HERRIA 

Herriaren kokapena

Herriaren deskribapena

Ekonomia

Zerbitzuak
NEKAZARITZA ETA ABELZAINTZA
 
Gaur egun nekazaritzan eta abeltzaintzan jende gutti ari da lanean. Jende askok bizitza aurrera ateratzeko, bertze lan batzuetan hasi zen, beraein ordurarteko negozioaren errentabilitate exkasa ikusita. Baserrietan orain, lehen baino askoz ere abere guttiago daude, esate baterako lehen esne eta haragitako behiak, ardiak, zerriak, oiloak, ahateak eta bestaelako abereak izaten ziren baserrietean eta baita herriko etxeatan, nahiz eta ez neurri berean izan. Etxeko aberez aparte, badira beste animali batzuk, behorrak, pottokak, betizuak, etabar. Hauek mendietako belatietan bazkatzen ibiltzen dira inungo zainketarekin eta gero eta gehio ikusten dira. Pottoka, behor eta antzeko animalien jabeek, afiziogatik eta bazterrak garbitzeko erosten dituzte abere hauek.
 
 
Nekazaritzan berriz laborantzak asko jeitsi dira baserrietan. Lehen etxe eta baserria guztiak zeukaten berain lur eremua, bertan patata, artua, arbia, ilarrak eta bertzelakoak erein eta landatzeko. Orain berriz jendeak bertze era bateko bizimodua darama eta ez da landatik batere agertzen. Landan eta baratzean lanean jarraitzen duten gehientsuak, afizio edo ohituragatik eta jakien kalitateagatik jarraitzen dute.
 
  Azkeneko hamar urteetan indar asko hartu dute ahaten granjek. Hauetan, ahateak hamasbost egunez egunean bi aldiz bazkatzen dituzte, prozesu bukaeran ahate haundi eta eder bat bihurtuz. Den-dena probexten da eta gero eta ahate produktu gehiago ikusten dira eskualdeko denda, harategi eta jatetxetan.