Euskara

egoera

erabilera

jarrerak

 
  Euskararen ezagutza
 
     
 
Bortzirietako euskararen ezagutzari buruzko datuak jakiteko aurten ere 1996ko erroldan oinarrituko gara, horiexek baitira esku artean ditugun daturik berrienak. Datorren urtean 2001eko zentsoko datuak eskuratuko ditugu.
 
 
Erroldako datuei buruz bi ohar egin behar ditugu. Erroldak biztanle guztiei buruzko datuak ematen dizkigu, hau da, ez da zenbait herritarrengana bakarrik ailegatzen den ikerketa edo galdetegia, etxe guztietara iristen dena baizik. Baina, bertzalde, bere alderdi txarra ere badu. Izan ere, norberak neurtzen baitu euskaraz aritzeko duen gaitasuna (lau gaitasun mailatan: ulermena, mintzamena, irakurmena eta idazmena). Horrek zenbait datu kolokan jartzera garamatza, datu subjektiboak direlakoz.
 
  Errolda honen arabera, Bortzirietan 2 urtetik goitiko biztanleak 8.252 dira, modu honetan banatuak:  
 
     
 

Arantzan: 707

Beran: 3.441

Etxalarren: 822

Igantzin: 589

Lesakan: 2.693 

 
     
 
 
Erroldako datuen arabera euskaraz “ongi mintzatu” gaitasuna dutenak % 77.6 lirateke, “nekez mintzatu” gaitasunekoak % 8.5 eta erdaldunak, berriz, % 13.9. Herriz herri datu hauek ditugu:  

%

ONGI MINTZATU

NEKEZ MINTZATU

ERDALDUNAK

ARANTZA

99

0.4

0.6

BERA

66.7

12.7

20.6

ETXALAR

90

2.9

7.1

IGANTZI

92.5

2.2

5.3

LESAKA

78.8

8.4

12.8

 
 
     
 
Aitzineko urteetako erroldetako datuekin konparatuz, “ongi mintzatu” gaitasunari begiratuta honako datu hauek ateratzen dira Bortzirietan:
 
Ikusten denez, 91-96 tartean herri guztietan portzentaiek beheiti egin dute. Haatik, gogoan izan behar dugu errolda berritzerakoan galderak ez direla beti modu berean egiten eta, hortaz, horrek emaitzetan eragina izan lezakeela.
 

%

1996

1991

1986

ARANTZA

99

99,3

95,7

BERA

66.7

70,5

63,4

ETXALAR

90

90,4

90,0

IGANTZI

92.5

95,1

93,3

LESAKA

78.8

80,1

74,7

BORTZIRIAK
77,6
79,9
74,7
 
 
     
  Bukatzeko, herritarrek euskaraz irakurri eta idazteko duten gaitasuna ere neurtu ohi dute errolda berritzerakoan. Hona hemen datuak:
 
 
Arestian aipatu dugu zenbait datu kolokan jartzeko arrazoiak ematen dizkigula erroldaren prozedurak. Irakurri eta idazteko gaitasunei dagokienez, errate baterako, pentsaezina egiten zaigu Beran nahiz Lesakan euskaldunen erditsuek euskaraz ongi irakurri eta idazten dutela. Gainera, alfabetatze maila altuena seguraski Arantzan izanen dugu, bertzeak bertze, eskolan euskarazko ikaste eredua aspaldi ezarri baitzuten. Edozein kasutan, biztanleriaren adina ikusirik, erroldak ematen dituen portzentaiak altu xamarrak izan daitezke.
 

%

ONGI IRAKURRI

ONGI IDATZI

ARANTZA

65.8

62.5

BERA

46.1

37.2

ETXALAR

33.7

24.9

IGANTZI

22.4

19.9

LESAKA

44.2

32.7

BORTZIRIAK

44.2

35.4

 
 

egoera

erabilera

jarrerak