ONDARE
Historikoa Kulturala

Naturala

 
 

 Arkitektonikoa

 
 
 
     
itzuli
ETXARLASSA BURDINOLA
 
 
 

eraikuntzak

hornikuntza

arrentamendua

 
 
Honako izena du, herritik lau kilometrotara kokatu dagoen burdinola. Honen ondoan zentral elektriko bat dago bere ur kanal zabalarekin. Zentral honen kanala gurutzatzen duen zubiak, dirudienez herrira zihoan bidea zaharra omen zen benta-ttiki eta orain hotela den tartetik zubia gurutzatuz burdinola bazterretik pasatuz.
Burdinola tximista errekaren eskuin aldean kokatua dago. Eraikuntza honen ingurua dena begetazioz estalia dago eta errepidetik nahiko hurbil baldin badago ere, ez da sobera erraz ikusten.Eraikuntzatik berrehun bat metrotara gorago burdinolaren presa dago. Presa honen funtzioa burdinolara ura bidaltzea zen. Eraikin hau bi zatitan banatzen da, bat 10metroko zabalerarekin eta bertzea 14koa, erdian horma bular bat duela. Harri gorriz egina dago eta uholdeek bere itxura zeharo txartu dute.
 
Presa eskuinean jaiotzen den kanalak, burdinolarako bidean dimentsio desberdinak ditu. Hasierako zatian zabalera 3 metrokoa zuen, erdiko zatian 4 metrotara zabaltzen zen eta bukaeran, depositua zegoen lekuan, 5 metroko zabalera eta 15 metroko luzera zeukan. Luzera guztiaren erdialdean hustubide bat du. Deposito hau alde batetik mendiak eta bertzetik 1,5 metroko zabalera duen horma batek osatzen dute. Horma hauek harri losaz eginak dira tartetan beruna urtua dutelarik ura ez eskautzeko.
 
Eraikuntzak:  
Burdinola bi eraikuntza ez berdinetan banatzen zen, burdinola haundia eta burdinola ttikia. Hauen paretak eta lurrak harri gorrizkoak dira, zentinela menditik ekarritakoak seguraski, herriko bertze etxeentzako bezala. Burdinolaren azpikaldeak uholdeek ekarritako legar eta lurrez estalita daude.
Paretak duten dimentsiogatik eta irakurri dutenaren arabera, bertan jendea bizi zen. Zentral elektrikoaren aldera bi labe daude. Hauetan mena edo burne minerala kixkaltzen zen, gero burdinola haundian lantzeko.
Bi eraikuntzen arteko diferentzia ez zen tamainua bakarrik, bertan egiten zen lana ez berdina zen baita ere. Burdinola haundian burne mineralari burnea ateratzen zioten eta gero burne hau kolpatuz arbastu egiten zen totxo (1 * 8zmkoak) antzeko batzuk ateraz. Gero totxo hauek hartu eta burdinola ttikira eramaten zen bertan mehetu eta azken produktua ateratzeko. Bertze ez berdintasun aipagarri bat da eraikin bakoitzan erabiltzen zituzten auspoak. Haundian haize korronte haundia behar zuten sutegian tenperaturak haundiak lortzeko burne minerala urtutzeko. Dirudienez eraikin haundian hauspo bat edo bi izanen zituzten eta ttikian berriz haizearka metodoa erabiliko zuten.
Eraikin baten bazter batean 1780. urteko data bat agertzen da. Orduan handitze edo berregite lanak egin izanen zituzten. Eraikinaren planoa


Contrucciones
Hornikuntza:Burne minerala:  
Burdinolan lantzeko materiala Bizkaitik etortzen zen batez ere, Sorromostro izeneko meategietatik. Inguruko herritatik, Bezerro eta Sarrayako (Bera) meategitik, ere ekartzen zen. Gure herrian ere meategiak ere esplotatzen ziren. Ikusgarri dago oraindik Errando lepoko inguruan dagoena, azeri lepoan.
Bizkaitik ekartzen zituzten hornidurak, itxasontziz ailegatzen ziren Hondarrabira. Hemendik Bidasoa ibaian gora gabarretan eramaten zituzten Montoya (Berako deskargalekua) izeneko lekura arte, eta azkenekoz mandozaiak beraien gurdiekin burdinolaraino. Garai haietan Bidasoa ibai nabigagarria zen Endarlazako presa egin zuten arte.
Burdinola honetan urtean 69000 kg burne ateratzen zituzten, egunean 350 kg ateraz. Burne guzti hau sortzeko, urtean 207000 kg mineral landu behar ziren.


Descarguero de Montoya (Bera)
Ikatza:
Orduan zegoen bizimodurako garrantzi haundi zuten herri inguruko basoak, herriantzako aberastasun haundia bait zen. Ikatza egiteko egur "karga"-k lurralde publikoak nahiz pribatuak erabiltzen ziren, gero ikatz hau burdinolako labeetan burne minerala urtutzeko erabiltzeko.
Burdinolan erabiltzeko mendi “karga” hauek udalak banatzen zituen. Garai haietan kontsumoa haundia zegoen eta kontu aunitz edukitzen zen mendia ez ondatzeko, ixunak jarriz mendia gaizki zaindu edo bortxatzen zutenentzat. Karga hauek herriko inguru ez berdinetatik ekartzen zituzten; Ezkurriaga, Ossobiaga, zimeldiko erreka, barda... Leku hauetan oraindik nabariak dira ikazti-plazak. Egurra saltzen zuten pratikularrek behartuak zeuden burdinola alokatu zuenari egurra, ikatz bezala saltzea. Hau garraitzea, mandozaien esku gelditzen zen eta zakoen neurriak udalak erraten zuenak behar ziren izan. Eguneroko produkzio egiteko ikatzgileek eguneko 3 bat tona ikatz sortu beharra zuten eta mandozaiak bertaraino eraman.
Tresnak:
Burdinolako langileek lan egiteko tresna edo jarziak ez berdin aunitz erabiltzen zituzten; (erdaraz) 19 cercillas, 2 puxones, 12 chimelas, gabia, boga, ingud, borra, 2 mazos, 3 pares de corrica eta bertze tresna aunitz.
Arrentamendua:
Lehendabiziko arrendamendu datuak 1680. urtekoak dira. Burdinola lau urterako eskeintzen zen, udalaren kargu gelditzen zirelarik bertako tresnak, eta bertze gauza guztiak errentan hartzen zuen pertsonarengan. Errentamenduaren iragarkia ondoko herrietan egiten zen baita ere. Enkanteak argizari batek iraunten zuena luzatzen zen.
Errentan hartzerakoan alokatzailearen esku gelditzen zen burdinolako langileen kontratazioa. Burdinola arrendamendu kontratuan, ikatza, kargak eta bertzelako gauzentzako hain bat klausula zueden bete beharrekoak. Kontratuan barne zeuden ere egur karga batzuk.
Errentamendua bukatzerakoan burdinolako elementua guztien tasazioa egiten zen, diru emanez bertan egindako hobekuntzarengatik eta alderantzizkoa zerbait ondatua baldin bazegoen.
1817. urtetik aintzinera udalak bertako kontuen ardura hartu zuen. Aldaketa hau burdinolak jasaten ari ziren dekadentziagatik eta orduko egoera zailengatik eman zen.
1868. urtean burdinola alokatu egin zen kobrea urtutzeko. Komandante batek ere eskaera bat egin zuen bertan polbora egiteko.Burdinolaren azken egunetan inorrek ez zuen alokatzen eta udalak olak jarrai zezan, kredituak eskatu behar izan zituen.
Produktuak: Burdinolatik gehien ateratzen zen produktua burnezko barrak ziren. Hala ere hauetaz aparte herritarrentzat palak, ailtzurra, mailuak eta bertzelako herramintak egiten ziren baita ere. Barra hauek leku ez berdinetara esportatzen ziren; Iruña, Zaragoza, Portugalete, iparraldeko herrietara,...