|
|
Jarrain
herriko auzoetan eta herri inguruan banaturik dauden
iturrien deskribapena eta lokalizazioa daukazu. Iturriak
era guzitakoak baldin badira ere, hauetako batzuk erdi
galduak edo hondatuak daude, bertzeak berriz, gehiengoak,
ixuritzen duten ura edangarria da. Iturri hauetaz aparte
badira bertze aunitz baserri eta mendietatik banaturik,
baina hauek atal honetan ez dira aipatzen. |
| Balaxo
iturria |
|
Herrian
"Fuente de la teja" iturria bezala ezaguna
den hau, karrikatik kilometro t´erdira kokatua
dago, Usategietako bidean. Garai batean, bere
goitizenak dioen bezala, iturri estaltzen zuen
teilatu ttiki bat zeukan, horregatik gaur egun
erabiltzen den izena. Bertara herritar asko joaten
da espreski bertako ura etxean edateko, baita
ere pasatzerakoan ura hartzen dutenak ere. Orain
dela urte batzuk, iturriaraino jendearen etorrera
ikusirik, erreka gurutzatzeko zubia eraki zuten.
Horrela Basateneko erreka zerbait haunditzen bada,
jendeak ura hartu dezake. Bertako
ura edangarria da.
|
|
|
Arroseko
iturria |
Garai
batean, eta ez dira sobera urte pasa, iturriak
zuen itxura ez zuen ezer ikustekorik gaur egun
duenarekin. Lehen iturriak gaur egun dituen txorrota
berdinak zituen, baina abereak ura edateko aska
haundi bat zuen baita ere. Gaur egun itxura bertzelakoa
du askoz ere modernoagoa, loreak inguruan, eta
abar. Bertze iturri aunitzek bezala, honek bere
izena ondoko etxetik hartu du. Hau Zubi-haundiren
ondoan kokatua dago, andutzeta auzoren bukaera
eta Antsolokuetaren hasieran, Arrosea etxearen
ondoan. Bertako ura edangarria da.
|
| |
|
| Plazako
iturria |
|
1822.
urtea tailaturik agertzen den iturri honetan,
gaur egun dagoen lekura 1852. urtean eraman zuten.
Ordurarte iturria herriko enparantza bakarraren
ondoan kokatua zegoen, hain zuzenki gaur egun
kulturetxea den eraikinaren sarrerako arkuaren
bazter batean. Leku hau "el botillo bezala
" ezaguna zen. Iturria hau eramateak 400
errealen balioa izan zuen. Frotoiaren atzekaldean
dago eta eta honetara ailegatzen den ura Urritia-ko
gaztaindegitik dator. Bertako
ura edangarria da. |
| |
|
 |
Joanabarreneko
iturria |
Hau
Iñarreta auzoko Joanabarrene etxearen aitzinaldean
dago. Iturri hau herriko berrienetakoa da eta
itxuraz enparantzan kokaturik dagoenaren berdintsua
da, baina neurri ttikiagoekin. Hauek dira herrian
antza gehien duten itturriak. Bertako ura edangarria
da. |
| |
|
Endarako
iturria |
|
Eraikin
hau Iñarreta auzoko Endara etxearen aintzineko
partean dago. Iturria, bertze gehientsuak bezala
harri gorriz egindako da. Iturria hau herrian,
"Pradereneko iturria" bezala ezaguna
da baita ere. Auzoko jende aunitz hurbiltzen da
bertaraino ur bila. Bertako ura edangarria da. |
| |
|
|
Basateneko
iturria |
Bere
izenak dioen bezala, iturri hau basateneko erreka
ondoan kokatua dago, usategieta bidea hartzerakoan
Antsolokueta auzoko etxeak bukatzean, (20 metrotara)
bide bazterrean. Egoera tamalgarrian aurkitzen
da gaur egun eta ia ez da urik ailegatzen bertaraino.
Bertako
ura ez da komeni edatea.
|
| |
|
Txirrimako
iturria
|
|
Iturri
aunitz bezala, bere izenak bere kokapena zehazten
du. Kasu honetan iturri hau Txirrima etxea eta
antsolokuetako garbilekuaren artean kokatua dago.
Bertan ixuritzen den ura da gero garbilekutik
pasatzen den berdina. Iturri hontako ez da komenigarria
edatea. |
| |
|
|
Larraburuko
iturria |
Iturri
hau Larraburua zahar etxearen ondoan kokatua dago,
karrikaren aldabidearen bazterrean. Diotenez iturri
honek bere depositua badauka baina seguruenik
itsuturik egonen dela, ur ile bat bakarrik erortzen
baita. Begetazioz estalita dago eta ez da komenigarria
bertatik ura edatea. |
| |
|
| Aldabeko
putzua |
|
Aldabeko
putzua Joanabarreko iturriaren ondoan kokatua
dago. Putzu hau, Aldabe etxearen sarreran dagoen
ezkerreko paretan den zulo bat bertzerik ez da,
oraindik ere ageri da argi aski. |
Diotenez
bertako ura, lur azpitik datorrena, oso ona eta
frexkoa omen zen. Gaur egun ez da komenigarria
bertatik ura hartzea. |
| |
|
|