ONDARE
Historikoa Kulturala

Naturala

 Arkitektonikoa

 
 
 
 

BIDE ZAHARRAK

Bide zaharrak Etxalarko historiaren eboluzioaren lekuko dira. Garai desberdinetako bideak aurkitu daitezke. Herrian aunitz baldin badaude ere, beraien egoera ez da hoberena. Batzuk larra eta antzekoekin estaliak badaude bertzeak arrontin ondatuak daude. Jarraian aipatu behar ditudan “bide zaharrak” herriko jendeari galdetuz eta bilatutako informazioarekin osatu ditut:
 
"Santiago bidea": Bide hau herriko zaharrenetakoa da eta honako ibilbidea egiten zuen:
Benta ttikitikia ondotik / zentralako kanaleko zubia(1. Arg.) / burdinola inguratzen zuen pareta ondotik(2. Arg.) / tunela ondoko jeitsiera (3. Arg.) / baselizako zubia / baseliza Atzetik / Via Kruzisa bidea (herri aldera, 4. Arg.) / Iñarretako gurutzea / Perunea atzetik / Olazarrea / zentralako pista(arbiko zubitik, 5. Arg.) / Sarrikuko zubia (6. Arg.) / Baztan aldera (Bagoleko bordatik).
     
 
1. arg 2. arg 3. arg 4. arg 5. arg 6. arg
Puente de la central  eléctrica Camino junto a la ferrería Del tunel hacia la ermita De la ermita hacia el pueblo Puente de Arbia Del puente de sarriku hacia Baztan
 
"Zugarramurdiko bide zaharra": Bide hau, lekutan hagitz galdua dago edo bertzela bertze bide berriek estali dute. Bide honek honako ibilbidea egiten zuen gutti gora behera:
Herritik / artaineko zubia / Gurutzean ezker ( atxriko mendi ibilaldiko geziak jarraituz) / Gartxieneko atetik / Gurutzean zuzen ( mendi ibilaldiko geziak jarraituz ) / Arrantzaleko Bordatik / Pista berria Atxuriruntz (bideak guruzten duen pinadiaren gainetik dihoa lehengo bide zaharra) / Atxuri azpitik(hiru mugarri) / Dolmenak eta kormletsak dauden lekua (Zugarramurdiko ehizturien postuak) / Zugarramurdiko lurraldeak.
  El camino por el puente de Artenea Por debajo de Peña Plata hacia Zugarramurdi.
     
"Larrapil sarrikukoa bidea": Bide honen hasiera, oraingokoa bezala, kanposantu bazterretik dihoa. Behin kanposantu segidan dagoen soroa pasata, “fatima birginaren” bidea hartu behar da. Bide hau jarraituz Xindola baserri gainera agertzen da.
Inicio del camino, virgen de Fátima.
 
   
"Urritzokietako bidea": Bide hau, baseliza paretik hasita, orain dihoan errekaren kontrato aldetik dihoa. Uraren kurtsoa jarraituz erreka bazterreko bidea hartuaz Beko-Etxe gainera agertzen da. Behin hemen, bideak behera egiten du gaur egun auzora eramaten duen bidearekin topo egin arte.
Camino antiguo de Urritzokieta
 
   
"Lurrizti ederrako bidea": Bide zahar hau herrian banatuak daudenetatik, guttien erabiltzen dena da. Hasiera Arroseko bidezaharreko bidagurutzean du. Hemen Ezpondagaina etxe aldera artuta bidean gora jarraitu Abelino etxearen baztertik pasatuaz Lurrizti Eder auzora eramaten gaitu.
El camino a la par de Abelino.
 
   
"Orizkiko Bidea": Bide honen hasiera zehatzarik ez dago, baina auzo honetara dihoan oraingo bidetik joanda, leku aunitzetan ikusten da errepidearen goiko aldetik bide honen aztarnak. Bide hau zatitan, egoera nahiko onean mantentzen da baina bertzetan galduta edo oraingo bideagatik irentsia izan da. Bide honen lehendabiziko zatia goiko pirotegiko sarreraren parean hasitzen da, bidearen ezker aldetik, eta leku batzuetan oraingo errepidearekin topo egiten badu ere, bidea jarraitu ezkero, Olako bordan agertzen da. Bertatik leku desberdinetara joateko bideak agertzen dira, errate baterako Atxurirako bidea edota Urtsumiatsarakoa. Bide hau batez ere menditik ibiltzen den jendeak erabiltzen du, mendizaleak, baserritarrak, herritarrak, eta abar.
Inicio del camino
El camino en el cruce para el caserío Tolare
"Camino del mercado": Cuando en Etxalar se celebraban mercados mucha gente del Valle del Baztán solía venir al pueblo. Algunos venían de la zona del caserío Urtsua y otros de la zona del caserío Baztan. Todos se juntaban en el collado de Orizki y bajaban al pueblo, bajando por el camino antiguo de Orizki.