Kirolak
 
Ehizatokiak
Arrantza
 

Pilota

 
 
Pilotaren historia
Pilota jokoetan, zaldunak nahiz plebeioak jokatzen zuten. Jokoak antza gutxi zeukan gaur egun jokatzen den erarekin konparatuz. Karga handien zuten pilotekin eskuz jokatzen zuten edo esku larruak jarrita. Egurrezko paletak XVIII. mendeko berrikuntza bat izan zen eta Zesta punta eta erremontea berriz XIX.ekoa.

Hasieran frontisen kontra baino, luzera jokatzen zen gehiago. Elizako horma eta atariak izaten ziren lekurik gustukoenak frontisa bezala erabiltzeko, horren lekuko herriko eliza-xoko izeneko paretan dagoen debekaldia. Idatzi honek erraten du pilotan jokatzen duenari 2 pezetako isuna jarriko zaiola.

 

Herrian:

Garai batean Etxalarko herria usoen eta pilotarien herria bezala ezaguna zen. Esku pilotan, oso ezagunak izan ziren Bergara anaiak, Martzelino eta Xalbador. Lehena, zaharrena, atzelaria zen eta gazteena berriz aurrelaria. Biak profesionalak izatera ailegatu ziren. Xalbador Bergara (Bergara II), bikoteka txapeldun 3 alditan atera zen.
Pala modalitatean pilotari handiak eman ditu herriak ere. Hauek Arribillaga anaiak ziren. Hauetan zarrena, Federiko (Agustín anaia) izenekoa, modalitateko pilotaririk handienetako izatera ailegatu zen.
 
Gaur egun :
Gaur egun afizioa ez bada aitzinakoa bezalakoa, oraindik ere herriko haurrak herriko eta eskualdeko txapelketetan jokatzen dute. Guzti honen antolakuntza Altxata Kultur eta Kirol elkarte eramaten du; txapelketak, entrenamenduak, materialak eta abar.
Marcelino Vergara eta Joxe Mª Arburua, 1980ko bestak.

 

Federico Arribillaga

Etxalarren jaio zen, 1953ko irailaren 5an Joanaberria izeneko etxean. Palako modalitatean, historiako jokalari onenetakoa izan zen eta baita azkeneko palista klasikoa. Pertsona oso maitatua zen pala munduan.
Bere ibilbidea Irungo Kurpil eskola hasi zuen eskuz, baina segituan palazko modalitatera pasa zen. 1972. urtean gazteen mailako txapelduna izan zen eta Espainako gazteen mailako txapelduna ere Zapirain lagun zuela. Urte berean profesional bezala debuta egin zuen Deportivon (Abuztua 11). Bere ibilbide profesionala 1996. urterarte luzatu zen, konkretuki martxoaren 23a arte. Egun hartan Torrekin batera 40-33 irabazi zuen Urkia eta Oterori.
Bere garaipenik aipagarrienak bere anaiarekin (Arribillaga II) batera irabazitako Espainiako txapelketa 1981. urtean, Euskadi txapelketa, Udaberriko irekia, Bilbo Hiria txapelketa eta Azpeitiako Hiria txapelketa izan ziren. .