ONDARE
Arkitektonikoa Kulturala

Naturala

 
 

 Historikoa

 
 
 
 
 
 
 
Antzinako historia
 
 
 
Badirudi Pompeyok sortu zuela herria Pirineoak zeharkatuz Erromatik zetorrela eta Pompeyopolis izena jarri ziola. Herria gotortu zuen, bere zereginen gunea bihurtuz. Orreagako batailan porrot egin ondoren, Eblo eta Aznar kondeek Carlo Magnoren aginduz Etxalar indarrez hartzen saiatu ziren, baina porrot egin zuten.Santxo Gartzia, Abarka goitizena zeukan Nafarroako lehen erregeak, frankoen kontrako bataila eduki zuen Etxalarko inguruetan eta, herriaren zerbitzu leiala eskertzeko, pribilegioak eta armarri bat eman zizkion abarken irudiarekin (996). Santxo Gartziak biziki estimatzen zuen herria eta horren seinale Sobrarbe gurutzea oparitu zion. Santxo Ramírez Aragoiko erregea Nafarroako errege koroatu zutenean (1076) etxalartarrek ohore hori ukatu zioten.Gartzia Ramírez, berriz, lagundu zuten errege koroatu zutenean.Santxo Indartsuak frankizia eta foruekin saritu zuen Etxalar Navas de Tolosako batailan erakutsitako adoreagatik, urrezko katea zeraman ikurra oparituz, hain zuzen geroago Nafarroako armarriak hartuko zuena.
 
 
Etxalar 1967. urtean
Etxalarko noblezia erromatar eta godoen garaikoa da, betidanik beren lurraldeak eta independentzia mantendu baitutuzte arabiar eta afrikarren inbasioetatik.
XIV. mendean, Etxalar lauhirien (Arantza, Igantzi, Bera Eta Lesaka) erreinuan sartu zen. Honetan Lesakak eta Etxalarrek bakarrik zeukaten erabakiak hartzeko ahalmena.
Urteak pasatzen zihoazen heinean Etxalar borrokan jarraitu zuen lapurtarrekin. Borroka hauetatik, gehi beste antzeko ekintzengantik, hurrengo pribilegio hau eman zion herriari orduan Nafarroako errege zen Don Juan II.ak: artzainek egun berean joan eta etorria egiten ahal zuten belatietaraino beraien abereak bazkatzeko, nahiz eta zeharkatzen zituzten belati, mendi edo lurraldeak erreinukoak izan.
Errege Katolikoek Etxalarko pribilegioak (1512) berretsi zituzten, Granadako setio eta hartzean parte hartzeagatik.
 
Etxalarrek, nobleziaren, kaparetasun eta leialtasun tituluak dauzka, Iruña, Baztan eta Erronkarik adina.
 
 
 
     
 
Merkatua 
 
 
Orain dela 150 urte guttigorabehera, Etxalarko herriari, orduan Nafarroako komertzio, eraikuntza eta herri lanetako ministroa zenak, “permiso real” bat eman zion herrian urteroko azoka urtarrilaren 15, 16 eta 17-an izateko eta hilabete bakoitzeko 2. eta 4. asteko egun batean merkatua izateko baita ere. Udalak astelehenetan aukeratu zuen merkatuak izateko eguna, eta honen berri Nafarroko gobernadoreak izan zuen.
Udalak, merkatuaren funtzionamendua ona izan zedin, arau batzuk atera zituen:
- Debekatua zegoen beheko enparantzan abereak uztea (oraingo enparantza).
- Merkatuko lehen egunean Jauregieta, Iñarreta, Artanaran, Sarriku,
Orizki, Orainbeta eta Lakain auzotako etxe bakoitzatik edozein eratako azinda bat eraman beharra zuen. Bigarrengoan berriz Andutzeta, Antsolokueta, Gorosurreta, Lurrizti eder (Burdinola aldera), Urritzoquieta eta Larrapilkoek.
- Denek biak baino lehen, azinda eraman zutela egiaztatu beharra zuten.
- Udan bortzetan eta neguan lauak arte egon beharra zen, bestela pezeta bateko isuna zeukaten.
Guztia hau horrela jarraituko zuen herritarrek ohitura hartu arte. Erraten zutenez herriaren hobebeharrez ari ziren .
Etxalarko merkatuaz aparte, Lesaka, Elizondo eta Donezteben azkoa bat ospatzen zen urtero eta asteroko merkatu bat ere
 
     
 
Karlisten aztarnak
 
 
Karlista garaiko aztarnak Atxuri mendian daude. Hauek aurkitzeko, mendia hegoaldetik begiratuta, lepo ttiki bat marrazten duen lekuan daude aztarna batzuk eta bertzeak berriz, hauen parean baina mendiaren hegoaldeko magalean, 150 metrotara gutti gora behera. Dirudienez eta ingurua ikusita, leku hau inguru guztiko mugimenduak kontrolatzeko leku paregabea zen. Oraindik ere nabaritzen da bertaraino, Zugarramurdi aldetik, ailegatzen den gurdi bidea. Aztarnak ikusita erran daiteke hiru edo lau eraikuntza zeudela, beraz jende mordoa egonen zen inguru haietan.

 

 

 
 
 
Goiti