz ikerketa batzuk egin zituen eta batez ere euskal izenen analisia eta interpretazioaren berbaldia "Geografia Gral. del P. V-N"-ean publikatutakoa.

 
 
 
 
Goiti