Kanposantua
orain dela 150 urte eraiki zen Gospalekoei erositako
lurralde batean, eliza aurreko lurretan ez baitzegoen
lekurik. Behin kanposantua eta bertarainoko bidea egin
zirenean, Etxalarko herriak eskaera
bat egin zion orduan Nafarroako gobernadore zenari.
Honetan obra guztiaren zorrak bere gain hartzeko eskatzen
zion, 12942 erreal kanposantuagatik eta 3438 bideagatik,
gehi elizarekin zeuzkan zorrak ere, denetara 79.804
erreal. Eskaera aurrera ateratzeko, hiru gerretan Etxalarko
herritarren sakrifizioa kontutan hartzea eskatu zion. |
|