| |
|
|
| |
| |
Hirigunea eta
baserriak |
|
| |
Etxalarko
hirigunea, mendiez inguraturik dago herria haizeetatik babestuz.
Klima oso hezea da baina epela eta osasuntsua. Etxeak, gehientsuak
nahiko haundiak dira eta harriz eta egurrez eginak dira
batez ere. Kaleetaan zehar pasiatu ezkero, etxeen sarrerako
ateburutan batzuen eraiki datak ikusi daitezke (XVI – XVIII)
eta hauen armarriak nola ez. Etxeetaz aparte, Etxalarko
herrian badira bertze gauza aunitz edozeinen kuriosetea
asetzeko modukoak; Usategiak, Iñarretako gurutzea,
errotak, eskuzko garbilekua,... |
|
|
|
| |
Herriko
auzoen lokalizazioa ikusita bereizketa ttiki bat egiten
ahal da, alde batetik hiriguneko auzoak eta bertzetik baserrikoak.
Hirigunekoak Andutzeta, Iñarreta,
Jauregieta, Antsolokueta, Beolaldea, Goikolanda eta
Behekolanda dira. Auzo guztiak, herria gurutzatzen
duten errekengatik bananduak daude, batez ere Tximista eta
Arteneko errekengatik banatuak daude.
|
|
| |
| |
Baserritako
auzoak berriz hirigunearen inguruan daude kokaturik. Beraien
izenak Gorosurreta, Lurriztiederra,
Urritzokieta, Larrapil-Sarriku Lakain-Apezberro eta
Orizki auzoak dira. Auzoak osatzen duten baserriak,
herrian dauden etxeen antzekoak dira baina, bere ingurunean
landa eta belati ederrak dituzte, beraien lanak egiteko eta
abereak bazkatzeko. |
|
| |
|
|
|
| |
| |
Baserrian
bizi |
|
| |
Neguko
hilabeteetan aziendak baserritako edo inguruko
bordetan egoten dira. Udan jateko batez ere,
idortutako belarra eta pentsua ematen zaie.
Hilabete hauetan lehenbiziko arkumeak jaiotzen
dira eta hauekin batera lehenengo gasna eta
mamia jateko aukera ere. Udaberrian, egunen
hobekuntzarekin, aziendak belatira ateratzen
dira. |
Ekaina,
uztaila, abuztua eta irailean belatietako belarra
moztu eta eguzkitan idortu egiten da, ondoren
metatu edo fardoak egin. Gaur egun ere bolak
egiten dira. Lehen baserri askotan belarra etxeko
ganbaran gordetzen zen. Belar hau gero neguan
behiak eta ardiak bazkatzeko erabiltzen zen.
Ilargiak garrantzi haundia du belarra metatzerakoan.
Belar meta egiteko unean ilargia hilgorian baldin
badago, belarra ez arrunt idorra egonda ere,
kalitate onekoa aterako da; alderantziz, belarra
hilbeheran metatzen bada, eta ez badago arrunt
idorra, belarrari errautsa eginen zaio eta behiak
edo ardiak ez dute gustora jaten. Udan, egun
batez, baserritarrak herrira jeisten dira, berriki
eskilatuak izan diren ardien ilea saltzeko. |
Belarrarekin
egiten den bezala, irailean iratzia pikatu,
idortu eta metatu eginten da, urtean zehar azindari
azpiak moldatzeko. Urte osoan aziendari azpiak
ateri eta gorotza pilatu egiten da. Frogatua
dago gorotza dela ongarririk hoberena lurrarentzat.
Neguko hilabeteetan ongarri hau belatiak gorozteko
erabiltzen da. |
Baserriko
lanak utzitzearekin batera, baserriaren ingurua
asko aldatu da auzo aunitzetan. Batzutan lantegi
ttiki edo antzeko eraikuntzak egin dituzte,
bertzetan berriz etxe inguruko belatietan arbolak,
pinuak edo fruta arbolak landatu dituzte eta
bertze kasuetan baserriak landaetxetan bihurtu
dituzte. |
Orain
baserrietan ez dira egiten lehen egiten ziren
lan guztiak. Gutti batzuk daude bakarrik, baserria
dutenak bizimodu bakarra bezala. Jende askok
baserrietan lan egiteko kondizio txarrak ikusita,
bertze lan batean hasteko beharra ikusten zuen,
herrian bertan edo herritik kanpo. |
|
|
|
|
Baserrien
auzoak |
| |
|
|
| |
|
|
| |
|
|
| |
|
|
| |
|
|
|
|
| |
| |
|
|
|
|