ONDARE
Arkitektonikoa Kulturala

Naturala

 
 

 Historikoa

 
 
           
 
     
 
Aipamen historikoak urteetan zehar
 
 
 
 
- 1776. Etxalarko herrian urte honetan epidemia edo izurrite latz batek 591 abel buru hil zituen. Hauen ordez ahuntzak ekarri zituzten. Hauei hortzak moztu zizkieten arbolei kalte ez egiteko.
- 1785. 27 lur eremu eman zitzazkion dohainik Juan Mª Iturria-ri  bere anaiak bidali zuen dirua konpensatzeko. Anaia Indian zegoen misiolari bezala. Bidaltzen zuen dirua, elizarako organo berri bat erosteko zen.
- 1843. Iruña eta Endarlatsa arteko errepidearen eraikuntza.
- 1849. Hiru edo lau otso lau-herri (Bertizarana) eta Etxalar arteko lurraldeetan.
- 1851. Herriko errepidea eraiki zen burdinolatik herrira. Dentara 8 urte iraun zuten
- 1852-an herrian 445 bizilagun eta 1825 arima zeuden
- Urte honetan ere, Txirrimako ladrilo eta teila ola, herramintak eta txabola subastatzeko kondizoak jarri ziren.
- 1852. urtean herriko frontoia edo "plaza del juego de la pelota" udaleko liburuetan agertzen den bezala, egoera tamalgarrian zegoen itaizurak eta zerrien muturtzeagatik. Hau ikusita konpontzea erabaki zen.
- 1853. urtean,  Lekunberri baserriko jabea zen Ramón Iribarren-ek, udalari eskeara bat egin zion bere kobre-ola, presa eta lurraldeak zerbaitegatik truke egiteko.
- 1854. Mitxelarrenea (Udalatxea) eta Atxurdenea herriarenak zirenean, lehenbizikoan Maixuen logelak eta haurren eskola egoten zen eta bertzean berriz haurrentzako logelak.
- 1855. Urte honetan hil ziren 62 pertsonetik, 29 koleraren erruz hil ziren.
- 1876. Gerran hildako guztiak, zentinela mendiko batailu eremuan lurperatu zituzten otsailaren 18 eta 19-an.
- 1881. Herriko gaztainodoak eritu egin ziren.  
- 1885. Isastea eta Arrosea arteko pareta egin zen eta 966 pzta kosta zen
- 1890. Urte honetan hiltegia eta harakindegia egiteko akordiora ailegatu zen udala.
- 1893. Eliza eta Arrosea arteko ibilbidea egin zen eta 4200 pzta kosta zen
- 1925. Añegiko tunela botatzeko akordiora ailegatu ziren 6000 pzta-tako aurrekontuarekin.
- 1949. Herriko kaleak eta enparantza zola berritu egin ziren.

- Lehen ikatz egile eta saltzaila aunitz zeuden herrian. Ikatza saltzen zuten etxeetako bat andutzeta auzoko Javiernea zen. Etxe honetan ikatz guzia multzo haundi batean egoten zen, eta erosi nahi ezkero zakuetan saltzen zuten.  Herriko bestetan ikatz zako bat ematen zuten  dohainik.

 
 
 
 
Goiti