| |
| |
|
|
| |
|
|
| |
BURDINOLAK |
|
| |
|
|
| |
Etxalarko
herritarrek batez ere nekazaritzatik eta abelzaintzatik ateratzen
zuten beraien bizimodua, burdinolak konplemetu gisa erabiltzen ziren.
Herriari, era honetako olak, bere garapenerako bultzakada haundia
izan ziren bere garain Horren lekuko dira herrian banaturik dauden
ola hitza barne duten etxeen izenak; Olazarrea, Olagaraia, Olako
borda. Bertze etxea batzuk bertan lan egiten zutenak; Urtutzailenea
(burdinolan urtutzeko lanetan egoten zenaren etxea). |
|
| |
Data
zehatz eta argirik ez badago, 1428.urtean Etxalarko Laxa izeneko
burdinolako datuak badira. Agian Laxa eta Echarlassa burdinola berdinak
dira baina, hau konfirmatzeko gehiago ikertu beharko zen. Hala ere
urte honetik aitzinera zihurtatzen ahal da Etxalarren burdinolak
bazeudela.
|
|
| |
|
|
| |
| Burdinolen
eboluzioa: |
XIV.
mende arte burdinolak mendi bazterrretan kokatzen ziren
bertako egurra eta haize korronteak probexteko. Burdinola
hauek haizeolak bezala ezagutzen ziren. Burdinola hauetan
eskulan haundia egin beharra zen. |
XIV.
mendetik XIX.-era burdinolak erreka bazterretan kokatzen
joan ziren ur indarra probextuz eta lana erraztuz. XVIII.
mendean nabaritzen hasia zen burdinolen dekadentzia.
Honen arrazoi garrantzitsuenak labe eta ibilgailu berrien
agerpena eta basoen jeitsiera izan zen. |
Aipatutako
burdinola motetatik, urezko burdinolak dira herrian
banaturik daudenak.
|
|
|
|
|
| |
|
|
| |
Urezko
Burdinolak: |
Betidanik
ezaguna izanda bi burdinolen existentzia herrian, goiko
eta beheko ola. 1680. urtetik aitzinera udalako liburuetan
agertzen da hauen informazioa eta aipamenak. |
Goiko
ola, Erroti eta altxata errekaren ondoan kokatua dago,
Baztanen borda parean. Oraindik errestu batzuk gelditzen
dira ikusgarri, etxea, labea, kanala, etabar. |
Beheko
ola bezala ezagutzen den burdinola, herri sarreran kokatua
dago. Honetan, eraikinaren paretak, presa, antepeta
eta bertzelako gauzak ikusgarri daude nahiz eta ingurua
begetazioz estalita egon. Berezko izena “Echarlassa”
du. |
Burdinola
hauetaz aparte, burdinola izanaren aztarna batzuk aurkitu
ziren Desola baserriko belatiaren azpikaldean. Bertan
ikusi daitezke pareta batzuk eta kanal baten antzeko
zuloa edo jauzia. Dirudienez ura egurrezko presa batekin
eramaten zuten kanalera. |
|
|
|
|
| |
|
|
|
|