| |
|
|
| |
| Non
dago? |
Etxalarko
herria Nafarroko iparraldean dago, bortzirietako
herririk ekialdetarrena izanik. Iparraldean
Bera eta Sarako herriekin egiten du muga, ekialdean
Baztaneko bailararekin, hegoaldean Bertizaranarekin
eta mendebaldean berriz Igantzi eta Lesakarekin.
|
Etxalarrek
Bidasoa aldeko legatu guztia biltzen du: Kontrabando
ekintza biziak, lanbro eta euri finagatik apaindutako
belati berdeak, pago basoak.... eta Euskara
ondare kulturala garrantzitsuena bezala. Taldean
joateko eszenategi paregabea da, bidenabar Pio
Barojaren pertsonaien abenturak girotutako lekuak
ikusiriz. |
Etxalar
hitzaren esanahia: Larre etxea,
larre (bazka) herria edo larre aunitz dagoen
herria. |
|
|
|
|
Jentilizioa:
Etxalartarra |
|
|
|
| |
|
|
| |
Nola
ailegatu? |
|
| |
Irun
eta Iruña batzen dituen errepidea hartu, N-121
hain zuzenki , 70. puntu kilometriko arte. Hemen Etxalarrera
dihoan eskualdeko bidea (NA-4400) hartu eta lau kilometro
egiterakoan herrian aurkituko gara. Etxalarrera baita
ere bertze lekuetatik ailegatzen ahal da, adibidez Saratik
datorren errepidea (D-932) hartuta edota Zugarramurditik
datorrena hartuta. Bi errepide hauek, Zugarramurditik
datorrena berexiki, oso zail eta nahasiak dira, baina
leku ikusgarriak dira. |
|
| |
|
|
|
|
|
|