| |
| |
|
|
| |
|
|
| |
GOIKO
BURDINOLA |
|
| |
|
|
| |
Nola ailegatu? |
|
| |
Burdinola hau
Infernuko errekaren bazterrean dago. Bertara ailegatzeko, Baztanen
bordara ailegatzerakoan belatia gurutzatuz behera doan bidea hartuta,
burdinola kokatua dagoen lekura eramango gaitu. Bidean behera goazila
agerian gelditzen da bere garaian bide honek eduki zuen garrantzia,
tarteka belati ekontzeko pareta egina bait du.
|
|
| |
|
|
| Nolakoa
da? |
|
| Behera ailegatzen
ari garenean eskuin aldera burdinola aztarnak ditugu eta ezker
aldera berriz ur kanala.Burdinolaren aztarnei begiratu bat
emanda, ikus daiteke oraindik nabaria dela eraikuntzaren ditribuzioa;
sarreraren ezkerreko partean, eraikuntzan sartu gabe, txabolatxo
baten antzeko eraikin bat da gainean arbola bat duela, agian
zerbait gordetzeko. Burdinola gela haundi batean eta bertze
bi ttikiagotan banandua dago. Sarreraren bertze aldean burne
minerala egosteko labea dago. Etxearen paretak, labea eta
kanala ekontzeko pareta lapitz harriz eginak daude. Jendearen
erranaren arabera bertan gerretan erabiltzeko balak egiten
zituzte emakumeek. |
| |
|
|
| |
|
Kanala burdinolaraino
ailegatzeko, bertarainoko bidea azpitik pasako zen seguraski.
Honen azkeneko tartea lehen aipatutuko harri lapitzez egindako
paretak eusten dio, altuera nahiko haundia hartuaz. Kanalaren
tarte batzuetan pareta egina dago baita ere lehen aipatutako
funtzio berarekin. Honen hasiera infernuko erreka eta Atzualdeko
bordatik datorren errekak topo egiten dutenean hasitzen da.
Betatik burdinolaraino distantzia franko dago.
Kanala eta burdinolaren tartean zubi bat dago. Honek Baztan
aldeko baserrietara eramaten gaitu. Bertatik etorriko zen ingurutako
baserrikoek bertara lan egitera. |
| |
|
|
| |
|
|
| |
|
|
| |
|
|
| |
| |
| |
Metal
eta mineral esplotazioak
|
1833.
urtean Tomas Iribarrenek eskaera bat bidali
zuen udaletxeari. Idatzi honetan baimena eskatzen
zuen Altxatako Uzkaloz paragean aurkitutako
meategia esplotatzeko. Herriak meategia esplotatzeko
ola egiten utzi zion, hau da labe eta ubidea.
Debekatua zuten egoera aprobetxatuz errota bat
egitea. Ola egiterakoan parageko jabeei konpentsatu
behar zieten, ondatutako eta botatako arbolak
ordainduta. |
Bukatuta
zegoenean bertaraino 3 perito, alkatea eta herriko
eskribaua agertu ziren behin betiko onespena
emateko. Ordainketa batzuk ere egin behar izan
zituzten Nafaroko erreinuri, denetara 250 erreal
ordainduz. Explotazio honetan interesatuak zeuden
baita ere Bera, Lesakako eta herria bertako
jendea. Seguraski bertatik ateratzen ziren metal
eta mineralak, gaineko eta beheko olan (Etxarlassa)
landuko zituzten. |
|
|
|
|
|
|
|
|