- Urtean Zehar -
 
 
Etxalarren urtean zehar ospatzen diren ospakizunak eta bestak, batzuk tradizio haundiakoak dira eta bertzeak berriz sorrera berrikoak. Hona hemen urte guztian egiten dena:
 
     
 
Gasna Feria
 
 
Urtetik urtetara egun berezi hau indartzen ari da. Egunean zehar hainbat ekitaldi eta ikuskinak antolatzen dira. Goizean gasna lehiaketa eta artisau erakustaldia izaten dira, gero bazkari bat izaten da frontoian artisau eta herritarrekin. Honen ondotik bertsolariak eta bertzelako ekitaldiekin bukaera ematen zaio egun berezi honi.
 
 
 
 
   
 
     
 
San Juan Sua
 
 
Egun honekin, ekainak 23 San Juan bezpera, su bat egiten da axolorroko izeneko tokian. Aste batzuk lehenagotik, herriko haur eta gazteak, etxez-etxe joaten dira kartoia, papera eta antzeko erregaiak biltzen.
 
 
 
 
Egun honen ilunabarra ailegatzen denean, multzoari su eman baino lehen herriari bira ematen zaio joarekin soinua eginez eta abesti hau kantatuz. Behin bira bukatzerakoan, multzoari su ematen zaio. Errelekuaren ondoan bertze su ttiki batzuk bixtutzen dira haurrak gainetik salto egiteko tradizio den bezala. Hurrengo egunean sua pizturik egoten da euririk ez badu egiten.
 
 
 
     
 
Haurren eguna
 
 
Ikasturte bukaeran ospatzen da egun hau. Goizetik erakusgai egoten dira herriko frontoian urtean zehar Landagain eskola haurrek egindako eskulanak. Eguerdian bazkari bat egiten da herriko pilotalekuan eta honen ondotik ekitaldi bereziak izaten dira haurrentzat; jokoak, antzerkia eta abar.
Landagain eskolako haurrak

 

 

   
 
 
     
 
Usategietako Igandea
 
 
Ospakizun hau Urriko hirugarren igandean ospatzen da. Urte asko ez dira pasa bezperan gaupasa egiten zenetik, baina antolatzez utzi egin zen gazteriaren interes eza ikusirik. Egun honen goiz partean jende guztia Usategietara igotzen da bertako antzinako ehiza sistema berezia ikustera eta bidenabar usoak harrapatzen ikustera ere. Arratsaldez besta herritik jarraitzen du. Dantzatu nahi ezkero berbena bat izaten da arrats partera arte. Ohitura den bezala, dantzaldiaren atsedenaldian dozena bat uso bizirik eta bertzelako gauzak zozketatzen dira.
Usategietako trepa bat

 

 

   
 
 
     
 
Olentzero
 
 
Eguberri bezperako egun hau haurrentzat bereziki egun xelebrea eta polita izaten da, Olentzero baitdator. Arratsaldean haurrei bereziki zuzendua dagoen meza honetan Olentzero-ren kanta abesten da. Mezaren ostean elizako arkupetik hasita olentzeroren abestia kantatzen da herriari bira emanez olentzero garraituz eta leku konkretutan geldituz abesteko. Egun honekin bai neskak eta bai mutilak baserritarrez jantzita ibiltzen dira. Herriari bira eman ondoren “luntx” bat izaten da partaide guztientzat, haurra eta txistularientzako bereziki. “Luntx”-aren ondotik bakoitza bere etxera joaten da gabon gaua bere familiartekoekin ospatzera.
Haurrak Olentzero garraitzen
 
Kanta entzun eta irakurri nahi ezkero egin klik hemen
   
 
 
     
 
Ela-Ela
 
 

Urte zahar eguenan goiz goizetik, herriko haur eta gazteak etxez etxe eta baserriz baserri ibiltzen dira eskian Ela-Ela abestia kantatuz. Ohitura den bezala eskian bakarrik goizean ibiltzen dira eta baserritarrez jantzita. Eguerdian etxeratzerakoan, saskia goxoki, fruta eta bestelakoekin beteta erameten dute.

Puskak biltzen
 

 

Kanta entzun eta irakurri nahi ezkero egin klik hemen

   
 
 
     
 
     
 
 
- Erlijiozko Jarduerak-
 
 
Hona hemen urtean zehar dauden erlijiozko jarduerak:
 
 
     
 
  • Urte Berri eguna: Egun honetan, urtarrilak 1, urtearen hasiera ospatzen da meza batekin.
  • Erregen eguna: Egun honetan, urtarrilak 6, Erregeen besta eguna ospatzen da meza batekin.
  • Otsailan, Erramu igandea: Pazko igande aurreko igandean, jendeak erramu sortak eramaten ditu mezara hauek bedeinkatzeko. Behin hauek bedeinkatutzerakoan etxeetako lehio eskinetan edo ate sarreretan jartzen dira tximistak ez sartzeko.
  • Aste Santua: Garizuma edo berrogeialdi ondoko egun berezi hauetan Jesukristoren pasioa eta heriotzaren oroitzapena egiten da. Aste berezi hau ostegunetik (ortzegun santua) hasitzen da Jainkozko ofizioarekin. Hau mezaren antzeko ospakizun bat da. Ortzila santuan, mezaren ondotik, prozesioa egiten da herriari bira emanez. Prozesioa honetan jarraian aipatu behar ditudan irudiak garraitzen dituzte: Kristo gurutziltzatu, “la Dolorosa” izeneko ama Birgina, Kristo gurutzea bizkarrean daramala (herriko batzuek eramaten dute) eta azkenekoz baratzeko otoitza aingeru baten irudiarekin. Hurrengo egunetan, Larunbata santuan eta pazko igandean, mezak ospatzen dira. Pazko igandean Jesucristo piztu egin zen seinale, elizako ezkilak jotzen dira.
  • Andra mari eguna: Egun hau, abuztuak 15, herriko bestetako egunik garrantzitsuena da eta aldi berean herriko patroia. Egun honetan ere meza ospatzen da.
  • Santu guzien eguna: Egun honetan, azaroak 1, eta aurrekoetan, jendea kanposantutik pasatzen da bere senideen hilobiak txukuntzera. Egun honen ondotik kanposantuko itxura aunitz hobetzen da jartzen duten lore eta bertzelakoekin.
  • San Frantzisko Jabier: Nafarroko patroia den egun honetan, abenduak 3, jende helduak izaten du protagonismo gehiena Etxalarren. Goizez meza izaten da, bezperan ere. Eguerdian jende helduak larraburuan bazkari eder bat egiten dute eta honen ondotik larogei urte egin duten Aitatxi amatxiei onartze plaka bat oparitzen diete. Egun oso polita eta atsegina izaten da herriko zahar eta jubilatuentzat.
  • Andra Maria sortzez garbia: Egun honetan ere, abenduak 8, meza ospatzen da.
  • Eguberri eguna: Egun hoentan abenduak 25, Jesukristoren jaiotza meza batekin ospatzen da. Bezperan ere, olentzero egunean, meza ospatzen da baiat ere.
 
     
 
     
 
 
Herriko bestak Iñauteriak Artisauak Andra Mari