| |
|
|
Administrazioaz
denaz bezainbatean, urtero bezala, Bortzirietako
udaletan euskararen normalizazioa planifikatu
gabe dagoela azpimarratuko dugu. Hala, gaur egungo
udaletako erabilera inolako loturarik gabe eman
diren pausuei esker lortu da. Arantzako Udalak,
UEMAko partaide izanik, erabilera plana onartu
zuen 2001eko martxoan. Plan hori hiru urtez gauzatuko
da. |
Bertzalde,
kontuan hartu behar ditugu udalek kontratatzen
dituzten zerbitzuak (informatika, lan-aholkularitza,
abokatuak, arkitektoak...). Izan ere, horiek kontratatzerakoan
hizkuntza irizpideak ez dira kontuan hartzen eta
horrek eragin zuzena du udalaren funtzionamenduan.
Euskara Zerbitzuak udalek kontratatzen dituzten
zerbitzu hauen gaineko diagnosia egina du. |
|
Irakaskuntzan
derrigorrezko ikasketetan D eredua nagusi bada
ere, heziketa zikloetan eta unibertsitatean hutsune
handiak daude. |
Ricardo
Baroja Ikastetxe Publikoan erabilera plana martxan
da, euskara ikasgela barruko hizkuntza izateaz
gain, atsedenaldiko, jantokiko, pasabideetako,
bulegoko eta irakasle eta gurasoen arteko komunikazio-hizkuntza
izan dadin. Plana hiru ikasturterako da. |
Helduen
euskalduntze-alfabetatzean lan eskerga dago egiteko.
Eskualde honetan euskaldunen kopurua altua bada
ere, alfabetatuen kopurua ez da oso handia. Mankomunidadeak,
mendialdeko bertze Euskara Zerbitzuekin eta euskaltegiekin
batera, matrikulazio kanpaina egin du. Emaitzei
dagokienean, matrikulatutako ikasle kopurua mantendu
bertzerik ez da egin. Hala ere, ikusirik Euskal
Herri mailan matrikulazioak nabarmen beheiti egin
duela, gure eskualdean ikasle kopurua mantendu
izana datu positiboa dela erran behar dugu. |
| |
Komunikabideen
alorrean, batetik eskualdeko komunikabideak dauzkagu,
alegia, Xorroxin irratia, Ttipi-ttapa aldizkaria
eta Ttipi-ttapa telebista, zabalpen handia duten
komunikabideak gure eskualdean, baina ekonomikoki
dirulaguntzei esker ateratzen direnak aitzinera.
2001ean Nafarroako Gobernuko UHPZNak komunikabide
hauei eman beharreko dirulaguntzak nabarmen jaitsi
ditu eta hurrengo urteetarako joera hori izanen
dela ere erraten ahal da. Bertzalde, Bortzirietan
egunero irakurri ohi den prentsa erdara hutsezkoa
da, baita egunero ikusi eta entzun ohi diren irrati
eta telebistak. |
| |
Zerbitzu
eta merkataritzaren esparruan gaztelania
da nagusi da, batez ere erabilera idatziari dagokionez
eta are gehiago Lesakan eta Beran (zerbitzu gehienak
bi herri hauetan daude). |
| Mankomunidadea
1996. urteaz geroztik alor hau jorratzen ari da,
batez ere establezimenduei doako itzulpen zerbitzua
eskainiz. Orain arte eskaintza hori bideratzeko
hilabete eskas irauten zuen kanpaina egiten zen.
Hala ere, 2001ean alor hau urte osoan zehar jorratu
ahal izan da, Euskara Zerbitzuan bi teknikari izan
garelakoz. |
| |
Lan
munduan, “Euskararen erronka berriak”
prozesuaren ondorioz, gaia jorratzeko taldea sortu
zen. Bertan, sindikatuetako ordezkariek, Aholkularitza
batzordeko ordezkariek eta euskara teknikariak
parte hartzen dute. Hasteko, aurten lau lantegi
nagusienetan (Aceralia, Alco, Funvera eta Savera)
matrikulazio kanpaina pertsonalizatua egin dugu
eta, gainera, 2002. urterako lan ildo batzuk ezarri
ditugu: bertzeak bertze, erreminten izenekin panel
batzuk egiteko asmoa dugu. |
| |
Kultura
eta aisialdiaren
alorrean, gaur egun bai Mankomunidadeak eta bai
gainontzeko taldeek antolatzen dituzten kultur
ekitaldiak hein handi batean euskarazkoak direla
erran behar dugu. Erdarazko eskaintza askoz ere
zabalagoa den arren, lehentasuna ematen zaio euskarazko
produkzioari. |
| Alabaina,
aisialdiko eskaintzan hutsuneak daude. Haur eta
gaztetxoen aisialdiari dagokionez, 2000. urtean
Mankomunidadeak berak egindako ikerketaren arabera,
euskarazko eskaintzan eta, batez ere, klase partikularren
alorrean, hutsune nabarmenak ageri dira. Bertzalde,
helduen aisialdiari buruzko diagnosia egitea lehentasunezkoa
da, alor horretan euskararen presentzia are urriagoa
dela aurreikusten baitugu. |
| |
| Familia
eta lagunartea. Taller de Sociologiak eginiko
ikerketan sumatzen da euskarak gora egin duela gizaldiz
gizaldi: helduak beren gurasoak baino euskaldunagoak
dira eta, gainera, seme-alabendako euskararen transmisioan
euskarak goiti egin du. |
| |
Ikerketa
horretan bertan aipatzen da guraso anitzek euskara
erabiltzea, alfabetatzea, euskara ikastea... alde
batera utzia dutela eta eginkizun hori seme-alabek
beteko dutelakoan daudela. Seme-alabak euskaraz
eskolatu dituzte eta zintzo jokatu dutelakoan
daude, nahiz eta bere buruari ez dioten inolako
konpromisorik ezarri nahi. |
Bertzalde,
lagunarteko erabilerari dagokionean, 1999ko ikerketaren
arabera lagunekin % 83.8 aritzen da euskaraz,
% 15 erdaraz eta % 1.3ren kasuan lagunek ez dakite
euskaraz. Beldur gara datuak altuegiak ez ote
diren izanen, kontuan hartu behar baita inkesta
honi norberak erantzun diola (kale neurketetan
ez bezala). |
|
|
|