Etxalarko
herrian historiaurreko aztarna aunitz daude mendietan banatuak.
Hauetako gehientsuenak Zentinela mendiko ekialdeko partean
daude eta mota askotarikoak dira. Gehien bat dolmenak dira,
baina badira baita ere kronletsak, tumuloak, kronletsak eta
menhirak. Hauek dira hauetako batzuen kokapenak:
- Dolmenak: Olako Harri, Akelarre, Orizki Gaina, Akelarreko
bizkarra, Okalarre, Zulubiko erreka eta Artola.
- Menhir-a: Altsoroi.
- Tumuloa: Bagobilleta.
- Kronletsak: Zentinelako gaina.
Herrian ezagunenak Zentinela mendi gainenean dauden Kronletsak
dira. Bertatik ez oso urrun, Atxuria mendiaren magalean Ibaineta
izeneko lekuan, Zugarramurdiko parajetan, dolmen eta kronletsak
daude baita ere.
|