ONDARE
Historikoa Kulturala

Naturala

 
 

 Arkitektonikoa

 
 
 
 
     
 
KISULABEAK
 
 
Gure herriko bazterretatik pasiatu ezkero, kisulabe aunitz ikus daitezke belati eta bide bazterretan. Kisu labe pare bat ermitako bidean ditugu, bertze pare bat Irazakon, herri inguruan bat eta goiko bidearen bazterrean ere. Ikusten den bezala, kisulabeak edozein lekutan aurkitzen dira, beti ere belati, landa edo etxebizitzen inguruan. Kasu gehientsuenetan kisu labe hauen egoera nahiko txarra da.

Kisulabe gehientsuenak erakin zirkularrak dira, sarrera ttiki bat beheko aldean dutela egosketa kontrolatzeko. Kisua lortzeko, lapitz arria bi egun jarrain egosten jartzen zen. Eraikin hauen goiko aldea irekia da, eta bertatik betetzen dira. Gero lortutako kisua, landa eta belagietan edatzeko erabiltzen zen eta argin lanetako. Kisulabeeb jabeek, beraientzako prestatzen zuten kisu, eta soberakinak saldu egiten zituzten.

 
 
     
 
ZUBIAK
 
 
Sekzio honetan, herritik banaturik dauden zubirik aipagarrienak agertzen dira. Argazkietan ikusi daitekenez itxura eta eraiketa aldetik zubia gehientsuak nahiko berdintsuak dira, Zubiaundi izan ezik. Zubi honek arku bakarra izan beharrean bi ditu. Hauen arkitektura mota erromatarren garaiekoa da. Zubi hauen eraiketan, harri mota berdina erabili zuten, harri gorria, etxeak egiteko erabiltzen zen berdina.
 
Sarrikuko eta Garaiko zubia:
Bi zubi hauek 1760. urtean egin zituzten. Bi hauetatik, bide zaharren atalean aipatzen den "Santiago bidea", bertatik pasatzen da. Agian zubi hauek bide horretarako egin zituzten. Herrian Garaiko zubi hau ermitako zubia bezala ezagutzen da. Bi zubi hauek ondoan duten baserrietatik hartzen dute izena, bata Garaiakoetxea bordatik eta bertzea berriz Sarrikuko bordatik
Eraiketa eta itxura ia berdina dute, Sarrikukoa pixka bat haundiagoa izanik. Garaiko zubiari berriki konponketa batzuk egin zizkioten. Biek bisita bat egiteko parada egokiak dira.

 

 

 
Zubiaundi Zubia:
Behin karrika utziaz, Antsolokueta auzora joaterakoan, Zubiaundiko zubitik pasatzen gara, gaur egun Arroseko zubia bezala ezagutzen dena. Zubi honeri 1888. urtean, bazterreko paretak konpondu zizkioten.
 

 

 

Iturriotzko Zubia:
Herriaren sarreran dagoen arku bakarreko zubi honek, Iturriozt izena du. 1887. urtean egindako eraikuntza honek, 9127,8 pztatako balioa izan zuen. Aurreko zubia egurrezkoa zen. Izena, bertara ailegatzen zen iturri batetik hartua zen.
 
 
 
Sainduneako Zubia:
Zubi hau Urritzokieta auzoko zubirik zaharrena da. Hau Sainduenea baserriaren ondoan dago eta Saindueneko zubia bezala ezagutzen da. Honen itxura herritik dauden bezalakoa da.

 

 

 

Arteneako Zubia:
Zubia hau arteneko errekaren bukaeran dago. Bertatik Zugarramurdira dihoan bide zaharra pasatzen da. Bertatik, Aralarko "San Miguel "-en imajinaren etorrerarekin, landak eta belatiak bedeinkatzen ziren.

 

 

 
Arbiako Zubia (J.A.S. 1801):
Zubi hau herritar gutti batzuengatik ezaguna da. Goiko zentrala elektrikotik 200 bat metrotara kokatua dago, bidetik hamar bat metrotara errekalderuntz. Bertatik seguraski Santiago bidea pasako zen. Zubia pasatzen duen bidea jarraituz Desola baserrian dauden Burdinolen aztarnetara eramaten gaitu. Aipatutako Zubia eta burdinolen aztarnen tartean arroka haundi bat probextuz egindako zubi baten aztarnak ikusten dira baita ere.

 

 
 
 
Goiti