ONDARE
Historikoa Kulturala

Naturala

 Arkitektonikoa

 
 
ERROTAK

Beheko Errota

goikoa

erdikoa

infernukoa

obenekoa

 
 
 
Historia:
Errota honi buruzko informazioa udaletxeko liburuetan ez da ezer ageri. Galdetutako jende helduari ere, ez dakite ezer eta gainera ez dute inoz ezer aditu. Liburuetan agertzen den gauz bakarra hauxe da; herritarrek ordurarteko erroten hirintze saio bakoitzagatik zeukaten prezioa altua ikusirik, errota bat egin nahi zuten beraien kontura. Errotaren onura guztia beraientzat izanen zen eta irintze saioko tasa erdia. Honeri buruz udalak erran zien, errota egiten bazuten beraien kontura egin beharko zutela udalaren inungo laguntzarik gabe, bertzela gaztelukoen aldetik erreakziorenbat gerta zitezken beraien pretentsioak haunditzeko.

Erdiko errotaren aztarnak

 
 
 
Erdiko errotaren kanala
Kontutan artu beharra zeukaten bertze gauz bat errota egiterakoan zen ez zuela inorren martxari traba egin beharko. Honetaz aparte ez da argi gelditzen errota egin, ala ez zuten egin. Agian lehen aipatutako dekretu honen ezeztatzearekin (goiko errota), ez zuten inungo eskaerik bidali errota egiteko edo bertzela herriko lehen errota beharko zen izan, udaletxeko artxiboetan lehendabiziko errota erdikoa dela agertzen baldin bada ere.
 
Deskribapena:
Eraikin hau urritzokieta auzoan dago baselizako zubia ondoan, tximista errekaren eskuin aldean. Herriko errotetatik itxura eta egoera kaxkarrena du, baina garai batean errotarik haundiena izan zen. Eraikin gehientsua erdi eroria dago. Irin errota honetan, bertzetan bezala, bertan bizi zirenak bertan egiten zuten lan errotzaia bezala.
 
 
Bertaroinoko ur-kanala oraindik ikusgarri dago eta presa berriz ez. Jendeak erraten duenagatik bertako presa kurba bat marrazten zuen pareta bat omen zen. Gerra garaietan presa zegoen leku horreri "la presa de los piojos" deitzen zioten, bertan soldaduak garbitzen baitziren. Kanalaren erdi aldean abereentzako paso bat dago.
 
 
Murdeneko bordako errota
 
 
Errota ttiki hau urritzokieta auzoan kokatua dago, murdeneko bordara dihoan bidearen baztarrean. Erainkuntza berezi hau "Murdeneko errota bezala" ezaguna da eta honen jabeak, sortzaileak bezala, Murdeneko bordakoak dira. Errota hau 1940 eta 1950. urteen bitartean eraiki zuten eta murdenekobordako Javiera Goienetxe Martikorena izan zen bertako lehendabiziko langilea. Bertara auzotarrak eta ingurukoak joaten ziren artua irintzera, noiz behinka herrikoak ere.
Errotaren egoera urtetan tamalgarrian izan da. Gaur egun eraikuntzak itxura berritze galanta jaso du eta martxan jartzeko konpokentak bukatzear daude. Bisitarako parada polita da.
 
 
 

   Errotak 

goikoa

behekoa

infernukoa

obenekoa