1860.
urtean Fr Antonio Iribarren-ek bere etxe ondoan, Obeneko
borda, errota bat egiteko eskaera bat egin zuen. Errotako
harriak mugitzeko, bere etxe ondotik pasatzen ziren
bi errekatxo bateratuko zituen, Erkubide eta urtsua
errekak hain zuzen ere, indarra lortzeko harri errotak
mugitzeko. Udalak bere eskaera onartu zuen, ez bait
zuen inungo kalterik egingo herriaren martxari. Ordurarte
inguru horretako baserri gehientsuak ondoko herrietara
jotzen zuten beraien aleak irintzeko. Errota eskaera
planteatu bezala egin zen eta guttienetako bat izanen
da, errotaraino bi ubide dauzkana. |
|
Errota,
Etxalar eta Zugarramurdiko bide bazterrean dago, Urtsumiatsatik
zugarramurdira jeixterakoan, lekurik baxuenean. Etxea
eta inguruak berriki konponduak eta apainduak izan dira
errota erosi zuen Oiartzuar bategatik. Itxura paregabea
du eta merezi du dudarik gabe bertatik bueltaxka bat
ematea. |