| |
| |
| |
AZKEN
MENDEA |
|
| |
Azken
mende honetan Etxalarren gauza
asko desagertu egin dira. Garai
haietan herrira agertu ezkero,
lau errota, garrantzizko teileri
bat, zerrategi batzuk, baso eta
meategi explotazioak bazeuden,
baita ere lantegiak eta kisu labeak.
Abelzaintza ere oso indartua zegoen
arlo guztietan. |
Herriko
mugetan mugimendu asko egoten
zen, herritarren joan etorriekin.
Etxalarren jende askok egin du
lan kontrabandoan. |
Lehen
aipatutakoaz aparte, bertze gauza
hauek aurkitzen ahal ziren herrian:
bi ostatu, musika taldea, albintia,
basozaina, behartsuentzako etxea
eta abereentzako askak. |
Urteak
pasatzen joan diren heinean, herriko
etxe eta baserriak ustutzen joan
ziren herriko biztanlegoaren kopurua
asko jeitsiz. Gazteriaren puska
haundi bat Ameriketara joaten
zen, bertze batzuk berriz sasoiko
langile bezala Frantzira joaten
ziren. |
|
|
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
| |
| |
ANTZINAKO
HISTORIA |
|
| |
| Badirudi
Pompeyok sortu zuela herria, Pirineoak zeharkatuz,
Erromatik zetorrela Pompeyopolis izena jarri zion.
Herria gotortu zuen, bere zereginen gunea bihurtuz.
Orreagako batailan porrot egin ondoren, Eblo eta
Aznar kondeek Carlo Magnoren aginduz Etxalar indarrez
hartzen saiatu ziren, baina porrot egin zuten.Santxo
Gartzia, Abarka goitizena zeukan Nafarroako lehen
erregeak, frankoen kontrako bataila eduki zuen
Etxalarko inguruetan eta, herriaren zerbitzu leiala
eskertzeko, pribilegioak eta armarri bat eman
zizkion abarken irudiarekin (996). Santxo Gartziak
biziki estimatzen zuen herria eta horren seinale
Sobrarbe gurutzea oparitu zion. Santxo Ramírez
Aragoiko erregea Nafarroako errege koroatu zutenean
(1076) Etxalartarrek ohore hori ukatu zioten.
Gartzia Ramírez, berriz, lagundu zuten
errege koroatu zutenean.Santxo Indartsuak frankizia
eta foruekin saritu zuen Etxalar, Navas de Tolosako
batailan erakutsitako adoreagatik, urrezko katea
zeraman ikurra oparituz, hain zuzen geroago Nafarroako
armarriak hartuko zuena.
|
 |
Etxalarko
noblezia erromatar eta godoen garaikoa
da, betidanik beren lurraldeak eta
independentzia mantendu baitutuzte
arabiar eta afrikarren inbasioetatik.
|
XIV.
mendean, Etxalar lauhirien (Arantza,
Igantzi, Bera Eta Lesaka) erreinuan
sartu zen. Honetan Lesakak eta Etxalarrek
bakarrik zeukaten erabakiak hartzeko
ahalmena. |
Urteak
pasatzen zihoazen heinean Etxalar
borrokan jarraitu zuen lapurtarrekin.
Borroka hauetatik, gehi beste antzeko
ekintzengantik, hurrengo pribilegio
hau eman zion herriari orduan Nafarroako
errege zen Don Juan II.ak: artzainek
egun berean joan eta etorria egiten
ahal zuten belatietaraino beraien
abereak bazkatzeko, nahiz eta zeharkatzen
zituzten belati, mendi edo lurraldeak
erreinukoak izan. |
| Errege
Katolikoek Etxalarko pribilegioak (1512)
berretsi zituzten, Granadako setio eta
hartzean parte hartzeagatik. |
|
Etxalarrek,
nobleziaren, kaparetasun eta leialtasun
tituluak dauzka, Iruña, Baztan
eta Erronkarik adina. |
|
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
| |
| |
PREHISTORIA |
|
| |
Historiaurrez hitz-egiteko, antzinako
arbasoak utzitako errestoengatik hasi
beharra da. Orain dela 2500-3000 urte
egindako monumentu megalitikoak dira herrian
eta nafarroan dauden arrasto zaharrenak.
Etxalarko kasuan hainbat arrasto topatu
daitezke Iratzako eta Zenitenelako mendi
magaletan, harrespilak, kromletx-ak eta
tumuluak batez ere. Hauek Pirineotako
kultur megalitikoaren barruan kokatzen
dira. Eraikin hauek, hobiratze kolektiboaren
benetako mausoleoak dira. Bertan lurperatu
ziren gure lurraldetako lehendabiziko
biztanleak.
Nahiz eta monumentu megalitikoak egiteko
materialak oso eskuragarri eduki, esfortzu
handi egin beharra zuten. Garrantzi gehiago
ematen zioten hil osteko egoitzari, eguneroko
bizia egiteko etxeari baino.
Orduko jendeak artzaintzarekin, zerealen
bilketarekin, ehizarekin eta arrantzaren
laguntzarekin lortzen zuten bizitza aurrera
ateratzea. Bizitzako arlo batzuetan nomaden
bizitza eramaten zuten belatiak bilatu
behar baitzituzten eta beraien abereentzat,
baina beti bizitzeko leku finko bat mantenduz.
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
|
|
|