| |
|
|
|
| |
| Nekazaritza
eta abelzaintza |
|
Gaur
egun nekazaritzan eta abeltzaintzan jende gutti ari
da lanean. Jende askok bizitza aurrera ateratzeko, bertze
lan batzuetan hasi zen, beraein ordurarteko negozioaren
errentabilitate exkasa ikusita. Baserrietan orain, lehen
baino askoz ere abere guttiago daude, esate baterako
lehen esne eta haragitako behiak, ardiak, zerriak, oiloak,
ahateak eta bestaelako abereak izaten ziren baserrietean
eta baita herriko etxeatan, nahiz eta ez neurri berean
izan. Etxeko aberez aparte, badira beste animali batzuk,
behorrak, pottokak, betizuak, etabar. Hauek mendietako
belatietan bazkatzen ibiltzen dira inungo zainketarekin
eta gero eta gehio ikusten dira. Pottoka, behor eta
antzeko animalien jabeek, afiziogatik eta bazterrak
garbitzeko erosten dituzte abere hauek. |
|
|
|
| |
 |
Nekazaritzan
berriz laborantzak asko jeitsi dira baserrietan.
Lehen etxe eta baserria guztiak zeukaten
berain lur eremua, bertan patata, artua,
arbia, ilarrak eta bertzelakoak erein eta
landatzeko. Orain berriz jendeak bertze
era bateko bizimodua darama eta ez da landatik
batere agertzen. Landan eta baratzean lanean
jarraitzen duten gehientsuak, afizio edo
ohituragatik eta jakien kalitateagatik jarraitzen
dute. |
Azkeneko
hamar urteetan indar asko hartu dute ahaten
granjek. Hauetan, ahateak hamasbost egunez
egunean bi aldiz bazkatzen dituzte, prozesu
bukaeran ahate haundi eta eder bat bihurtuz.
Den-dena probexten da eta gero eta ahate
produktu gehiago ikusten dira eskualdeko
denda, harategi eta jatetxetan. |
|
|
|
|
| |
|
|
| |
| Zerbiztuak |
Zerbitzuen
sektore honek, urteak pasa ahala gero eta garrantzi
haundiagoa hartzen hari da. Usategiak erreklamu
onak izaten dira udazkena partean, herriko kale,
jatetxe eta tabernak girotzeko. |
| |
Urte
guztian zehar, karrikan eta mendietatik banandurik
dauden Landa etxe txukunek eskaera asko izaten
dituzte, kanpoko jendea herrira erakarriz. Zerbitzu
hautez aparte badira beste batzuk egunero erabiltzen
ditugunak, adibidez okindegia, kontsultategia,
janari dendak, eskola, harategia, eta abar. Hauetan
bertako jendeak egiten du lan batez ere. |
| |
|
|
|
|
| |
|
|
| |
 |
Industria |
Bigarren
sektore honetan, herriko jende aunitzekk egiten du lan,
nahiz eta aunitzek eskualdeko lantegietara joan lanera.
Herrian, sektore honen barne badaude hiru zerrategi,
kalitazteko galtzerdien enpresa bat eta pentsuen koperatiba
bat ere. Gero, hauetaz aparte badago beste jende kopuru
esanguratsu bat arotza edo argina lanetan ibiltzen direnak.
Eskualdeko empresetatik, garantzi haundia dauka herriko
biztanlegoarentzat Bera eta Lesaka arteko zonalde industrialean
kokaturik dauden “Alco" eta “CSI Transformados”
empresak, bertan jende askok egiten bait du lan. |
| |
Aipatu
ere badirela beste batzuk eskualdeko edo hurrunagoko
empresetan lan egiten dutenak, edota beraien negozio
propioa daukatenak. |
|
|
|
|
|
|