| |
|
| |
| |
Etxalarko
herriak dirulaguntzak ematen 1999. urte inguruan hasi
zen. Dirulaguntza hauek, herriaren urteko aurrekontuaren
%0,7 izaten da eta diru onen onuradunak orain arte hauek
izan dira: |
|
|
| |
| |
| |
Apopa
- El Salvador |
|
2001eko
urtarrilaren 13aren lurrikaren ondorioz,
10 etxebizitzen emergentziazko proiektua
egin zen Apopan (El Salvador). Dirulaguntzaren
Eskaera, “hirugarren mundua eta bakea” gobernuz
kanpoko erakundeko Amaia Larralde Urkijo
Lesakarrak egin zuen. |
| Urte
bereko apirilaren 19an, dirulaguntza emateko
akordiora ailegatu zen Etxalarko udala, 150.000
pezetako dirulaguntza emanez. |
| |
|
|
|
|
|
| |
|
|
| |
| |
Txarata
- Argentina |
|
Txarata
(Argentina) hiriko “El basural” izeneko
auzoko egoera hobetzeko, “Misioneras esclavas
del indo. Corazón de María”-eko
partaide den Mª Isabel Arribillaga
Danboriena herritarrak eta bertako Ama nagusiak,
eskaera bat bidali zuten dirulaguntza eskatzen,
etxebizitzen eraiketaren proiekturako. Proiektu
hau zabor biltzen ibiltzen diren 40 familientzako
zuzenduta zegoen. Eskaera, auzo honetara
argí indarra ekartzeko zuzendua zegoen
batez ere. Eskaerarekin batera argi indarra
instalatzeko aurrekontua bidali zuten baita
ere. |
| 2002-ko
otsailaren zazpian udal plenoak erabaki zuen
901.52 eurotako dirulaguntza ematea. |
| |
|
|
|
|
|
| |
|
|
| |
| |
Mali |
|
Eskaera
Fernando Sanzberro misiolari Etxalartarrak
bidali zuen. Eskaera honetan bertako herri
desberdinetan dauden beharren erakusketa
egiten zuen: |
- Kolosoko
(Mali) eskolarako dirulaguntza.
-
Alfabetizatzeko proiektua.
-
Balioaunitzeko gela Fetege-n.
- Balioaunitzeko
gela Zalogoso-n
|
| Proiektu
honetan lehentasuna eduki zuten zerrendako
lehen gauzak. |
| |
|
|
|
|
|
| |
|
|
| |
| |
Sahara |
|
“2006ko
udan Saharar haurrak ekartzeko proiektua” |
| 2006an,
gure eskualdera Saharar ume talde bat, 13
hain zuzen ere, ekartzeko proiektua martxan
jarri zen. Hauek Leitza, Etxalar, Erratzu,
Lesaka, Zubieta, Ituren, Elizondo. Lekaroz,
Ziga eta Anitz-ko herrietan banatu ziren.
|
| Egitasmo
honen helburua bikoitza zen, alde batetik
haur sahararrek beraien herrian jaso ezin
dezaketen zerbitzu ezberdinak (osasuna, jantziak,
...) jasotzea eta bertzetik Saharar herriaren
egoera zein den ezagutaraztea eta elkartasuna
adieraztea. |
| Proiektuaren
aurrekontua 6.281€koa zen. |
| Honen
finantziaketa eskualdeko herritar, udaletxe,
banketxe, eta abarren laguntzari esker aurrera
atera zen. |
| Proiektu
honetarako Etxalarko udalak 400eko dirulaguntza
eman zuen. |
| |
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|