ONDARE
Historikoa Kulturala

Naturala

 Arkitektonikoa

 
 
     
 
HERRIA
 
 
Etxalar bisitatzeak, bere histori barnean sartzea suposatzen du, herrian zehar banaturik dauden etxe, monumentu eta artelanak ikusiz. Gure etxeak, tradizioaren adibide argiak dira, mendetan mantenduz. Zaharrenak XV eta XVII. mendeen tartean eraikiak izan ziren.

Etxe gehientsuak dimentsio haundiak dituzte, silarrian eraikiak dira eta batzuetan ikusi daiteke fatxadan duten egurrezko armazoia. Balkoiak ere egurrezkoak dira etxe aunitzetan. Badira baita ere, baina askoz guttiago, estruktura kubikoa duten etxeak. Hauen balkoiak mensulegekin ekontzen dira. Arkitektura hau XIX. mendekoa da.

Etxe zahar hautez aparte badira herrian ere etxe berriak. Hauek antzinako etxeen itxura antzekoa dute, herriko arkitekturaren harmonia mantenduz.
Gaztelua:
Erdi aroan eraikitako jauregia, XVIII. mendean berregin zen. Hasieran neurri ttikiagoak zituen, kampoko itxura dorre baten antzekoa zuen eta babes gune bezala egin zen. Garai batean erreinuko arma lekua izan zen. Berregin ondotik etxearen neurriak ikarragarriak gelditu ziren. Azken urte hauten, itxura aldaketa haundia eman diote jauregiaren ingurari, oso polita geldituz.

 

 

Udaletxea zaharra (Kultur Etxea):
1685. urtean eraikitako etxe haundi hau udaletxea izan zen XIX. mende arte, honen ondotik herriko kuartela bihurtu zuten. Eskola ere izandu zen, orain berriz herriko kultur Etxea da. Sarrerako atarian alde batetik arrizko arku bat du eta bertzetik arrizko bi pilare (1685. urteko inskripzioarekin) arkupe bat osatuz. Bere fatxadan, agerian gelditzen da egurrezko armazoia.

 

 

 

Udaletxea:

Mitxelarrenea izeneko etxe hau udalak erosi zuen 1737. urtean Katalani Maritxalar-reri, 837 dukadoen eta 5 errelen truke. 1828. urtean etxe hau bota eta berregin egin zen. Berregitearen aurrekontua 15.498 errealena izan zen. 1887. urtean herriko etxe zaharrean zegoen armarria Mitxelarrenera ekartzeko akordiora ailegatu ziren. Azkeneko itxura aldaketa 1956 uretan egin zen balkoi berria jarrita. Honen aurrekontua 11801.50pztakoa izan zen. Etxe honek sute bat ere jasan zuen. Honen ondotik paper asko nahasturik gelditu ziren leihotik bota baitziren ez erretzeko. Garai batean bere ganbaran zegoen herriko kartzela publikoa.
Denbora puska batez soldaduentzako kuartela bezala prestatu zen, baita logelak irakasleentzat eta eskola haurrentzat. Bertan ere, eraiki zenetik, herriko alhondiga beheko solairuan egoten zen eta ostatua lehendabiziko solairuan. Orain udala, 1828. urtetik, eta mankomunitateko zerbitzuak daude bertan, baita ere udala alokatzen duen jatetxea, Herriko Ostatua. Eraikuntza lau uretako bloke haundi bat da eta sarrera arkupe batekin du.
 
Eskola Zaharrak:
1887. urtean Leandro Armaza-K filantropoak herriari oparituko erikina. Eraikuntzaren lur eremua Aldalurreko Bernardo Sanzberro-ri erosi zitzaion 480pztaren truke. Bertan herriko hainbat generazio ikasi dute bere garaian eskola publikoa izan baitzen. Orain Ttipi Ttaparen egoitza da.