| |
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
| |
ERR0TAK |
|
|
| |
|
|
|
| |
| Historia: |
Errota
hau herrian egin zen lehendabiziko errota da eta
hiru errota harri zituen, bi arturako eta bertzea
gariarako. Hasiera batean jabeak Gaztelukoak ziren
baina gero errotaren jabetza udalarekin
banatu zuen. Aldaketa hau, udalak errota berri
bat egin nahi zuenean gertatu zen. Udalako artxiboan
agertzen den bezala Gaztelukoek kontra egin zuten,
eta honekin batera orduan zegoen errotaren erdia
eman zieten udalari. |
Aurreko
mendearen (XX) hasieran, bertatik lortzen zen
herrirako argindarra. Aunitzetan idortea zelako,
edota errotzai lanean zegoelako argi indarra aunitz
galtzen zen edo gabe gelditzen ziren. Argia
bakarrik gauez izaten zen. |
| |
| |
|
 |
|
|
|
| |
| Errotazaiak |
 |
Hasiera
batean goiko eta erdiko errotetan errotzai berdina egoten
zen lanean, baina gero aldaketa asko eman ziren. Holako
aferetan herriko jauntxoek indar asko izaten zuten.
Honen adibide 1857ko abuztuaren 6an udalako sesioan
hitzegindakoa. Herritarrek kexu ugariak zituzten erdiko
errotako errotzaiari buruz, bere hirintzeko eragatik
eta hirinaren kalitate txarragatik batez ere. Honexegatik
erabaki zen Etxalar eta Lesakako erroten artean konparazioa
bat egitea. Konparazio honetatik garbi geratu zen Etxalarkoan
hirintzerakoan hirin guttiago ateratzen zela eta gainera
kalitate txarragokoa kantitate berdina erabilita hirintzeko
bi errotetan. Emaitza hauen ondotik goiko errotzaia
behekoarengatik aldatu egin zen. |
| |
|
|
|
| |
Deskribapena: |
|
|
| |
Gutxirarte jendea bizitu den eroota hau, andutzeta auzoaren
bukaeran kokatua dago, tximista errekaren ezkerraldean, goiko
errota bezala. Itxura nahiko ona mantentzen badu ere, zaitu
beharreko eraikuntza da herritarrentzako zuen garrantziagatik.
Errotaren jabea, bertan lan egiten zuen errotazaia zen. Irin
errota hau guttirarte martxan zegoen eta pentsua saltzen zen
errotzaia hil zen arte.
|
|
|
| |
Errotaren atzeko aldetik eldu da, Ubide zabal batetik, errotako
harriak mugitzen duen ura. Ubide hau herriko errotetatik,
zabal eta emaritsuena da. Kanal honek bukaeran hustubide
bat du nozbehinka ubidea garbitzeko edota ura gainezka datorrenerako.
|
|
|
| |
Ura bidaltzen duen presa, goiko errotarenakoa bezalakoa da
baina bere neurriak haundixiagoak diru eta egoera hobea ere.
|
|
|
| |
|
|
|
| |
|
|
|
| |
| |
Erroten
Enkantea |
Udaletxeak
zituen bi erroten erdikak, enkantean jartzen
ziren urtero. Enkantean jartzen zena, errotak
gari aletan eta artotan ematen zuen urte bateko
produktua zen. Enkantea urtero egiten baldin
bazen ere, urte batzuetan asko kostatzen zen
norbaitek hartzea. Kasu batzuetan errotaren
errenta jeitsi behar izan zuten norbaitek hartzeko. |
Errotak
bertze gauzak bezala, enkantean jartzeko bere
kondizioak zituen. Hauek, urtetik urteroko bizitzaren
eboluzioarekin batera, aldatuz joan ziren. Jarraian
1855. urteko errotak errenta hartzeko kondizioak:
|
1.
Urte bateko errenta 510 pesokoa. Ubideen garbiketa
eta zainketa gastuak udalaren kargu. |
2.
Errotaren ematea inbentariopean eta honen itzulera
urtea betetzerakoan. |
3.
Udalatxeak ordaintzen du errota arrien eraketa
eta konponketa, kateak, aldabetako barrak eta
errotako bertzelako materiala. |
4.
Eramatatzailearen kargu arpikoak zorroztea,
urbideen sarrera garbia egotea bi errotetan
eta udalari ordaindu eta honek errotazaiari
hauen soldaten erdia. Eramatatzaileak ezin zuten
errotazaia bidali bertze bat hartu gabe. |
5.
Eramatatzaileak “almud” bateko tasa kobratuko
dute irintze saio bakoitzagatik. |
6.
Eramatzaileak bi errotak ongi mantentzearen
bete beharra du, bertako eta inguruko gauzekin
batera; presa, ubidea, herramintak, etabar.
Zerbait hondatuko balitz perito bateri deitu
beharko zuten tasazioa egiteko. |
7.
Udalak bi errotetan inspekzioak noiz nahi egiteko
aukera du. |
8.
Errotara joaten den jendeak, garia garbia eta
ongi zaitutakoa eraman behar du ogi xuria egin
ahal izateko. Garia zikina etorriko balitz harrien
garbiketa errotazaiak egingo luketen baina ordainketa
herritarraren kargu izanen da. Hau ez balitz
nahikoa ogi xuria lortzeko, eta arrien akatsa
balitz, udaletxeak eta Gaztelu artean harri
berriak jarriko zituzketen. |
9.
Errota ematerakoan, 12 pesoen, seitik bat onartuko
dira, eta honen gain egingo da enkante berria
(sexta emateko aukera). |
10.
Eramatatzaileari exijituko zaio fidatzailea
izatea mankomunitateko betebeharrekin. |
11.
Hobekuntza bakoitzagatik peso bat ulertuko da.
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|