Euskara

egoera

ezagutza erabilera
 
  Euskararekiko jarrerak
 
     
 
Iruñeko Taller de Sociología ikerketa enpresak egindako "Euskararen unibertsoa Baztanen, Malerrekan eta Bortzirietan 1999" azterketan oinarrituko gara jarrerei buruzko datuak emateko. Ikerketa kualitatiboaren emaitzetan oinarrituko gara:
 
 
 
- Oro har, herritarrek euskararen galerari aurre egin zaiola uste dute eta garrantzitsua iruditzen zaie euskaraz alfabetatuak direnen kopurua igo izana, euskararen kalitatean gibelerako pausua eman dela argi ikusten badute ere.
 
- Euskararen erabileran eragiten duten faktoreen artean ohituren pisua behin eta berriz nabarmendu dute eta ohiturak aldatzeko motibazio eta kontzientziazio maila handia behar dela azpimarratu dute.
 
- Administrazioan, osasun alorrean, merkataritzan, lan munduan... euskararen normalizazioa bideratzeko egin diren urratsak eskasak iruditzen zaizkie.
 
- Osasun alorreko langileek euskaraz jakitea lehentasunezkoa iruditzen zaie, batez ere gaixoen komunikatzeko beharrak asetzeko.
 
- Irakaskuntzari dagokionean, kezka handia agertu da DBH bukatu ondorengo euskarazko eskaintza urria delakoz. Bereziki Nafarroako Unibertsitate Publikoa aipatu dute.
 
- Erdaldunek euskararekiko duten diskurtsoari dagokionez, euskara beharrezkoa ez den gizarte batean ikasteko motibazio handia behar dela diote eta, hala, bertzelako lehentasunak gailentzen zaizkie. Horrekin batera, euskara ez ikasteko argudioen artean hizkuntzaren zailtasuna eta adina behin eta berriz aipatzen dituzten faktoreak dira.
 
- Familia euskaldunetan eta batik bat, ezkontide/bikote euskaldunen artean, nabaria da gaztelaniak duen nagusitasuna.
 
 

egoera

ezagutza erabilera