Etxalarko
herrian ehizarako afizioa handia izan da
betidanik. Horren seinale bere lurraldetan
sakabanatuak dauden hiru ehiza-toki. Hauen
izenak Usategieta, Urtsumiatsa
eta Gorospil dira. |
| |
| USATEGIETA
|
Ehiza-toki
honengatik oso ezaguna da herria eta
batez ere bertan irauten duen aitzinako
sarezko ehiza modalitate zaharrarengatik.
Usategietako ehiza-tokia Iarmendi
mendian kokatuta dago, mugaren ondoan.
Bertako ehizatzeko postu gehienak
enkantez bidez banatzen dira, bertze
batzuk berriz herriko ehiztarientzat
gordetzen dira.
Usategietan ehiza irailetik aitzinera
hasten da lehenbiziko tortoila, biligarro
eta txarrekin. Uso saioa berriz urriaren
batetik azaroaren 20aren alderarte
irauten du. Bertan ehizatzeko haizerik
egokiena ipar edo ekialdeko haizeak
dira. |
Uso
sasoia irauten duen bitartean, zaindari
bat egoten da bertako legedia ehiztari
eta bertzelakoak bete dezaten, nahiko
berezia baita sare bidezko ehiza motarekin
batera delako espopetakoa. Zaindariak
izandakoak: Rafael Genua, Martin Sansiñena,
Juan Miguel Arburua, Juan Angel Bertiz
eta bertze aunitz. Azken urteetan
zaindari lanetan Jose Angel Goienetxe
dago. |
|
|
| |
| URTSUMIATSA |
Ehiza-toki
hau Zugarramurdira doan bidea jarraituta
ailegatzen da. Bertan 25 bat ehiza
postu daude sakabanatuak mendi magalean
eta bakarrik usoa sasoian ehizatzen
da. Haizeari dagokionez Usategietako
kasuaren kontrakoa da. Hemen haize
egokiena hego-haizea da. Bertan ehizatzen,
Usategietan ehizatzen ez dutenak izaten
dira edo Usategietan egun txarra denean. |
|
| |
|
|
|
GOROSPIL
|
Gorospileko
ehiza-tokia herriko mendebaldean kokatua
dago. Urtsumiatsa bezala, herritarra
izan behar da bertan ehizatzeko eta
bakarrik uso sasoian ehizatzen da.
Bertze ehiza-tokiekin alderatuz, Gorospilen
ehiza postuak lurrekoak eta trepa
gainekoak dira. |
|
| |
|
| |
|
Atal
honetan Etxalarren ehiza
kontuetan gertaturiko
bitxikeriak eta argazkiak
topatuko dituzu |
| |
|
|
| |
|
|
| |
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|